XSLaren edukia

A Hizkuntzaren Terminologia25425

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25425

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gai teoriko eta Instrumentalen moduluan (CM06) kokatzen den irakasgai honek testu berezituen itzulpenetarako terminologian trebatzeko oinarrizko trebakuntza teorikoa eskainiko dio itzultzaileari (CM03). Orobat, lexikografia (CM12) eta terminologia (CM13) alorretako informazio-iturriak egokiro erabiltzeko gaitasuna ere landuko da. Gainera, ikasgai honen bidez, norbere hizkuntzaren ahozko eta idatzizko ezagutzan sakontzeko (G001, G003), analisi eta sintesi gaitasuna (G008) eta norbere kasako lana egiteko gaitasuna ere lantzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honen helburuak honako hauek dira:

- Ikasleak Terminologiaren oinarri, ezaugarri eta metodoak ezagutuko ditu eta Hizkuntzalaritza aplikatuaren barruko diziplina gisa identifikatzen ikasiko du, beste diziplinekin duen harremanaz ohartuz.

- Testu berezituen eta terminoen ezaugarriak identifikatuko ditu eta terminoek hizkera berezituan duten zereginaz jabetuko da.

- Euskal terminologiaren egoera eta euskal terminologiaren normalizazio prozesua ezagutuko ditu.

- Terminologia lexikologiaren eremuan kokatzeko gai izango da eta terminologiaren esparruan neologismoen egitekoaz jabetuko da.

- Euskarazko hitz sorkuntzarako baliabideak ezagutuko ditu eta, horrela, testu berezituetan aurkituko dituen terminologia-arazoak bere kabuz eta egoki askatzeko baliabideak ezagutuko ditu, bai terminoak eratzeko edota baita daudenen artean egokia hautatzeko ere.

-Oro har, informazio-iturri lexikografikoak eta terminologikoak modu eraginkor batean erabiltzen trebatuko da.



Gaitasunei dagokienez, gai Teoriko eta Instrumentalen moduluari dagozkion gaitasunen artean, A Hizkuntzaren Terminologia: euskara irakasgaia honako gaitasun hau garatzeaz arduratuko da nagusiki:



- Terminologiaren oinarri teorikoak ezagutzea eta ulertzea.



Era berean, modulu bereko nahiz titulazioko beste irakasgaiekin komunean dituen beste gaitasun hauek ere landuko dira irakasgai honetan:



- Informazio iturri lexikografikoak modu eraginkor batean erabiltzea

- Informazio iturri terminologikoak modu eraginkor batean erabiltzea

- Dagokion hizkuntzaren ahozko eta idatzizko adierazpena menperatzea





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera orokorra

- Oinarrizko kontzeptu eta definizio batzuk

- Terminologiaren sorrera eta historia laburra

- Terminologiaren joera eta eskola nagusiak

- Euskal terminologiaren egoera

- Terminologia eta itzulpengintza



2. Komunikazio berezitua, testu berezituak eta hizkera berezitua

- Komunikazio eta testu berezituen ezaugarri eta helburuak

- Balio berezitudun unitateak (BBU)

- BBUen aldakortasuna



3. Euskarazko baliabide lexikogenetikoak

- Neologismoak

- Eratorpena

- Hitz-elkarketa



4. Terminologiaren aplikazioa

- Irizpideak eta urratsak





MetodologiaToggle Navigation

A) Norberaren lana



- Gaiak ikastea (CM03, G008)

- Nahitaezko irakurgaiak irakurtzea eta dagozkien ariketak egitea (CM03)

- Artikulu baten ahozko azalpena (CM03)

- Euskarazko terminologiaren inguruko jarduera praktikoak egitea (CM03, CM12, CM13)



B) Eskolako jarduerak



- Eskola magistralak (40 ordu):

Gaitegian adierazitako kontzeptu eta ezagutza teorikoen aurkezpena (CM03)



- Ikasgela-praktikak (20 ordu):

- Azaldu eta ikasitako eduki teorikoen aplikazioa. Eduki teorikoa praktikan jartzeko hainbat arazo terminologiko askatzeko eta argitzeko jarduerak egingo dira. (CM03, CM12, CM13)

- Jarduerak ahoz gora zuzentzea eta komentatzea (CM03, CM12, CM13)

- Ikasleek terminologiarekin erlazionatutako lan edo artikulu bat ahoz azaldu beharko dute binaka eta ondoren artikuluan landutakoarekin erlazionaturiko jarduera bat bideratu beharko dute (CM03).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko baldintzak:

1) Eskatutako jarduerak epearen barruan ematea/egitea.

2) Irakasgaia gainditzeko ikasturtean zehar egindako jarduerak eta amaierako azterketa gainditu beharko dira, beraz, ezinbestekoa izango da:

a. Ebaluazio jarraituan gutxienez 3 puntu lortzea,

b. Idatzizko azterketan gutxienez 2.

c. Ebaluazio jarraituan ez badira gutxienez 5 puntu lortu, azken azterketan gutxienez 5 puntu lortzea.



Oharra: baldintza hauetakoren bat ez betetzeak berekin dakar ohiko deialdiko kalifikazioa ez gainditua izatea eta, beraz, ezohiko deialdira (ekaina) joatea.



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko aukera izango du baldin eta irakasleari eskari bat helarazten badio idatziz (data eta sinadurarekin) lauhileko honetako bederatzigarren astera arte.



Ohiko deialdian 10 puntuko azterketa egiteko aukera izango du soilik ikasleen araudiko 43. artikuluan zehaztutako baldintzaren bat betetzen duenak, baldin eta Fakultateko dekanotzan dagokion eskaera bideratu eta egiaztagiria eskuratzen badu.



Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio-sistema berria.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia ikasgai honetan landutako gai guztiei buruzko 10 puntuko azterketa baten bidez ebaluatuko zaie ezohiko deialdira aurkezten diren ikasle guztiei. Alegia, ez da gordeko ohiko deialdian ebaluazio jarraiaren bidez lortutakoa. Ezohiko deialdiri uko egiteko nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea. Azterketan, klaseetan landutako material guztia eta eGelan jarritako irakurgai guztiak sartuko dira.



Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

A) eGelan jarritako materialak
B) Oinarrizko bibliografia
C) Interneterako sarbidea eta posta elektronikoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Cabré, M.T., (1993). La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones, Barcelona: Antártida / Empúries.

Cabré, M.T., (1999). La terminología: representación y comunicación. Elementos para una teoría de base comunicativa y otros artículos, Barcelona: Universidad Pompeu i Fabra, IULA.

Elordui, A., & I. Zabala (2005). "Terminological Variation in Basque: Analysis of Texts of Different Degrees of Specialization". SKY Journal of Linguistics 18, 71-91.

Ensunza, M., J. R. Etxebarria & J. Iturbe (2002). Zientzia eta teknikarako euskara: zenbait hizkuntza-baliabide, Bilbo: UEU.

IVAP (2002). Terminologia-lanaren metodologiako eskuliburua, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Sager, J.C., (2000): "Terminología y traducción", in M.T. Cabré & C. Gelpí (arg.), Cicle de Confèrencies i Seminaris 97-98: Lèxic, Corpus i Diccionaris, Bartzelona: IULA, UPF, 123-137 [Eusk. Itzul. 2002, "Terminologia eta itzulpengintza", Uztaro 43, 53-66.]

Sarasola, I. (1989). "Euskal hitzez". Euskera XXXIV (2. aldia), 405-419.

Temmerman, R. (2000). Towards New Ways of Terminology Description. The sociocognitive approach, Amsterdam: John Benjamins.

Zabala, I., 2001, "Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntz berezitasunak", Ekaia 13, 105-129.

Zalbide, M., (1992). Hitz Elkartuen Osaera eta Idazkera: LEF Batzordearen Emaitza, Euskaltzaindiaren Gomendio-arauak, Bilbo: Euskaltzaindia.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alberdi, X. & I. Ugarteburu (arg.), (2003). Espezialitate-hizkerak eta Terminologia: Jardunaldiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
Alberdi, X. & P. Salaburu, (arg.), (2010). Ugarteburu terminologia jardunaldiak "Euskararen garapena esparru akademikoetan". Espezialitate-hizkerak eta Terminologia IV, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
Ensunza, M., J.R. Etxebarria y Iturbe, J. (2001). Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.
Gonzalo García, C. y García Yebra, V., (eds.) (2004). Manual de documentación y terminología para la traducción especializada. Madrid: Arco/Libros.
IVAP (1989). Administrazioko hizkera eta terminologiaz jardunaldiak, IVAP, Oñati.
Perez, E., Zabala, I. & Ll. Gràcia (arg.), (2004). Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco, Donostia: Deustuko Unibertsitatea.
Rondeau, G. (1981). Introduction à la terminologie, Gaëtan Morin éditeur, Chicoutimi, Québec, 1983.
Sager, J. C. (1990): A Practical Course in Terminology Processing, John Benjamins Publishing Company, Amsterdam / Philadelphia.
Salaburu, Pello & Iñaki Ugarteburu (arg.), (2008): Espezialitate hizkerak eta terminologia Jardunaldiak "Espezialitate hizkeren didaktika eta komunikazioa", Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
UZEI &IVAP (1997). Nazioarteko Terminologia Biltzarra, Donostia, UZEI & IVAP
Zalbide, M., (1991): "Hitz-eraketa: lexiko-sorkuntzarako baliabideak", in UZEI, Hizkuntzalaritza Hiztegia 1, Donostia eta Baiona: Elkar, 197-214.

Aldizkariak

Senez, Uztaro, Gogoa, ASJU, Euskera, Ekaia, Revista de Llengua i Dret, Terminology

Web helbideak

Termino-bankuak
AETER (Asociación Española de Terminología): http://www.aeter.org/?page_id=75
Bizkaiko Foru aldundiaren Hiztegi terminologikoa: http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=6260
Cilf (Conseil international de la langue française) : http://www.cilf.org/bt.fr.html
CRITER (Délégation générale à la langue française): http://franceterme.culture.fr/FranceTerme/
Eurovoc: http://eurovoc.europa.eu/
Euskalterm: http://www.euskadi.net/euskalterm
Faoterm (Food and Ariculture Organization fo the United Nation: http://termportal.fao.org/faoterm/main/start.do
GDT Le grand dictionnaire terminologique (Office Québécoise de la langue française) http://w3.granddictionnaire.com/btml/fra/r_motclef/index800_1.asp
IATE (Interactive Terminology for Europe, Europar Batasuna): http://iate.europa.eu/iatediff/switchLang.do?success=mainPage&lang=es
Jiamcatt (Joint Inter-Agency Meeting on Computer-Assisted Translation and Terminology): http://www.multicorpora.com/en/government-solutions/multilateral-intergovernmental/jiamcatt/
Logos: http://www.logos.it/lang/transl_es.html
Multiterm on-line: http://www.multiterm.com/multiterm/
NDF (Nazioarteko Diru Funtsako Terminologia): http://www.imf.org/external/np/term/eng/index.htm
Nordtermbank: http://www.nordterm.net/info/net-en.html
Onterm: Ontario Terminology: http://www.sse.gov.on.ca/mgs/onterm/en/Pages/default.aspx
Réseau International de Terminologie: http://www.rifal.org/cahiers/index.html
RITERM. Red Iberoamericana de Terminología: http://riterm.net
Silva Term: http://www.iufro.org/science/special/silvavoc/silvaterm/
Termcat: http://www.termcat.net/
Termdat: http://www.termdat.ch/index_en.html
Termigal: http://www.cirp.es/bdo2/index.html
Terminobanque: http://www2.cfwb.be/franca/xml/html/bd/bd.htm
Terminological information system: http://www.lingualizer.net/index_files/8fd122df8b0153f29e1344b86afa63a8-16.html
Terminometro. Sitio portal temático multilingüe sobre la terminología y sus

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.51 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.51 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.51 - LETREN FAKULTATEA (1)