XSLaren edukia

Irakasleak

ERICH HUBER

Ezagutza arloa
Aleman Filologia
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
erich.huber@ehu.eus

Filologia Erromaniko eta Politika Zientzietako lizentziaduna Paris Lodron Universität Salzburg unibertsitatean. MECen ikerketa beka jaso zuen Valentziako Unibertsitatean ikasten jarraitzeko; cum laudem bikaina erdietsita doktoratu zen 1994an Die Generation der literarischen Normalisierung. Soziolinguistik im Neuen Valencianischen Roman tesiarekin. Austrian espainiera eta alemana, atzerriko hizkuntza gisa, irakatsi zituen, Johannes Kepler Universität Linz unibertsitatean, besteak beste. Austriako Hezkuntza Ministerioaren mandatuarekin, alemana irakasteko metodologiari buruzko mintegiak eman zituen Austrian eta Ekialdeko Europako zenbait herrialdetan. Espainierako Zinpeko Interpretatzailea titulua lortu zuen 1987an, Landesgericht Linz-en inskribatuta.



UPV/EHUn 1995ean sartu zenetik, zortzi ikerketa proiektutan parte hartu du, eta ikertzaile nagusia izan da Hizkuntza alemanaren konexioaren azterketa, gaztelaniadunekin didaktikoki aplikatzeko proiektuan. Haren ikerketa zein irakaskuntza ildoek eta argitalpenek Hizkuntzalaritza Aplikatuaren arloa dute ardatz, bereziki Testu hizkuntzalaritza, Sintaxia (konexioa, topologia) eta Hizkuntza aldaketak (dialektoak eta alemanaren beste aldaera sinkroniko batzuk), guztia alemanaren irakaskuntzaren eta itzulpenaren alorrean.



Hizkuntza eta hizkuntzalaritza alemaneko eskoletan Lernen durch Lehren metodoa (Irakatsiz ikastea) erabiltzen du, zeinaren arabera ikasleek beren gain hartzen baitute ikasteko prozesuaren ardura.