XSLaren edukia

Adineko Pertsonen Osasunerako Jarduera Fisikoa25761

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25761

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3545
Gelako p.1022.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Azken urteetan, mundu osoan pertsona nagusien proportzioa handituz joan da. Osasunaren Erakunde Mundialaren azken datuek adierazten duten bezala, 2.000 eta 2.050 urteren artean pertsona nagusien proportzioa, %11tik %22ra pasatuko da. Honek esan nahi du, 60 urtetik gorako pertsona nagusien kopurua urte haietan, 605 milioi izatetik 2.000 milioi izatera pasatuko dela. Bizitzaren bigarren edo hirugarren hamarkadatik aurrera, gizakiaren ahalmen funtzionala gutxitzen hasten da era progresibo batean. Urteak aurrera joan ahala gainera, pertsonen jarduera fisiko maila ere jeisten da, hau osasunaren adierazle bat izanik. Izan ere, mugiezintasuna eta aktibitate ezak, zahartzaroaren ondorioak areagotzen dituzte eta pertsona nagusien ezintasun funtzionala neurri altu batean handitzen dute. Hau kontutan izanik, ariketa fisikoaren praktikak osasunean duen garrantzia argia da.



Kontutan izanda ariketa fisikoaren praktikak oinarri sendo bat dela pertsona nagusien osasunaren mantenuan, gure ikasleek zahartzaroak gorputzaren sistema ezberdinetan eta osasunarekin erlazionatuta dauden sasoi fisikoaren aldagaietan sortzen dituen ondorioak azterketuko dituzte. Era berean gure ikasleek, osasunerako jarduera fisikoarekin erlazionatutako alderdi psikologiko eta sozialak identifikatuko dituzte. Praktika ezberdinen bitartez, pertsona nagusien sasoi fisikoa eta ahalmen funtzionala ebaluatzeko test ezberdinak aztertuko dituzte. Gure ikasleek, pertsona nagusientzako ariketa fisikoko programak diseinatu eta planifikatu beharko dituzte, aldez aurretik arrisku faktoreak eta ariketa desegokiak aztertuz

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAIA/IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

CE1 - Zahartzaroak organismoaren sistema ezberdinetan eta osasunarekin erlazionatutako sasoi fisikoaren osagaietan sortzen dituen ondorioak aztertu eta azaldu.

-IE1- Ikasleak zahartzaroak organismoan eta osasunarekin erlazionatutako sasoi fisikoaren osagai ezberdinetan sortzen dituen ondorioak aztertzen eta azaltzen jakingo du.

CE2 - Adineko pertsonen osasunerako jarduera fisikoaren praktikarekin erlazionatutako alderdi psokologikoak eta sozialak ulertzea.

-IE2-Ikasleak adineko pertsonen osasunerako jarduera fisikoarekin erlazionatutako alderdi sozialak eta psokologikoak ezagutuko ditu.

CE3 - Arrisku faktoreak eta ariketa desegokiak aztertu, adineko pertsonei zuzendutako jarduera fisiko programa seguruak diseinatzeko.

-IE3- Ikasleak arrisku faktore ezberdinak eta ariketa desegokiak aztertzen jakingo du

adineko pertsonei zuzendutako jarduera fisiko programak segurtasun baldintzetan diseinatu ahal izateko.

CE4 - Adineko pertsonen sasoi fisikoa eta eguneroko bizitzaren jarduerak burutzeko duten ahalmen funtzionala ebaluatzea.

-IE4- Ikasleak adineko pertsonen sasoi fisikoa eta eguneroko bizitzaren jarduerak burutzeko duten ahalmen funtzionala ebaluatzen jakingo du.

CE5 - Adineko pertsonei zuzendutako jarduera fisikoko programak diseinatu eta planifikatu.

-IE5- Ikasleak adineko pertsonei zuzendutako jarduera fisikoko programak diseinatzen eta planifikatzen jakingo du.



GAIA/IRAKASGAIAREN ZEHARKAKO GAITASUNAK:

G019 - Lidergorako, pertsonen arteko harremanetarako eta taldean lan egiteko trebetasunak garatzea.

-RA19: Ikaslegoak eginkizun ezberdinak garatuko ditu taldeka zahartzaroa baldintzatzen dituzten faktoreen analisiari buruz, pertsona nagusien ebaluazio funtzionalari buruz eta hauentzako programen diseinuari buruz eta honen burutzea.



G021 - Lan arloko bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea.

-IE021- Ikasleak ebaluazioa, kontrola, jarraipena eta hobekuntza diseinatuko ditu bere zereginetan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOEN MULTZOA



1.EDUKI MULTZOA. SARRERA: ZAHARTZAROA ETA ARIKETA FISIKOA



1.1. Zahartzaroaren definizioa.

1.2. Zahartzaroarekin erlazionatutako aspektu demografikoak.



2. EDUKI MULTZOA. ZAHARTZAROAREN ONDORIOAK ORGANISMOKO SISTEMA EZBERDINETAN



2.1. Lokomozio aparatua.

2.2. Sistema kardiobaskularra.

2.3. Nerbio sistema.

2.4. Sistema sentsoriala.



3. GAI MULTZOA. ZAHARTZAROAREN PSIKOLOGIA ETA JARDUERA FISIKOA.



3.1. Pertsona nagusien ezaugarri psikologikoak.

3.2. Ariketa fisikoarekiko atxikimendua hobetzeko estrategia motibatzaileak



4.EDUKI MULTZOA. ARIKETA FISIKOAREN ONURAK PERTSONA NAGUSIENGAN.



4.1. Lokomozio aparatua.

4.2. Sistema kardiobaskularra.

4.3. Nerbio sistema.

4.4. Sistema sentsoriala.





5. EDUKI MULTZOA. PERTSONA NAGISIEN OSASUNERAKO ARIKETA FISIKO PROGRAMEN DISEINUA ETA GARAPENA



5.1. Helburuen ezarpena. Kasuen analisia.

5.2. Sasoi fisikoaren balorazioa persona nagusiengan:

- Sasoi fisikoaren balorazioa.

- Eguneroko bizitzako jardueren balorazioa.

- Bizi kalitatearen balorazioa.

5.3. Osasunarekin erlazionatutako sasoi fisikoaren osagaiak: Ariketa Fisiko Programaren edukien aukeraketa.

5.4. Osasunarekin erlazionatutako osagai fisikoen FIIT Printzipioa.

5.5. Osasunarekin erlazionatutako sasoi fisikoaren aldagaien entrenamenduaren aspektu tekniko eta metodologikoak.

5.6. Programa motak: Behar bereziak identifikatzen.

5.7. Pertsona nagusiei zuzendutako ariketa fisiko programa espezifiko eta indibidualizatu baten diseinua eta garapena.

5.8. Bizimodu aktiboak errezten dituzten estrategien diseinua.

5.9. Ariketa fisiko programeekiko atxikimendua errezteko estrategien diseinua.

5.10. Ariketa fisiko programaren jarraipena.

MetodologiaToggle Navigation

Irakas-ikaste metodo ezberdinak eta eskuragarri dauden baliabide didaktiko ezberdinak erabiliko dira. Irakasgaiaren saioak saio magistraletan antolatuko dira:



SAIO MAGISTRAL-etan, aurkezpen teorikoak, PPT eta bideoak ere erabiliko dira, bai taldeka zein bakarka.

GELAKO PRAKTIKAK:

- Gaitasun ezberdinak praktikoki garatzeko jarduerak burutuko dira.

- Pertsona nagusiei bideratutako ariketa fisiko programa espezifiko bat diseinatuko da.

- Diseinatutako ariketa fisiko programaren saio ezberdinak praktikoki aurrera eraman beharko dira.

- Diseinatutako ariketa fisiko programaren saio ezberdinak praktikoki aurrera eramango dira, eta saio hauen aspektu metodologikoen azterketa eta balorazioa burutuko da.





G019 Zeharkako gaitasuna (Lidergo trebetasunak, pertsonen arteko harremana eta talde-lana garatzea ) gelan eta gelatik kanpo lan taldeetan egindako zereginen bitartez landuko eta ebaluatuko da.

G021 Zeharkako gaitasuna (Lan arloko bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea) klase magistralean landuko eta ebaluatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek bi ebaluaketa mota izango dituzte aukeran:



1 ETENGABEKO EBALUAZIOA:



-Notaren %40:



Nota hau taldeka burutu beharreko lan bati dagokio. Lan honetan, persona nagusiei bideratutako Ariketa Fisiko Programa baten Diseinua eta garapena burutu beharko da. Lan honetan, irakasgaiaren eduki teoriko guztiak garatu eta agokituko dira kasu praktiko zehatz batera.



-Notaren %20



Nota hau bai ikasgelan eta bai ikasgelatik kanpo burututako zereginei dagokio.



-Notaren %40



Nota hau, bai ikasgelan eta bai ikasgelatik kanpo burututako praktika eta zereginen aurkezpena, parte hartzea, garapena eta argumentazioari dagokio.



Ebaluazio jarraian ebaluatua izan ahal izateko, ikaslegoak, Egelan publikatuta dauden zereginen %100-a gaindituta izan beharko du gutxienez 5 batekin.



Ebaluazio jarraiaren irizpide hauek, irakasgaiaren hasieratik bukaerararte ebaluazio mota honen baldintzak betetzen duen irakaslegoari aplikatuko zaizkio.





ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA:

Ikasleek 9 asteko epea izango dute lauhileko irakasgaietarako, eta 18 astekoa urte osokoetarako, lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik aurrera, hurrenez hurren, ikastetxearen egutegi akademikoaren arabera.

Irakasgaiaren irakaskuntza-gidak epe luzeagoa ezarri ahal izango ditu.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

Etengabeko ebaluazioaren kasuan ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio

dagokion irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago, gutxienez.

Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaie irakasgaiaren ardura duten irakasleei.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari.





2. BUKAERAKO EBALUAZIOA:



- Notaren %100:

Idatzizko azterketa bati dagokio. Azterketa honek bi atal izango ditu. Lehendabiziko atalak test erako galderak izango ditu eta bigarrenak garatzeko galderak.



DEIALDIARI UKO EGITEA.



1.-Azken ebaluazioaren kasuan, azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari.

2. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



PROTOKOLOA, UPV/EHUko EBALUAZIO PROBETAN ETA LAN AKADEMIKOETAN JOKABIDE MAKUR ETA IRUZURREZKOAK ERAGOZTEARI ETA ETIKA AKADEMIKOARI BURUZKOA: Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0,0- SUSPENTSOA).





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Notaren %100:



Idatzizko azterketa bati dagokio. Azterketa honek bi atal izango ditu. Lehendabiziko atalak test erako galderak izango ditu eta bigarrenak garatzeko galderak.



DEIALDIARI UKO EGITEA

1.-Azken ebaluazioaren kasuan, azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari.

2. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



PROTOKOLOA, UPV/EHUko EBALUAZIO PROBETAN ETA LAN AKADEMIKOETAN JOKABIDE MAKUR ETA IRUZURREZKOAK ERAGOZTEARI ETA ETIKA AKADEMIKOARI BURUZKOA: Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0,0- SUSPENTSOA).







Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforma erabiltzea ezinbestekoa da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ACE ((2005). Exercise for older adults. ACE’s guide for fitness professionals (2. Ed.). San Diego, CA: American Council on Exercise.

- Blair, S. (2001). Active living Every Day. Illinois: Human Kinetics.

- Spring, H y Dvorak, J. (2000). Teoría y práctica del ejercicio terapéutico. Movilidad, resistencia, coordinación. Barcelona: Paidotribo

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Allen L. (1999). Active older adults. Champaign, IL: Human Kinetics.
- Jones, C.J. & Rose, D. (2005). Physical activity instruccion of older adults. Champaign, IL: Human Kinetics.
- Hardman, A.E. and Stensel, D.J. (2003). Physical activity and health. The evidence explained. London: Routledge.
- Howley, E.T & Franks, B. D. (1997). Health Fitness Intructor’s Handbook. Champaign, IL: Human Kinetics.
- Ricli, R. & Jones, C. (2001). Senior Tiness Test Manual. Champaign, IL: Human Kinetics.
- Signorile J.F. (2011). Bending the aging curve. The complete exercise guide for older adults. Champaign, IL: Human Kinetics.
- Taylor, A. & Johnson, M. (2008). Physiology of exercise and healthy aging. Champaign, IL: Human Kinetics.
- Karavirta, L., Häkkinen, K., Kauhanen, A., Arija-Blázquez, A., Sillanpää, E., Rinkinen, N., & Ḧkkinen, A. (2011). Individual responses to combined endurance and strength training in older adults. Medicine and Science in Sports and Exercise, 43(3), 484–490.
https://doi.org/10.1249/MSS.0b013e3181f1bf0d
- Lange, E., Kucharski, D., Svedlund, S., Svensson, K., Bertholds, G., Gjertsson, I., & Mannerkorpi, K. (2019). Effects of Aerobic and Resistance Exercise in Older Adults With Rheumatoid Arthritis: A Randomized Controlled Trial. Arthritis Care and Research, 71(1), 61–70. https://doi.org/10.1002/acr.23589

- Bartlett et.al (2018). Ten weeks of high-intensity interval walk training is associated with reduced disease activity and improved innate immune function in older adults with rheumatoid arthritis: a pilot study.Arthritis research & therapy, 20(1), 127.https://doi.org/10.1186/s13075-018-1624-x.


Aldizkariak

- Journal of Aging and Physical Activity
- Journal of Aging Research (Aging, Physical Activity, and Disease Prevention)
- European Review of Aging and Physical Activity
- Medicine & Science in Sports & Exercise
- Revista Española de Geriatría y Gerontología
- The Gerontologist
- Journals of Gerontology: Biological Sciences and Medical Sciences

Web helbideak

- 50-Plus Fitness Association: www.50plus.org
- American College of Sports Medicine: www.acsm.org
- American Geriatrics Society: www.americangeriatrics.org
- Eurohealthnet's Healthy Ageing Website: www.healthyageing.eu
- ISAPA (International Society for Aging and Physical Activity): www.isapa.org
- Keiser Institute on Aging: www.keiserinstituteonaging.com
- National Institute on Aging (Exercise & Physical Activity: Your Everyday Guide): www.nia.nih.gov/health/publication/exercise-physical-activity-your-everyday-guide-national-institute-aging-0
- Staying Healthy Through Education and Prevention (STEP): www.ahrq.gov/professionals/education/curriculum-tools/stepmanual/index.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GONZALEZ SUAREZ, ANGEL MANUEL
  • OTERO PARRA, MONTSERRAT
  • SAUTU APELLANIZ, LUIS MARIA
  • GRANADOS DOMINGUEZ, MARIA CRISTINA
  • MALDONADO MARTIN, SARA
  • OTERO PARRA, MONTSERRAT

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

13:30-15:00 (1)

12:00-13:30 (2)

11-13

13:30-15:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-13

12:00-13:30 (1)

14-15

13:30-15:00 (2)

12:00-13:30 (3)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

12:00-13:30 (1)

10:30-12:00 (2)

11-13

12:00-13:30 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-13

10:30-12:00 (1)

14-15

12:00-13:30 (2)

10:30-12:00 (3)

Irakasleak