Breadcrumb

Sarrera-jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-zientzietako-gradua

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua

Aplikazio habiaratuak

jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-zientzietako-gradua-presentacion

Ezagutza zientifikoak gero eta irmotasun handiagoarekin erakusten du Jarduera Fisikoa modu arautuan eta maiz egitea eta mugimendu eta ohitura funtzional batzuk onartzea direla bizi kalitate hobea eta osasungarriagoa lortzeko modurik eraginkor eta errentagarrienak. Horri gehitzen badiogu gizarte modernoak gero eta adintsuagoak direla eta denbora eta baliabide gehiago dituztela aisiarako, nabarmen handitu da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko profesionalen eskaera gizakiaren bizi etapa guztietan.

Era berean, kirol fenomenoak daukan gero eta garrantzi handiagoa dela tarteko, nola eskola kirolaren arloan, hala kirol federatuan, aisiakoan edo errendimendu handikoan, gizartean duen garrantzia eta eragina dela tarteko, eta arlo ekonomikoan dakartzan ondorioak direla tarteko, beharrezkoa da hainbat lanbide profiletako aditu profesionalak trebatzea, eta horrek goraka doan jarduera berritzailea sortzen du, hots, kirol jarduera.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan, beraz, giza motrizitatearen oinarriei eta funtzioei, kirol entrenamenduari, ariketa fisikoaren ezaugarri psikologiko, sozial eta mekanikoei eta teknologia berriak kirolean aplikatzeari buruzko beharrezko prestakuntza jasoko duzu. Hirugarren mailatik aurrera, aipamen edo ibilbide hauek eginda izango duzu espezializatzeko aukera: Kudeaketa eta Aisia Jarduera Fisikoetan eta Kirol Jardueretan; Osasunerako eta Ongizaterako Jarduera Fisikoa; eta Kirol Entrenamendua.

Eta ez zara fakultatetik joango barneratutako ezagutzak praktikan jarri gabe. Laugarren mailan, nahitaezko praktikak egin beharko dituzu (federazioetan, kirol klubetan, fundazioetan, erakunde publikoetan, ikastetxeetan...), lau arlo hauetakoren batean sakontzeko: irakaskuntza, kudeaketa, hastapenak eta kirol errendimendua.

Gradu honetara sartzeko, proba fisiko zehatz batzuk gainditu beharko dituzu, zeinetan erakutsi duzun oinarrizko mugimendu gaitasuna baduzula, aldez aurretiko eskarmentua baduzula eta kirol jardunean maiz parte hartzen duzula, eta, hala, graduan deskribatutako gaitasunak lortzeko beharrezkoak diren kirol jardunak behar bezala egingo dituzula bermatzeko.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,29 €

Gutxieneko nota

10,500 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

Proba baztertzailea duten 100 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-eta-Kirol-Fakultatea

Grado-actividad-fisica-deporte-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Erreferentziako ikastegian ikasiko duzu, kirol instalazio propioekin eta puntako teknologia duten eremuekin.
  • Kirol arlo orokor eta espezifikoetan sakonduko duzu: pilota, aulki finkoko arrauna, herri kirolak…
  • Praktikak egin bitartean, I+G+B proiektuak garatuko dituzu, EAEko erakunde, kirolgune eta klub nagusienekin sinatuta dauzkagun hitzarmenen bidez.
  • Mugikortasun programak Espainiako, Europako eta Latinoamerikako unibertsitateekin: Erasmus +, SICUE, UPV/EHU-LA eta beste norakoak.

jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-zientzietako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Gustuko duzu kirola? Jarduera fisikoak gure bizi kalitatea hobetzen duela iruditzen zaizu? Ariketa fisikoak gizartearen osasun fisikoan zein mentalean zuzeneko eragina duela uste duzu? Galdera horiei baietz erantzun badiezu, eta, gainera, pertsonekin eta pertsonentzat lan egin nahi baduzu, zalantzarik gabe Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua da zure aukera.

Irudia

Irteera profesionalak

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua amaitzen duten pertsonek kirol zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan, ikastetxeetan, udaletxeetan, elkarteetan zein fundazioetan egin ahal izango dute lan; zehazki, honako zeregin hauetan: • Kirol programen eta ekimenen zuzendaritza, antolakuntza eta kudeaketa.

  • Kirol instalazioen kudeaketa.
  • Kirol zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetako zereginak.
  • Jarduera fisikoko programen kudeaketa, osasuna zein bizi kalitatea hobetzeko: ariketa fisikoa eginez hainbat patologia hobetzeko espezializatuta dauden zentroetan, fitness zentroetan, wellness zentroetan, gimnasioetan, etab.
  • Personal training.
  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko ikerketa lana.
  • Ikastetxeetako, eskoletako eta kirol klubetako irakaskuntza.
  • Irakaskuntza lana Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.