XSLaren edukia

Kirol Errendimenduaren Analisia25766

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25766

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Gelako p.1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Errendimenduko kirolean faktore ugari daude bukaerako emaitzean eragin dezaketenak. Elementu hauek identifikatzea eta aztertzea bai lehiaketan, eta bai entrenamenduan izango da irakasgai honen ardatz nagusia. Horrela, estrategiak ezarri ahal izango dira puntu indartsuak indartzeko eta puntu ahulak hobetzeko.



Kirol analizatzailea profil oso eskatua da gaur egungo errendimenduko kirolean. Sarritan formakuntza espezifikoa dauka arlo batean eta gai da aspektu konkretuak ikusteko, entrenatzaileentzako askoz denbora gehiago kostatzen zaienean. Hau horrela, profil espezifikoa beharrezkoa suertatzen da.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:



1. Xehetasun-maila desberdinetatik, ulertu eta metodo eta erregistro teknikak aplikatu kirol errendimenduko lehiaketan informazio fidagarria, zehatza eta baliozkoa eskuratzeko.

Ikaskuntzaren emaitzak: Ikasleriak tresna ezberdinak eskuratuko ditu errendimendua optimizatzeko eta analisi fidagarri eta zehatza egiteko gai izango da.



2. Hautatu eta erabiltzen jakitea kirol entrenamendu esparru ezberdinetan dauden material eta ekipamendu ezberdinak.

Ikaskuntzaren emaitzak: Ikasleriak kirol entrenamenduaren esparru ezberdinen teknika eta baliabide teknologikoak kudeatzen eta aplikatzen jakingo du. Era berean, ariketen exekuzioa aztertzen jakingo du kirol ezberdinetan aplikatzeko.



3. Analisi eta berrikuntzarako prozeduren ezagutzak eskuratzea errendimenduko lehiaketan.

Ikaskuntzaren emaitzak: Ikasleria gai izango da gaur egun errendimenduko kirolean dauden joera berriak ezagutzeko.



Zeharkako gaitasunak





1. Literatura zientifikoaren irakurketa (lantzen da).

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) JFKZren esparruan aplikatzen jakitea (lantzen da).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgai honetan emango diren edukiak kirol ezberdinen ezaugarrien analisitik eta hauek kirol emaitzan duten inplikaziotik eratorriak izango dira. Behaketa eta lehiaketen analisiko metodoetan oinarrituz errendimenduaren indikatzaileak identifikatuko dira entrenamendu estrategiak burutzeko lehiaketetan errendimendua ahalik eta hoberena izateko asmoz.





Irakasgai honetan emango diren edukiak kirol desberdinen ezaugarrien analisitik abiatuko dira.

1. Kirol errendimenduaren analisiari buruzko aurretiko kontzeptuak: Zeri buruz hitz egiten ari gara?



1. Zer da kirol errendimendua?

2. Kirol errendimenduari buruzko analisia, jarraipena eta balorazioa

3. Emaitzetik independientea den errendimenduaren balorazioa

4. Errendimenduaren balorazioa helburuen lorpenen bitartez

5. Ikuspuntu holistikoaren bidezko errendimenduaren ebaluazioa



2. Errendimenduaren analisiaren ikuspuntuak eta bere aplikazioa testuingurura: zer aztertu daiteke?



1. Errendimenduan eragiten duten ahalmen fisikoen analisia

2. Ahalmen teknikoen analisia

3. Ahalmen taktikoen analisia

4. Ahalmen psikologikoen analisia

5. Barne eta kanpo kargaren eraginaren analisia



3. Erregistroko metodo eta teknikak: nola lortu daiteke informazioa?



1. Metodo zinematikoak

2. Metodos dinamikoak

3. Behaketa metodoak

4. Metodo inbaditzaileak eta ez inbaditzaileak





4. Errendimendua hobetzeko informazioaren kudeaketa eta aplikazioa: zer lortu eta nola hobetu errendimendua?





1. Aldagaien aukeraketa

2. Talde teknikoari laguntza emaitzak lortzeko eta analizatzeko.

3. Txostenen garapena





5. Errendimenduaren analisian berrikuntzak: nola hobetuko dut prozesua?



1. Kirol errendimenduaren inguruko hutsuneen diagnostikoa

2. Teknologia berritzailea

3. Kirolariaren kirol testuinguruan ebaluazio aukerak

4. Autokonfidantza, antsietatea eta motibazioan balorazio aukerak

5. Kirol errendimenduan esperientzia handiko diziplina anitzeko Ikertzaileen taldea









MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan Errendimenduaren analisiaren modeloa, ezaugarriak, faseak eta aplikazio praktikoak jorratuko dira.



Gelako praktiketan, Errendimenduaren analisia dituen hainbat baliabide landuko dira: datuaren kalitatea aztertu, erregistroak egiteko teknika ezberdinak erabili, literatura zientifikora hurbildu (bilaketak), txostenak nola burutu eta aplikazio praktikoak proposatu.



Hau guztia arazoetan oinarritutako ikasketa ezagututa egingo da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 25
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio Jarraitua



Klaseetan agindutako zereginetan parte-hartze aktiboa izateak bukaerako kalifikazioaren %25 eko balioa izango du.



Taldeko zereginen txosten nagusiak bukaerako kalifikazioaren %50eko balioa izango du.



Praktiken ahozko defentsak bukaerako kalifikazioaren %25eko balioa izango du.



Ikasgaia gainditzeko, ebaluazio jarraituaren atal bakoitza gainditu beharko da, hau da, atal bakoitzean puntuazioaren %50a lortu behar da.



Atal hauetariko bat gainditzen ez bada atal horien bukaerako azterketa gainditu beharko da.



Etengabeko ebaluazioari uko egiteko ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoaren hasieratik, zentruaren egutegi akademikoa kontuan izanda.



Egin behar diren lanak hurrengoak dira:



1. Klaseko lanak (Bakarka, taldeka)

2. Artikulu zientifikoen bilaketa, aukeraketa eta analisia (Zeharkako Gaitasuna G017, Literatura zientifikoaren irakurketa).

3.Erregistroak burutu

4.Datuen analisia egin eta aukezpena antolatu

5.Txostenaren diseinua

6.Interbentzio bat planteatu





Lanen, praktika memorien, etab.-en entregatze datak irakaslegoak zehaztuko ditu, ikaslegoarekin hitz egin ondoren lauhilabeteko 9. astea baino lehenago.





AZKENEKO EBALUAZIOA:



Azkeneko ebaluazioko sistemak aukera ematen du ikasketa-emaitzak irakasgaiko notaren 100%eko balioa daukan proba edo proben bidez burutzea.



Proba batek edo azterketa gehiagok eta ebaluazio-jarduerek eratuta dago, hauek guztiek nahitaezko izaera dute, hots, beharrezkoa da hauek egitea eta hauetako bakoitzeko 5/10eko puntuazio minimoa lortzea irakasgaia gainditzeko.



Edukien ulermena eta ezagutza, bai eta gaitasunen lorpenari buruzko ahozko froga. Galdera motzak eta garatzekoak/azaltzekoak izan ahalko ditu edo ikasgaiko eduki praktikoen ingurukoak. Froga honen zati bat ordenadore gelan egin ahal izango da ariketa praktiko bezala. Ahozko probak bukaerako kalifikazioaren %60 balioko du eta azterketako data ofizialean burutuko da.Lan indibiduala eta/edo taldekoaren txostena, ikaslearen gidan deskribatuta dago. Ikasturtean zehar burutuko dira eta ikasleak azterketa-data baino 10 egun lehenago entregatu beharko du eta bukaerako kalifikazioaren %40 balioko du.



Ikasgaia gainditzeko, ebaluazio jarraituaren atal bakoitza gainditu beharko da, hau da, atal bakoitzean puntuazioaren %50a lortu behar da.



Ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiten diotela aurkeztu beharko diote irakasgaiaren arduraduna den irakasleari idatziz, 9 asteko epean lauhilekoaren hasieratik hasita zentroko egutegi akademikoa kontuan izanda.



Deialdiari uko egitea.

1.-Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.-Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duten irakasleei.

3.-Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.











Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA



Ebaluaketa jarraia aukeratu duenak eta atal bat gainditu gabe geratzen bazaio, atal hori azterketa batean errekuperatzeko aukera izango du.



Bukaerako ebaluazioaren kasuan 100% balioko duen ahozko azterketa egingo da eta 5/10 puntuazioa lortu beharko da ikasgaia gainditzeko.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute. Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Lanabesa informatikoen erabilera eta aplikazioa.

Bilaketa bibliografikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Biéchy, J.P. (2012). Approche systémique de la performance sportive. Hendaye: Ed. Amphora.



Carling, C., Williams, M., & Reilly, T. (2005). Handbook of soccer match analysis: a systematic approach to improving performance. London and New York: Routledge.



Hughes, M., & Franks, I. M. (2004). Notational Analysis of Sport Systems for better coaching and performance in sport. London: Ed. Routledge.



Hughes, M. & Franks, I. (2020). Essentials of performance analysis in sport (3rd Ed.). New York: Ed. Routledge.



Hyeans, A. (2016). Sport Data Revolution: L'analyse des données au service de la performance sportive. Paris: Dunod



McGarry, T., O'Donoghue, P. & Sampaio, J. (2013). Routledge handbook of sports performance analysis. New York: Ed. Routledge.



O’Donoghue, P. (2015). An introduction to performance analysis of sport. New York: Ed. Routledge.



O'Donoghue, P. & Holmes L. (2015). Data analysis in sport. New York: Ed. Routledge.



O'Donoghue, P., Holmes L. & Robinson, G. (2018). Doing a research project in sport performance analysis. New York: Ed. Routledge.



Pérez, J. A.; Hughes, M. G., Chinchilla, J. J. y Dancs, H. (2012). Bases del análisis del rendimiento deportivo. España: Wanceulen.



Viru, A. y Viru, M. (2003). Análisis y control del rendimiento deportivo. Barcelona: Paidotribo.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Sands, W.A. (2008). Measurement issues with elite athletes. Sports Technology, 2-3, 101-104.
Nelson L. J. & Groom, R. (2012). The analysis of athletic performance: some practical and philosophical considerations. Sport, Education and Society, 17, 5, 687-701.
Hall, N. (2012). Why science and synchronized swimming should not be Olympic sports. Genome Biology, 13:171.
Gonçalo Dias, G., Mendes P., Santos J., Gama J., Mendes, R., Menayo, R. &Fuentes J. P. (2015). Cognition and action: an ecological perspective in sport. European Journal of Human Movement, 35, 137-147.
Glazier, J. P. (2015). Towards a Grand Unified Theory of sports performance. Human Movement Science, http://dx.doi.org/10.1016/j.humov.2015.08.001

Aldizkariak

1.Ergonomics
2.International Journal of Computer Science in Sport
3.International Journal of Performance Analysis in Sport
4.International Journal of Sport Psychology
5.International Journal Of Sports Medicine
6.International Journal of Sports Physiology and Performance
7.International Journal of Sports Science & Coaching
8.J Appl Physiol
9.J Sports Med Phys Fitness
10.Journal of Sport and Exercise Psychology
11.Journal of Sport Behavior,
12.Journal of Sports Sciences
13.Journal of Sports Sciences Medicine
14.Med Sci Sports Exerc
15.Medicine And Science In Sports And Exercise
16.Methodology. European Journal of Research Methods for the Behavioral and Social Sciences
17.Psicothema
18.Quality & Quantity. European Journal of Methodology
19.Research in Sports Medicine
20.Revista de Psicología del Deporte
21.Revista Portuguesa de Ciências do Desporto
22.Sport Medicine
23.Sport Psychologist
24.Sport, Education and Society

Web helbideak

www.qualitative-research.net
www.psicodeporte.nu
www.efdeportes.com
www.futbolbase.com
www.libreriadeportiva.com
http://ajs.sagepub.com/
www.elsevier.com
http://www.blackwellpublishing.com
http://www.sportsci.org/http://
www.rsssf.com/histdom.html.
http://www.hbl.hi.is/hbl_publication_references.htm
http://www.hbl.hi.is/hbl_communications.htm
http://cpa.uwic.ac.uk/passcom/pages/framemain.htm
http://www.ingentaconnect.com/content/uwic/ujpa/2001/00000001/00000001

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CALLEJA GONZALEZ, JULIO MARIA
  • SAUTU APELLANIZ, LUIS MARIA
  • CALLEJA GONZALEZ, JULIO MARIA
  • SANTOS CONCEJERO, JORDAN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

10:30-12:00 (1)

10:30-12:00 (2)

11-13

10:30-12:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-13

10:30-12:00 (1)

14-15

10:30-12:00 (2)

10:30-12:00 (3)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

09:00-10:30 (1)

13:30-15:00 (2)

11-13

09:00-10:30 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-13

13:30-15:00 (1)

14-15

09:00-10:30 (2)

13:30-15:00 (3)

Irakasleak