XSLaren edukia

Futbolaren eta Eskubaloiaren Oinarriak25775

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25775

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.4060
Landa p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau, talde kirolei dagokionez, Graduan zehar ikusten den azkena da. Talde kirolen elementu komunak jadanik ezagunak dira. Beraz, Futbola eta Eskubaloia bereizten dituzten elementuak garatuko dira.



Irakasgaia Futbolaren eta Eskubaloiaren Oinarriak denez, edukiak orokorrak eta funtsezkoak izango dira. Batez ere, kirol hauen hastapenera bideratuak.



Irakasgaiaren asmoak arautegiak aurkeztea, oinarri tekniko-taktikoak eta didaktikoak definitzea eta talde kirolen entrenamendu estrategiak aztertzeko eta interpretatzeko tresnak eskaintzea dira. Horrela, ikasleek ezagutza hau hezkuntza arloan erabili ahal izango dute, eta bestetik, ohiko praktikek Futbola eta Eskubaloiaren gazteen formazioan duten ekarpena ezagutuko dute.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ZEHARKAKO KONPETENTZIAK

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) JFKZren esparruan erabiltzen jakitea (G018): landu eta ebaluatu.

Ikaskuntza emaitzak

- Talde kirolen entrenamendu estrategien azterketa aurrera eramateko datuen bilketa eta tratamendua egiteko irizpideak adosteko eta errespetatzeko gai da.

- Talde kirolen entrenamendu estrategien azterketa egiteko bilketa eta tratamendu teknologiaren erabilpena eta informazioaren partekatzea modu egokian aurrera eramaten ditu.

2. Lan arloko bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea (G021): landu, ebaluatu eta kalifikatu

Ikaskuntza emaitzak.

- Talde kirolen entrenamendu estrategien kontrola benetako testuinguruetan egiteko azterketa tresnak ezagutzen eta erabiltzen ditu.

- Ikasleak, bibliografia zientifikoan oinarrituz, irakaskuntza aldi ezberdinetan aplikatzeko unitate didaktikoak diseinatzen ditu.



BERARIAZKO KONPETENTZIAK

1.Futbolaren eta Eskubaloiaren oinarrizko egiturak ezagutu, ulertu eta lehiaketa jarduera zehazten duen eskakizunak ezagutu, ikaste-jarduerak eta hobekuntza-jarduerak diseinatzeko.

Ikaskuntza emaitzak

- Futbola eta eskubaloiaren oinarrizko egiturak eta egoerak dagokion kirol arloan aplikatzen ditu, bere jakinduria idatzizko frogen eta behaketa txostenenz bidez adieraziz.

- Futbola eta eskubaloiaren jarduera printzipioak eta egite modeloak era praktiko batean inplementatzen ditu, froga objetivo baten bidez baloratuz.



2. Ikasleak bizitako egoeretatik abiatuta, ekintza-printzipioak eta gauzatze-ereduak eskuratzea.

Ikaskuntza emaitzak:

- Akzio-printzipioak eta gauzatze-ereduak modu praktikoan gauzatzen ditu, proba objektibo baten bidez baloratuta.

- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua identifikatu eta parte hartzen du, berezko metodologia printzipioak eta egitura aztertuz; bere ezagupenak proiektu baten bidez erakutziz -informeak eginez-.



3. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan diseinatu eta esku hartzen du, gauzatze-ereduak eta printzipio metodologiko propioak aztertuz, etapa edo arlo desberdinetan aplikatzeko.

Ikaskuntza emaitzak:

- Futbola eta eskubaloiaren oinarrizko egiturak eta egoerak dagokion kirol arloan aplikatzen ditu, bere jakinduria idatzizko frogen eta behaketa txostenenz bidez adieraziz.

- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua identifikatu eta parte hartzen du, berezko metodologia printzipioak eta egitura aztertuz; bere ezagupenak proiektu baten bidez erakutziz -informeak eginez-

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

FUTBOLEKO MODULOA

GAI TEMATIKOA 1. Futbolaren definizioa

1.1. Ikuspuntu juridiko batetik.

1.2. Bere barne logikari dagokionez.



GAI TEMATIKOA 2. Futbolaren jatorria gaur egun arte

2.1. Futbolaren araudia.

2.2. Joko sistemen eboluzioa.



GAI TEMATIKOA 3: Esku-hartze estrategiak

3.1. Atazen diseinua futbolean.

3.2. Entrenamendu estrategien azterketa futbolean.

3.3. Barne logikaren moldaketaren ondorioak futboleko atazetan.



GAI TEMATIKOA 4. Jokalaria esku-hartze prozesuan

4.1. Hastapena vs Errendimendua.

4.2 Etapa formatiboak.



ESKUBALOIKO MODULOA

Gaia 1.- Eskubaloia: gauregungo testuingurua eta bere barne logika



Gaia 2.- Eskubaloiaren tratamendu didaktikoa: mailakako programak

1x1 etik: Eraso eta defentsa…7x7 ra: Talde jokoaren hasiera



Gaia 3.- Aplikazio-eremuak

MetodologiaToggle Navigation

FUTBOLEKO ETA ESKUBALOIKO MODULOAK

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak metodologia aktiboak eta partehartzaileak, eta informazioaren eta teknologiaren erabilpena garatuko du. Horrela, irakaskuntza dinamikoa eta aktiboa bultzatuz: benetako testuinguruetan burututako proiektu amankomunak, banakako eta taldeko lanak, eztabaida taldeak, aurkezpen praktikoak eta debateak.



Kurrikulumarekin bat egiteko metodologiak eta ebaluazioak lotura handia izango dute. Modu horretan, ikasturtean zehar, ikasleek auto-ebaluazioak, elkarren arteko ebaluazioak eta taldeetan oinarritutako ebaluazioak burutuko dituzte. Kideekin eginiko ebaluazioak bai froga espezifiko batzuetan bai lanen aurkezpenetan. Ikasleak kideen ebaluazio eginkizunetan inplikatzea egokia da ikaslearen edukien ulermena eta erabilpena errazteko bidetzat hartzen denean.



Ebaluazio sistema jarraian, aurrez aurreko saioetan eginkizun eta froga ezberdinak burutuko dira. Hauek ikasleen formakuntzarako eta kasu batzutan ikasgaiko bukaerako notarako baliogarriak izango dira. Ez etortzeak irakasleak eta ikasleak adostutako eginkizun eta jarduerekin konpentsatuko dira.



Ikasgai honen ezaugarriak direla eta, ezinbestekoa da gelako praktikak aurrez prestatzea, jarrera egokia izatea. Gainera, bi talde kirolen entrenamendua ezagutzeko eta aztertzeko ikasleak futbol zelaietara eta eskubaloiko pistetara hurbilduko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 10
    • Test motatako proba (%): 10
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Portfolio (%): 10
    • Erabilitako sistemak talde bakoitzeko ikasle kopurua eta ikasurtearen dinamikaren arabera alda daitezke. (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistemak ebaluazio JARRAIA eta AZKEN ebaluazioa izango dira. Ikasleek 9 asteko epea izango dute, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, irakasgaiaren ardura duen irakasleari posta elektronikoaren bidez EBALUAZIO JARRAIARI uko egiteko. Ikasleak Futbolean zein Eskubaloian adierazi beharko du. Egin ezean, ikaslea EBALUAZIO JARRAIA sisteman izango da.



EBALUAZIO SISTEMA JARRAIA

Edukien banaketa zehatza, lanen entregatze data eta frogen datak irakasleak ikasleekin kontsultatuz zehaztuko ditu aurreneko asteetan.



Futbola

Froga (F) eta eginkizunak (E) (notaren %koa)

Idatzizko azterketa: futbolaren definizioa (%5)

Futbolaren arautegiko arau baten azalpena (%6)

Futbolaren arautegiko arau bati dagokion txostenaren lanketa (%4)

Idatzizko azterketa: futbolaren araudia (%10)

Idatzizko azterketa: joko sistemen garapena (%10)

Ataza diseinua 1 (%5)

Ataza diseinua 2 (%5)

Entrenamendu atazak ikuskatu eta barne logikaren arabera aztertu (%10)

Entrenamenduen estrategien azterketa emakumezko euskal futbolan: IKDi3 Berrikuntza proiektua (%30)

Artikuluaren azterketa 1: barne logikaren moldaketaren ondorioak (%5)

Artikuluaren azterketa 2: barne logikaren moldaketaren ondorioak (%5)

Entrenamendu saio baten diseinua eta garapena formakuntza etaparen arabera (%5)



Eskubaloia

1 IDATZIZKO froga (1): Edukien ezagutza- eta ulermen-azterketa, test moduko galderak, galdera labur, eta azalpenezko eta argudiatzezko galderetan oinarritu daiteke. Banakakoa. Notaren % 40a. Gainditzeko gutxieneko nota: 5/10

2 PORTAFOLIOA: Dokumentu honetan egindako praktiken dossierra, praktiken analisia, hausnarketak, praktiken moldaketak, fitxen proposamenak, eta abar jasoko dira. Notaren zati bat ikaskideen arteko ebaluaziotik etor daiteke. Gainditzeko GAI izan behar da.

3 IDATZIZKO froga (2): Aurreko atalean ikasitako aplikazio praktikoari buruzkoa. Banakakoa. Egin ahal izateko, idatzizko froga (1) gaindituta izan behar da (5/10 gutxienez). Notaren % 60a, eta gainditzeko gutxieneko nota: 5/10

4 PRAKTIKA MOTORRAri buruzko froga: GAI/EZ GAI. GA eta GCA saioetan ebaluatuko da.

Proba edo jarduera guztiak derrigorrezkoak dira, hau da, egin beharrekoak eta gutxieneko 5/10 nota lortu behar da. Gutxieneko nota lortu ezean, atal horiek ezohiko ebaluazio garaian egingo dira.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek <> kalifikazioa jasoko dute. Ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio dagokion irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago, gutxienez. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaie irakasgaiaren ardura duten irakasleei.



AZKEN AZTERKETAREN BIDEZKO EBALUAZIOA

Deialdiari uko egiten dioten ikasleek <> kalifikazioa jasoko dute. Azterketara ez aurkezte hutsak «aurkezteke» kalifikazioa suposatuko du.

Azken ebaluazioak proba baten bitartez ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko aukera ematen du. Proba honek irakasgaiari edo gaiari dagokion notaren % 100 biltzen du. Proba azterketa edota jarduera batez edo gehiagoz osatua egongo da.

Probaren ezaugarriak:

Futbola

1 IDATZIZKO azterketa: galdera teorikoak eta ebaluazio jarraian burututako praktikak.

Eskubaloia

1 IDATZIZKO azterketa: edukien ezagutza eta ulermenean eta irakasgaiaren gaitasunetan oinarrituko da. Proba test moduko galderez, galdera laburrrez eta azalpen- eta argudio-galderez gain, baliteke probaren zati bat ordenagailu gelan egin behar izatea, ariketa praktiko bezala edota AHOZ defendatu behar izatea (notaren % 70a)

2 PRAKTIKA MOTORRA: ikasgaiaren eduki-konpententzia guztiei buruzkoa (GAI/EZ GAI). Azken proba egin ahal izateko, ikasleek aurretik, derrigorrez, proba praktikoa burutu behar dute. Irakasleak proba praktikoaren eguna eta ordua zehaztuko du.

3 Egelan deskribaturiko LANAK edota irakasleak proposaturikoak. Horretarako, irakasleekin gutxienez 3 tutoretza izango dira ikasturtean zehar: 3., 8. eta 13. asteetan izan daitezke, azken ebaluaketaren bidezko azterketa noiz egiten den arabera. Tutoretza asmoa: azken ebaluaketa prestatzea. Lanak, ikasturtean zehar egingo dira eta azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean baino 15 egun lehenago edota adosturiko datetarako entregatu beharko dira (notaren %30a).





IKASGAIAREN NOTA FINALA

Futbola eta Eskubaloiaren atalen artean bataz bestekoa egingo da kirol modalitate bakoitzean bai idatzizko frogan bai praktikakoan gutxienezko 5 bat lortu bada eta kirol bakoitzean orokorrean gutxienez 5/10 izanez.



Ikasleak printzipio etikoak urratzen baditu GUTXIEGI kalifikazioa (0) izan dezake.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA JARRAITUA

Deialdi honetan, 1.go deialdian gainditurik gabeko atalak ebaluatuko dira.

Azken nota egiteko, Futbola eta Eskubaloiaren atalen artean bataz bestekoa egingo da kirol modalitate bakoitzean gutxienezko 5 bat lortu bada.

Azterketara ez aurkezte hutsak «aurkezteke» kalifikazioa suposatuko du.



AZKEN AZTERKETAREN BIDEZKO EBALUAZIOA

Ohiko ebaluazioan bezala, etengabeko ebaluazio jarraitu ezin duten ikasleek badute irakasgai osoa ebaluatuko duen azken proba batera aurkeztea. Proba honek irakasgaiari edo gaiari dagokion notaren % 100 biltzen du. Proba azterketa edota jarduera batez edo gehiagoz osatua egongo da.

Probaren ezaugarriak:

Futbola

1 IDATZIZKO azterketa: galdera teorikoak eta ebaluazio jarraian burututako praktikak.

Eskubaloia

1- IDATZIZKO azterketa: edukien ezagutza eta ulermenean eta irakasgaiaren gaitasunetan oinarrituko da. Proba test moduko galderez, galdera laburrrez eta azalpen- eta argudio-galderez gain, baliteke probaren zati bat ordenagailu gelan egin behar izatea, ariketa praktiko bezala edota AHOZ defendatu behar izatea (notaren % 60).

2- KIROL PRAKTIKA ikasgaiaren eduki-konpententzi guztiei buruzkoa (notaren % 20a). Azken proba egin ahal izateko, ikasleek aurretik, derrigorrez, proba praktikoa burutu behar dute. Irakasleak proba praktikoaren eguna eta ordua zehaztuko du.

3- Ikasleen gidan deskribaturiko lanak. Ikasturtean zehar egingo dira eta azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean baino 15 egun lehenago entregatu beharko dira (notaren %20a).



IKASGAIAREN NOTA FINALA, BI MODULOAK BATERATUA

Azken nota egiteko, Futbola eta Eskubaloiaren atalen artean bataz bestekoa egingo da kirol modalitate bakoitzean gutxienezko 5 bat lortu bada.



UKO EGITEKO PROZEDURA ETA EPEAK

Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren E-gela eta erreferentziaturiko bibliografia eta aplikazio ofimatikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

FUTBOLA

GAI TEMATIKOA 1. Futbolaren definizioa

Araújo D, Davids K. Team synergies in sport: Theory and measures. Frontiers in Psychology 2016; 7: 1449.

Balague N, Torrents C, Hristovski R, et al. Overview of Complex Systems in Sport. Journal of Systems Science and Complexity 2013; 26: 4–13.

Duarte R, Araújo D, Correia V, et al. Sports teams as superorganisms: Implications of sociobiological models of behaviour for research and practice in team sports performance analysis. Sports Medicine 2012; 42: 633–642.

Martínez de Santos, R. Juegos, reglas y azar (1a parte). Sobre la naturaleza de los juegos deportivos. Retos 2014; 26: 143–148.

Parlebas, P. Elementary Mathematical Modelization of Games and Sports. In The Explanatory Power of Models; Franck, R., Ed.; Springer: Dordrecht, The Netherlands, 2002; Volume 1, pp. 197–227.

Parlebas, P. Motor Praxeology: A New Scientific Paradigm. In: Vaczi M (ed) Playing Fields: Power, Practice, and Passion in Sport. Reno, NV: Center for Basque Studies, 2013; pp. 127–144.

Parlebas, P. Juegos, deporte y sociedad. Léxico de praxiología motriz. Barcelona: Paidotribo 2001.

Pol R, Balagué N, Ric A, et al. Training or Synergizing? Complex Systems Principles Change the Understanding of Sport Processes. Sports Medicine - Open 2020; 6: 28.



GAI TEMATIKOA 2. Futbolaren jatorria gaur egun arte

Braum, H.J. Soccer Tactics as Science? On 'Scotch Professors', a Ukrainian Soccer Buddha, and a Catalonian Who Tries to Learn German. ICON Journal of the International Committee for the History of Technology 2013; 19: 216-243.

Summerley, R. The Development of Sports: A Comparative Analysis of the Early Institutionalization of Traditional Sports and E-Sports. Games and Culture 2020, Vol. 15: 51-72.

Wallace, J.K., Norton, K.I. Evolution of World Cup soccer final games 1966-2010: game structure, speed and play patterns 2014; 17: 223-228.



GAI TEMATIKOA 3: Esku-hartze estrategiak

Anguera, MT, Hernández-Mendo, A La metodología observacional en el ámbito del deporte. E-balonmano: Revista de Ciencias del Deporte. 2013; 9(3): 135-160.

Martínez de Santos R., Castellano J & Los Arcos A. Coaching Strategies in a Spanish 1st Division Club’ s Football School. In book: Science & Football V. The proceedings of the Fifth World Congress on Science and Football. 2004; pp. 578-583.

Martínez-Santos, R., Los Arcos, A. Diseño de tareas en la escuela de fútbol del C.A. Osasuna. III Congreso de la Asociación Española de Ciencias de Deporte. Valencia, 2004.

Martínez de Santos, R. La praxeología motriz aplicada al fútbol. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Vitoria-Gasteiz, 2007.

O’Connor D, Larkin P & Williams AM. Observations of youth football training: How do coaches structure training sessions for player development?, Journal of Sports Sciences 2018; 36: 39-47.

Partington M & Cushion CJ. An investigation of the practice activities and coaching behaviors of professional top-level youth soccer coaches. Scandinavian Journal of Medicine & Science in Sports 2013. 23, 374–382.



GAI TEMATIKOA 4. Jokalaria esku-hartze prozesuan

Martínez de Santos, R. La praxeología motriz aplicada al fútbol. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Vitoria-Gasteiz, 2007.

O’Connor D, Larkin P & Williams AM. Observations of youth football training: How do coaches structure training sessions for player development?, Journal of Sports Sciences 2018; 36: 39-47.

Santos SD, Memmert D, Sampaio J, Leite N. The Spawns of Creative Behavior in Team Sports: A Creativity Developmental Framework. Frontiers in Psychology 2016; 7: 1282.



ESKUBALOIA

Antón, J. (2000). Balonmano. Perfeccionamiento e investigación. Barcelona: INDE

Antón, J. (2002). Balonmano. Táctica grupal defensiva. Madrid: Gymnos.

Bayer, C. (1986). Técnica de balonmano. La formación del jugador. Barcelona: Hispano Europea.

Bayer, C. (1997). La enseñanza de los juegos deportivos colectivos. Barcelona: Hispano Europea.

Blázquez, D. (1998). La iniciación deportiva y el deporte escolar. Barcelona: INDE.

Devís, J. (1992). Bases para una propuesta de cambio en la enseñanza de los juegos deportivos. En Devís, J. y Peiró, C. Nuevas perspectivas curriculares en la educación física: la salud y los juegos modificados. Barcelona: INDE.

García Herrero, J. A. (2003). Entrenamiento en balonmano. Bases para la construcción de un proyecto de formación defensiva. Barcelona: A&M Gráfic

Lasierra, G.; Lavega, P. (1993). 1015 juegos y formas jugadas de iniciación a los deportes de equipo. Barcelona: Paidotribo.

LLorente Pastor, B. y Diez Maestro, E. (1996).Eskubaloia Lehen Hezkuntzan. Vitoria-Gasteiz : Shee-Ivef.

Web helbideak

FUTBOLEKO MODULOA
www.fifa.com
www.comiteentrenadoresrfef.com.

ESKUBALOIKO MODULOA
www.aebm.com. Asociación entrenadores de balonmano.
www.rfebm.com. Real federación española de balonmano.
www.ajbm.com. Asociación jugadores de balonmano.
www.geocites.com/arbitros_balonmano. Asociación de Árbitros de balonmano.
www.asobal.com. Asociación de clubes de Balonmano (ASOBAL).
www.eurohandball.com. Federación Europea de Balonmano.
www.ihf.info. Federación Internacional de Balonmano.
www.comiteentrenadoresrfef.com.
www.efdeportes.com
www.fifa.com
www.expertfootball.com/es/multitudinario.php
http://www.futbolformativo.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CASTELLANO PAULIS, JULIAN
  • GARCIA TABAR, IBAI
  • LOS ARCOS LARUMBE, ASIER
  • CASTELLANO PAULIS, JULIAN
  • GARCIA TABAR, IBAI
  • LOS ARCOS LARUMBE, ASIER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

09:00-10:00 (1)

3-15

09:00-10:00 (2)

16-30

10:00-11:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:00-14:00 (1)

3-10

11:00-13:00 (2)

16-25

12:00-14:00 (3)

Irakasleak

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

11:00-13:00 (1)

26-30

12:00-14:00 (2)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

17:00-18:00 (1)

3-15

10:00-11:00 (2)

16-30

11:00-12:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

11:00-13:00 (1)

3-10

09:00-11:00 (2)

16-25

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

14:00-16:00 (1)

3-10

11:00-13:00 (2)

16-25

13:00-15:00 (3)

Irakasleak

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

09:00-11:00 (1)

26-30

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

11:00-13:00 (1)

26-30

13:00-15:00 (2)

Irakasleak