Komunikazioa Euskaraz Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Arloan28405
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
- Titulazioa
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 28405
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasketa planen helburuetan zehazten den bezala, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Graduko ikasleek arlo hauetan aritzeko gaitasun orokorrak eskuratuko dituzte: hezkuntzan, osasungintzan, kirol eta aisialdian eta kudeaketan. Edozein gizartetan goi mailako tituludunek ardura berezia dute hizkuntza-komunitateari begira. Haiek sortutako testuek eta mezuek hizkuntzaren estandar formala errespetatu behar dute eta egokiak izan behar dira dagokion komunikazio-egoeraren arabera. Horrenbestez, etorkizuneko profesionalek trebatu egin behar dira gauza izan daitezen hizkuntza-baliabide egokienak erabiltzeko eta euren bizitza akademiko eta profesionalean komunikazio-egoera bakoitzari behar bezala erantzuten jakin dezaten.
Bestalde, euskara hizkuntza gutxitua izanik, ez du oraindik gaztelaniak duen hedakuntza eta erabilera kirolaren eta jarduera fisikoaren arloan zein aisialdiaren esparruan; gure ikasleek, etorkizuneko profesional aditu gisa jardungo duten neurrian, garrantzizko eragileak izango dira euskararen normalizazioan, eta horrenbestez, hizkuntzaren alderdi normatiboak zein pragmatikoak ezagutu behar dituzte, ahoz zein idatziz aritzeko. Unibertsitateko Plan Gidariak oso aintzat hartzen du ardura hori eta bere ekarpena egiten du Euskararen Araua eta Erabilera eta Komunikazioa Euskaraz ikasgaiekin.
Irakasgai honek, bada, gizartearen arlo ezberdinetan eragile aktibo eta arduratsuak izateko egin behar duten bidean lagungarri izango zaien hainbat baliabide jarriko du ikasleen esku; beti ere, testuinguru profesionaletako eskakizunei egokiro erantzuteko funtsezkoak diren ahalbide komunikatibo eta linguistikoak jomugan.
Ikasgai honek arloko hizkeraren estandarizazioari egin nahi dio ekarpena, idatziari zein ahozkoari. Espezialitate eremuko testu akademiko eta profesionalak landuko dira ikaslea haien espezifikotasunaz eta erabileran trebatu dadin.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1. gaitasuna: Espezialitate arloan ohikoenak diren testuak identifikatzea eta komunikazio-egoeraren arabera
ezaugarritzea, bereziki egoera formaletan eta ez-formaletan duten erabileraren arabera.
2. gaitasuna: Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien arloko ahozko zein idatzizko testu-genero aukeratuak ulertzea,
interpretatzea, eta ahoz zein idatziz ekoizteko gauza izatea, bereziki, haien alderdi linguistiko, komunikatibo eta testualak
kontuan hartuta (edukien planifikazioa, kohesioa, konexio, koherentzia, zuzentasun gramatikala, e.a.).
3. gaitasuna: Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea hizkuntza-baliabideen formari, esanahiari eta erabilerari buruzko
informazioa lortzeko, bereziki Interneten eskuragarri daudenak.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Komunikazio formala eta ez formala.
2. Lexiko-sorkuntzarako bideak eta corpusak.
3. Azalpena emateko testu-generoak.
4. Iritzia emateko testu-generoak.
MetodologiaToggle Navigation
Kurtsoak hertsiki erlazionatutako alderdi teorikoa eta praktikoa ditu. Ariketa praktikoetan oinarrituko dira eskolak bereziki.
Ariketa horiek oinarri hartuta emango ditu irakasleak behar diren azalpen teoriko gehienak.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
- Banakako lanak (%): 40
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio-metodoei dagokienez,irakasgairako bi ebaluazio mota eskaintzen dira:
A modalitatea: Etengabeko ebaluazioa (%100): saio teoriko-praktikoetan gauzatzen diren lan ebaluagarriak hartuko dira kontuan. Horretaz gain, deialdi ofizialean azterketa teorikoa ere egongo da egin nahi duenarentzat.
B modalitatea: Azken ebaluazioa (%100): deialdi ofizialean gauzatuko den azterketa baten bitartez ebaluatuko dira ikaskuntzaren emaitzak. Horrez gain, diziplinarteko proiektuari buruzko froga ere gainditu beharko da.
ERREFERENTZIA ETA ZITAZIO ARAUAK: Ikasleak, moduluko diziplinarteko proiektua baliatuta, zitazio arauak ezagutu
eta erabili beharko ditu. Arau hauek bete ezean, plagioaren susmoa edo iruzurraren zantzua egotzi ahalko zaio egindako
lanari.
Ebaluazio-probak egin bitartean, irakasleak edozein unetan eskatu ahal izango die[la] identifikazioa bertaratutako
ikasleei, eta horiek ikasle-txartela, nortasun-agiri nazionala, pasaportea, edo, halakorik ezean, ebaluatzailearen iritziz
nahikoa den egiaztagiria erakutsi beharko diote.
DEIALDIARI UKO EGITEA.
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez
hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu
beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko
irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa
edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.
Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <
Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du
automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Irakasgaia A modalitatean ebaluatua izateko, ezinbestekoa izango da irakasleak eskatutako lan gehienak (%90) garaiz eta moduan ematea eta horietako bakoitzaren kalifikazioa gaindituta izatea.
B modalitatea: Azkeneko proba. Proba horren edukiak eskoletan landutako gai eta ariketa praktiko zein teorikoen inguruan izango dira. Halaber, modalitate hau aukeratzen duen ikasleak irakasleak kurtso hasieran ikasle guztientzat proposa lezakeen lan monografikoa ere egin behar du eta azterketaren egunean aurkeztu, ahoz eta idatziz. Ebaluazio-irizpidea hurrengoa izango da:
a) Amaierako proba idatzia:
Ariketak (eduki teorikoak zein praktikoak): test erakoak eta erantzuna garatzekoak: % 40
Idatzizko eta ahozko testuen ekoizpena (froga hau lan monografiko bati lotuta egon daiteke): % 50.
b) Ordenagailuko ariketa praktikoa: %10.
Irizpide hauek ohiko zein ez-ohiko deialdietarako erabiliko dira.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian ikasleak azterketaren bidez eskuratuko du kalifikazioa. Ikastarorako lan monografikoa aurreikusten bada, hura ere aurkeztu eta gainditu beharko du behin betiko kalifikazioa eskuratzeko.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak gelan banatutakoak, kontsultateko eskatzen dituenak, E-Gelan jarritakoak eta Erreprografia Zerbitzuan uzten dituenak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161
EUSKALTZAINDIA. Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (Euskaltzaindiaren 87 araua)
https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf
EUSKALTZAINDIA. Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf
Gehiago sakontzeko bibliografia
ALBERDI, X. & SARASOLA I. (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia, Bilbo, EHU.
ALVARADO CANTERO, L. (2017) Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica. Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindairen erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992-). Euskaltzaindiaren arauak. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (1992). Hitz elkartuen osaera eta idazkera
EUSKALTZAINDIA (2000). Hiztegi batua. Euskaltzaindia, Bilbo.
GARZIA, J. (2008). Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998). La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje ciéntífico. Ed. Península
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2005). El lenguaje de las ciencias Ed. Gredos.
HAEE / IVAP (2005). IVAPeko estilo-liburua. HAEE/IVAP. Gasteiz.
IDIAZABAL, I. & GARCIA, I. (ed.), (2007). Ahozko euskara. Azterketak eta irakaskuntza. Bilbo: EHU. (sare-argitalpena: www.testubiltegia.ehu.es).
IDIAZABAL, I. & LARRINGAN, L.M. (arg.) (1998). Koherentzia, kohesioa eta konexioa: testuratze baliabideak. Hizkuntzaren azterketa eta irakaskuntza, EHU & Gasteiz, Arabako Foru Aldundia.
IVAP (1997). Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. HAEE/IVAP. Gasteiz.
IVAP (2003). Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez. HAEE/IVAP, Gasteiz.
UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
UZEI (1988) Laburtzapenen gidaliburua (siglak, ikurrak eta laburdurak). Elkar. Donosita
ZABALA, I. (2000). Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak, Ekaia, 12.
ZUBIMENDI, J.R. (2004). Ortotipografia, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Sareko573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf
Aldizkariak
Administrazioa euskaraz
Ekaia
EKHUYAR Zientzia eta Teknika
Hik Hasi
Argia
Harmaila
Web helbideak
AZPIDAZKI (Administrazio eta zerbitzuen arloan euskara erabiltzen laguntzeko gomendio, argibide eta baliabideak; EHU):
www.ehu.es/azpidazki
Bizkaiko Foru Aldundia: https://web.bizkaia.eus/eu/euskera-kultura-eta-kirola
CENTRE DE REDACCIÓ: http://mutis2.upf.es/cr/casjur2005/index.html
DUDANET: http://www.ivap.euskadi.net/r61-v50001x/eu/v50aWar/comunJSP/v50acambioIdioma. do?v50aCgaIdioma=eu
EHULKU: http://www.ehu.eus/es/web/euskara/ehulku
Euskal Kirolari (bloga): https://www.euskadi.eus/web01-a1euskir/es/
Euskal Kirolari (YouTube): https://www.youtube.com/c/EuskalKirolari
EUSKALTERM (terminologia bankua): www1.euskadi.net/euskalterm
EUSKALTZAINDIA: http://www.euskaltzaindia.net
http://www.elhuyar.eus/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
TaldeakToggle Navigation
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|