XSLaren edukia

Irakasleak

IÑAKI ALONSO JAUREGUI

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
inaki.alonso@ehu.eus

1998an Arte Ederretan Lizenziatua, Bristoleko University of The West of Englanden Erasmus egonaldia bete zuen. Ikasketak bukatzean, 1999an Gasteizko Sonora Estudiosen sartu zen lanean. Bertan bere ibilbide profesionala jorratu du urte guzti hauetan.



Soinu arloan aritzen da, ikusentzunezko eremuan nagusiki, baina hainbat musika proiektuetan parte hartu izan du soinu ingeniari gisa. 30 bat fikziozko luzemetraieko posprodukzioan parte hartu izan du, lan desberdinak burutuz: Soinu diseinua, soinu muntaia, foleya, nahasketak,… Beste horrenbeste dokumentaletan ere aritu izan da, zuzeneko soinua eta posprodukzio lanetan, eta baita laburmetrai ugaritan ere.



2017an Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazio graduan irakasle elkartu gisa hasi zen, bere ohiko betebehar profesionalak aldi berean jorratzen dituela.