XSLaren edukia

Dokumentazio Iturrien Kudeaketa27096

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27096

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Ordenagailuko p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

1. Dokumentazio Iturrien Kudeaketa irakasgaia 2. mailako oinarrizko ikasgaia da, Komunikazioaren hiru adarretako graduetan (Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak zein Ikus-entzunezko Komunikazioa). Jakintzagai oinarrizko eta aplikatua den aldetik, informazio iturri orokorren kontsulta behar duten irakasgaien (gehienen) euskarri izan behar du, baita berariazko informazio iturriak behar dituztenena ere. Ikasleak ez du aurretiko ezagutzarik behar, ez bada informazioa bilatzen eta erabiltzen duen esperientzia.



2. Irakasgai honetan egingo den lanek, alfabetizazio informatiboaren inguruko ezagutza orokorrak eskuratzeko balioko dute, ikaskuntzan zein lanean beharko diren informazioa eta dokumentazioa eskuratzeko, eta baita hauek modu etiko eta eraginkorrean erabiltzen ikasteko ere. Eduki espezializatuko informazioa, eta komunikabideei eta lan informatiboari lotutako teknikak eskuratzeko baliabideak ere landuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. 1393/2007 Errege Dekretuarekin bat, Unibertsitate Ikasketa Ofizialen ordenazioa ezartzen dituena, hauek dira ikasgaian landu beharreko konpetentzia orokorrak (G00X):



G001. Komunikazio erraztasun eta eraginkortasunez ahoz eta idatziz adieraztea, komunikabideetarako egokienak diren hizkuntza-baliabideak aprobetxatuz.



G002. Iturri desberdinetan bilatu, hautatzea, hierarkizatzea eta aztertzea, euren edukiak forma eta egitura narratiboei egokituz.



G003. Trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak komunikazio- eta informazio-prozesuei aplikatzea.



G004. Edukien forma- eta estetika-nolakotasunak zuzenki diseinatzea, komunikabide desberdinen ezaugarriekin bat.



G005. Informazio- eta komunikazio-proiektuak egoki sortzea, planifikatzea, lantzea eta kudeatzea.



G006. Kazetaritza genero eta formatu nagusiak informazio lanei aplikatzea, komunikabide bakoitzaren berezko lengoaiaren bitartez.



G007. Gizarte zientzietako (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea) berezko ezagutza eta metodologietatik abiatuta, gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan.



G008. Ezagutza eskuratzea eta teorien, kontzeptuen eta metodologien pertinentzia ulertzea, komunikazioaren diziplinarteko testuinguruan.





2. Zeharkako konpetentziei (CT, gazteleraz) dagokienez, ikasleak hauek eskuratuko ditu, 1393/2007 Errege Dekretuarek zehazten dituenarekin bat:



CT5. Informazioaren eta hiritartasun digitalaren kudeaketa.

CT7. Pentsamendu kritikoa.

CT8. Talde lana.





3. Gaitasun espezifikoei (C2CC0X) dagokienez, ikasleak hauek eskuratuko ditu, 1393/2007 Errege Dekretuarek zehazten dituenarekin bat::



C2CC01. Informazio- eta komunikazio-sistemak eta prozesuak ezagutzea, identifikatzea eta aztertzea, beren testuinguru historiko, sozial, legal eta nazioartekoan.



C2CC02. Dokumentu iturriekin lan egiteko teknikak eta metodologiak garatzea, informazioaren eta komunikazioaren esparruko problemak ikertu eta ebazteko.



C2CC03. Informazio- eta komunikazio-proiektuen produkzioa aztertu, diseinatu eta planifikatzea, teknikak eta teknologiak aplikatuta, eta horiek garatzeko eta talde lana optimizatzeko estrategiak hartuta.



C2CC05. Ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko adierazpen eta komunikazio estrategiak garatzea, komunikabideen genero eta formatu desberdinetara egokituta: irratia, telebista eta Internet. Komunikabide horien berezko teknologia-trebetasuna lantzea.





4. 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera, estudianteak ondorengo emaitzak lortu behar ditu:



a. Informazio beharra identifikatzen du proposatzen zaion bilaketa bakoitzean, proiektu bakoitzari egokituta.



b. Non/nola bilatzen badaki, teoria-klaseetan elementuok ikasi baititu, gero hauek abian jartzeko.



c. Ondorioz, beharrezko informazioa topatzen daki, iturrien fidagarritasun eta kalitatea zehatz-mehatz neurtuz.



d. Aurkitutako informazioa, praktika bakoitzean planteatzen zaizkion dokumentu beharrak asetzeko darabil.



e. Kalitatezko informazio produktua sortzeko gauza da, lanbide beharrei erantzuteko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. EGITARAU TEORIKO-PRAKTIKOA



1. Klasean gai (Gª) sorta hau segituko da, klase magistralen bidez:



Gª1. DOKUMENTAZIO INFORMATIBOA. DEFINIZIO ETA ERABILERA.

1.1. DOKUMENTAZIOA ZER DEN. HISTORIA-ZERTZELADA BATZUK.

1.2. DOKUMENTUA ZER DEN.

1.3. EGI OSTEA ETA DOKUMENTAZIOAREN BALIOA GAUR EGUN.

1.3.1. Berri faltsuen fenomenoa.

1.3.2. Egiaztapen agentziak eta hemerotekaren kontzeptua.

1.3.2.1. Maldita.es, EFE Verifica eta Newtral.

1.3.2.2. Prentsa historikoaren lanak Euskal Herrian eta Espainian.

1.3.3. Big data.



Gª2. DOKUMENTAZIOAREN HASI-MASIAK.

2.1. DOKUMENTAZIO PROZESUAK ETA NORMALIZAZIOA.

2.1.1. ISO arauak.

2.1.2. UNE arauak.

2.1.3. ISBN eta ISSN.

2.2. DOKUMENTAZIOAREN HIZKUNTZA.

2.2.1. Indexazio edo indizazioa.

2.2.2. Indexazioa lengoaia naturalean.

2.2.2.1. Google, barrutik.

2.2.2.2. Traolak eta sare sozialak. Trending Topic (TT) fenomenoa.

2.2.3. Indexazioa lengoaia dokumentalean. SHU delakoa.



Gª3. DATU BASEAK.

3.1. DATU BASEEN EDUKIAK: OSOAK ETA ERREFERENTZIAZKOAK.

3.1.1. Hemerotekak.

3.2. DATU BASEAK MANEIATZEKO SISTEMAK (DBMS).

3.2.1. DBMS erlazionalak.

3.2.2. DBMS dokumentalak.

3.3. KOMUNIKAZIOAN ERABILTZEKO DATU BASEAK.

3.3.1. Jendarte mailako estatistika-etxeak.

3.3.1.1. Eustat eta Nastat.

3.3.1.2. Instituto Nacional de Estadística (INE).

3.3.1.3. Eurostat

3.3.2. Medioen audientziak eta xede taldeak.

3.3.2.1. Centro de Investigación y Estudios Sociales (CIES).

3.3.2.2. Barlovento Comunicación eta Estudio General de Medios (EGM).

3.3.2.3. Sare sozialak mundu mailan. Hootsuite eta We Are Social.

3.3.3. Publizitate dokumentazioa

3.3.3.1. Interactive Advertising Bureau (IAB).

3.3.3.2. Centro de Documentación Publicitaria.

3.3.4. Ikus-entzunezkoen dokumentazioa.

3.3.4.1. Bideo plataformak.

3.3.4.2. Euskadiko Filmategia.

3.3.4.3. Instituto de la Cinematografía y de las Artes Audiovisuales (ICAA).

3.3.4. Datu baseen edukiak aitortuz.

3.3.4.1. Egile eskubideak.

3.3.4.2. Sarbide Irekia eta "Creative Commons" lizentziak.

3.3.4.3. Irudien mundua. Agentziak, lizentziak eta bitartekaritza.



Gª4. ZIENTZIA-JARDUNA KOMUNIKAZIOAN.

4.1. ZIENTZIA ZER DEN. ZER DEN ZIENTZIA KOMUNIKAZIOAN.

4.2. AUTORITATEZKO ITURRIAK NON TOPATU.

4.1.1. UPV/EHUko Biblioteka.

4.1.2. Google Scholar.

4.1.3. Dialnet.

4.1.4. Ikerketazko Gradu Amaierako Lanak (GRAL).

4.3. PAPER-AK ETA EUREN OHIKO EGITURA

4.4. ERREFERENTZIAK ZER-NOLA EGIN.

4.4.1. Bibliografia-sistemak. Amerikako Psikologi Antolakundea (APA).

4.4.2. Software erremintak. RefWorks.



2. Gaiok klasean azaltzeaz beste, hauek barneratzeko 9 ariketa proposatzen dira, batzuk ebaluatzekoak, eta beste batzuk ez.



a. Prozedura honen helburua, UPV/EHUko Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoaren (IKD) Heziketa aktiboaren printzipioan oinarrituta dago, zeinak bere 1.go puntuan ikasleak ikaskuntzako eragile aktibo izan behar dutela dioen. Modu honen bitartez, ikaslea klasera etorri eta teoria segitzera motibatzen zaio, emaitzetan beste, ikasteko prozesu eta bideetan zentratuz.



b. Ebaluatuko diren atazak, luzeen edo egiteko egun gehiago daramatenak izango dira, hots: ikaslearentzat lan gehien exijitzen dutenak.



3. Ataza bakoitzak (A) ere gai bat(zu)ekin lotura dauka, eta banaka edo hirunaka egin daitezke, irakasleak proposatutakoaren arabera:



A#1. Norberaren genealogia-zuhaitza sortzea. Lotura: Gª1, 2, 3.

A#2. Aspaldiko gertakari baten hemeroteka-lana. Lotura: Gª1, 3.

A#3. Zientzia-ikerlan baten hedapena sare sozialetan (hizkuntz erregistroak). Lotura: Gª2, 3.

A#4. Ikerlan historiko baten pauso eta zailtasunak aztertzea. Lotura: Gª1, 3, 4.

A#5. APA idazkuntzan saiakerak. Lotura: Gª3, 4.

A#6. Estatistika-lanak (populazioa, I). Lotura: Gª3, 4.

A#7. Estatistika-lanak (populazioa, II). Lotura: Gª3, 4.

A#8. Estatistika-lanak (audientziak eta xede taldeak). Lotura: Gª3, 4.

A#9. Informazioa erro duen nobela distopiko baten gogoeta. Lotura: Gª1.





II. IKERKETA-EGITARAUA



Ikerketa-egitaraua ordenagailu taldeen bidez (GO, gazteleraz) eramaten da aurrera, izen bereko saioetan. Euren betebeharra, ikasleek hirukoteka ikerlan bat aurrera eramatea da, "paper" erakoa, eta bere atal oro behar bezala landuz.

MetodologiaToggle Navigation

1. Ikasgaiaren metodologia IKD ereduak zehaztutako heziketa aktiboaren printzipioan oinarritzen da (1.go puntua), ikasleak eragile aktibo bihurtuz eta «bide horretan zer ekintza gauzatu behar dituzten» zehaztuz.



2. Teoria, klase magistralaren bidez bideratuko da, ikasgelan bertan, astero ordubetez. Beste bi teoria-orduak, magistralean esandakoa landu eta barneratzeko baliatuko dira, gelako atazen bidez (ikus “Edukiak”, 3. puntua).



3. Ikerketa-orduak, ikerlan handiago bat garatzeko erabiltzen dira, ikasleen arteko sinergiak eta kurtso osoan teorizatzen direnak martxan jartzeko. Ikerlanak multimedia-aretoetan (MM) edota ikasgelan bertan egingo dira.



a. MM gelarik erabili ezin bada, ordenagailu eramangarriarekin edo beste idazketa-gailuren batekin etorri beharko duzu klasera, bateria ongi kargatuta. Irakasleak beharrezko dakusan material oro eGelaren bidez erraztuko du.



b. UPV/EHUren etika-printzipioei jarraiki, entregaren batean plagiorik identifikatzen bada, ikasgai osoaren nota 0 izango da, eta ikaslea hurrengo deialdira bidaliko da, edozein dela plagioa identifikatzen den unea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

I. EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA (LEHENTASUNEZKOA)



1. Ebaluazio jarraitua egin ahal izateko, ikasleak ikerketa-orduen bi herenetara etorri beharko du klasera, gutxien jota. Behar baino gehiago huts egiten badu, ebaluazio ez-jarraitura pasako da (Ikusi II. atala, beherago).



2. Jarraiki ebaluatua izateko, estudianteak klaseko ariketak dagokien datan entregatu behar ditu. Horietakoren bat entregatu ezean, zuzenean ebaluazio ez-jarraitura bidalia izango da.



3. Kurtso baten ohiko deialdian ikasleak ezer suspendituko balu, nota gordeko litzaioke ezohikorako, bakarrik suspenditutakoa gainditu dezan. Hau da: soilik suspenditutakoa berriz entregatu eta gaindituko beharko du.



4. Kurtsoan zehar ikasleak ez badu deus aurkezten, eta etsaminera ere ez bada aurkezten, bere azkeneko nota “Ez aurkeztua” (EA) izango da.



5. Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako, irakasleari/-ei horren berri eman behar izango dio/die, eskura jarritako bide zehatzen arabera, eta kurtsoko 9. astearen azken ostiraleko 00:00ak aurretik (akademi egutegia begiratu).





II. EBALUAZIO EZ-JARRAITUAREN SISTEMA



1. Ez-jarraituko ikaslea ebaluatua izateko, test erako azterketa (% 30) egin beharko du, gainontzeko ikasleek bezala.



2. Klaseko ataza-sorta ebaluatu dakion, azterketari (% 30) ariketa praktiko bat ere erantsiko zaio (% 30), etsamina-egunean bertan testarekin batera egin dezan.



3. Ikerlanari dagokionean, ebaluazio ez-jarraituko ikasleak ikerketa bere kontu egin beharko du (bakarka), eta azterketa-egunean bertan entregatu.



4. Ikasgaia gainditua izateko, ikasleak atal guztiak gaindituta izan behar ditu.



5. Kurtso baten ohiko deialdian ikasleak ezer suspendituko balu, nota gordeko litzaioke ezohikorako, bakarrik suspenditutakoa gaindi dezan. Hau da: soilik suspenditutakoa berriz entregatu eta gaindituko beharko du.



6. Ikaslea ez bada azterketara agertzen eta ez badu ikerlanik entregatzen, bere azkeneko nota EA izango da.



7. Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako, teoria-emaileari horren berri eman behar izango dio, honek eskura jarritako bide zehatzen arabera, eta kurtsoko 14. astearen azken ostiraleko 00:00ak aurretik (akademi egutegia begiratu).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ebaluazio jarraituko ikasleen kasuan, ohiko deialdiari dagokion I. ataleko 1-4 puntuen arteko baldintza oro mantentzen da.



2. Ebaluazio ez-jarraituko ikasleen kasuan, ohiko deialdiari dagokion II. ataleko 1-6 puntuen arteko baldintza oro mantentzen da.



3. Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako, teoria-emaileari horren berri eman behar izango dio, honek eskura jarritako bide zehatzen arabera, eta kurtsoko 29. astearen azken ostiraleko 00:00ak aurretik (akademi egutegia begiratu).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

EGela eta UPV/EHUko e-posta. Ekipamendu aukerek hala exijitzekotan, ordenagailu eroangarria edo idazteko gailuren bat.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGIRREAZALDEGI BERRIOZABAL, T. Informaziorako dokumentazioaren oinarriak. 2. ed. UEU, 2006



CODINA, Ll. “Comunicación y Documentación”. Webgunea. www.lluiscodina.com



GALDÓN LÓPEZ, G. (koord.). Teoría y práctica de la documentación informativa. Ariel, 2002.



LÓPEZ YEPES, J. (koord.). Manual de Ciencias de la Documentación. Pirámide, 2002



RUBIO JORDÁN, A. V. Documentación Informativa. CEF, 2012.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AENOR: Documentación. Normas Fundamentales. Recopilación de Normas UNE. II. tomoa. 1994. www.aenor.com

--UNE 50-103-90: "Documentación. Preparación de Resúmenes", 123-133.
--UNE 50-104-94: "Referencias Bibliográficas. Contenido, Forma y Estructura", 134-152.

AGIRREAZALDEGI, T. eta CAMACHO, I. (ed.) Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan. UPV/EHU, 2009. http://hdl.handle.net/10810/15243

FURHT, B. & VILLANUSTE, F. (2016). Big Data Technologies and Applications. Springer Cham. www.doi.org/10.1007/978-3-319-44550-2

RUBIO LACOBA, M. Documentación informativa en el periodismo digital. Síntesis, 2007.

TASCÓN, M. eta COULLAUT, A. Big data y el internet de las cosas: qué hay detrás y cómo nos va a cambiar. Los Libros de la Catarata, 2016

ZABALETA URKIOLA, I. Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia. UEU, 1997

Aldizkariak

- Anales de Documentación. http://revistas.um.es/analesdoc

- BiD: textos universitaris de Biblioteconomia i Documentació. http://bid.ub.edu/

- Cuadernos de Documentación Multimedia. https://revistas.ucm.es/index.php/CDMU

- El Profesional de la Información. http://www.elprofesionaldelainformacion.com/index.html

- Hipertext.net. https://raco.cat/index.php/Hipertext/

- IFLA journal. https://www.ifla.org/publications/ifla-journal

- Information research. http://informationr.net/ir/

- Revista General de Información y Documentación. https://revistas.ucm.es/index.php/RGID

Web helbideak

- Agence France-Presse. Fact Check. https://factcheck.afp.com/

- Creative Commons. https://creativecommons.org/

- E-LIS. E-prints in Library and Information Science. http://eprints.rclis.org/

- IFLA, International Federation of Library Associations and Institution. IFLANET.
- IWETEL: Foro para profesionales de bibliotecas y documentacion. https://listserv.rediris.es/cgi-bin/wa?A0=IWETEL

- Temaria - Revistas digitales de biblioteconomía y documentación. Barcelona: Universitat de Barcelona, Facultat de Biblioteconomia i Documentació. Grup de recerca Organització i Recuperació de Continguts Digitals, 2005-200621. https://www.bibliopos.es/temaria-revistas-digitales-de-biblioteconomia-y-documentacion/

- ISO Standards: https://www.iso.org/standards.html

- Normas UNE: https://www.une.org/encuentra-tu-norma/busca-tu-norma

- Harvard Guide to Using Sources. A Publication of the Harvard College Writing Program. Citing sources:
«Estilo APA». Sitio oficial: http://www.apastyle.org/index.aspx
«Estilo Chicago» (CMS): http://www.chicagomanualofstyle.org/home.html
«Turabian». Chicago style for students and researchers. https://www.chicagomanualofstyle.org/turabian/turabian-author-date-citation-quick-guide.html
«Estilo MLA». http://www.mla.org/style

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-18:00 (1)

14:00-16:00 (2)

2-15

16:00-18:00 (3)

16:00-17:00 (4)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00 (1)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00 (1)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-18:00 (1)

14:00-16:00 (2)

2-15

16:00-18:00 (3)

16:00-17:00 (4)

Irakasleak

17 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00 (1)

Irakasleak

17 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

17 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

11:00-12:00 (3)

09:00-11:00 (4)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak