Irakasleak
KEPA ZELAIA BOLINAGA
- Ezagutza arloa
- Kazetaritza
- Saila
- Kazetaritza
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- kepa.zelaia@ehu.eus

Kepa Zelaia Bolinaga Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Saileko irakasle laguntzaile doktorea da. Kazetaritzan bikaintasunez graduatua UPV/EHUn (2015), Formación de Profesorado de Educación Secundaria masterra dauka UNIR-en (2017), Garaiko Historia masterra dauka UPV/EHUn (2018) eta unibertsitate espezializazioa dauka Euskal Diasporan (2022). Gizarte Komunikazioan doktorea da, nazioarteko aipamenarekin, UPV/EHUn (2023) honako lanarekin: “Argentinako diasporako euskal prentsaren azterketa: Laurak Bat (1878-1891), La Baskonia (1893-1943) eta Irrintzi (1903-1923)”. Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailaren doktoretza-aurreko bekaren onuraduna izan zen (2019-2023) eta University of Nevada-ko William A. Douglass Center for Basque Studies ikerketa zentroan egonaldia egin zuen (2021).