XSLaren edukia

Interpretazio Generoak27103

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27103

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.710.5
Ordenagailuko p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation



Interpretazio Generoak irakasgaia urrats bat da aurreko ikasturteetan jorratutako informazio generoak sakontzeko bidean. Interpretazio generoetako informazioak lantzean elementu berriak gehitu zaizkio idazkerari, hala nola behaketa, balorazioa eta informazioaren analisia.

Elkarrizketa sakona, erreportajea eta kronika ditugu interpretazio generoen oinarrizko osagaiak. Hala ere, hitzaldia edo prentsaurrekoa bezalako testu informatiboek ere interpretazio elementuak izan ditzakete euren narrazioan.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:



1-Interpretazio genero desberdinen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea egungo testuiguruan.



2-Interpretazio generoen lantze-prozesua ezagutzea egungo testuinguruan.



3-Beharrezko gaitasunak garatzea interpretazio formatu desberdinak sortzeko, beti ere formatu bakoitzaren erabilera profesionalari lotua.



4-Indarrean dauden arau akademikoen araberako hizkuntzaren erabilera zuzena izatea.





Ikaste-prozesuaren emaitzak:



Irakasgaiaren helburua hauxe da: ikasleak informazioetan subjektibitatearen berezko elementuak sartzen ikastea –analisia, balorazioa eta behaketa-, eta baliabide estilistiko eta literarioak zuhurtasunez eta eraginkortasunez erabiltzea, informazioa bere itxuran ederresteko.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Interpretazio eta errealitatea egungo kazetaritzan

1.1. Kazetari-lana eta errealitatea Euskal Herrian

1.2. Kazetari-lana eta euskal estiloa

1.3. Jarduera informatiboa eta albiste gaiak

1.4. Errealitatea eta gu. Informazioa, interpretazioa eta iritzia

1.5 Literatur Kazetaritza



2. Interpretazio ikuspegiak informazioan

2.1. Kazetari-lanik ohikoenak.

2.2. Narrazioa interpretazio osagaiekin. Testuak laburbildu eta berregitea.

2.3. Adierazpenak nola eman

2.4. Prentsaurrekoak, hitzaldiak, prentsa agiriak

2.5. Mezu interpretatiboa: analisia eta balorazioa

2.6. Mezu interpretatiboaren aurkezpen desberdinak; kontakizunaren teknika



3. Literatur elkarrizketa, interpretazio edo pertsonaia elkarrizketa

3.1. Sormenezko elkarrizketa motak

3.2. Prestaera, nola egin: dokumentazioa, galdetegia

3.3. Elkarrizketatzailea eta elkarrizketatua

3.4. Egitura, estiloa, lengoaia.

3.5. Zenbait eredu



4. Erreportaje interpretatiboa

4.1. Jatorria. Erreportajearen aztarnak euskal prentsan

4.2. Erreportajearen prestaera

4.3. Erreportajearen ezaugarriak eta egiturak (irizpideak eta aholkuak)

4.4. Estiloa

4.5. Zenbait eredu



5. Kronika interpretatiboa

5.1 Kronikaren jatorria eta ezaugarriak

5.2 Kronikaren egitura

5.3 Kronika motak

5.4 Batxi, lehen kronikari euskalduna

5.5 Zenbait eredu



PRAKTIKAK

Ordenagailu praktikak eta gelako praktikak:



1) Informazio bat idatzi behaketa elementuez osatuta.

2) Aipuak edo adierazpenak testuan behar bezala sartzen eta garatzen ikasteko ariketa.

3) Prentsaurrekoa edo hitzaldia jorratu eta idatzi, hainbat behaketa elementuez osatuta.

4) Elkarrizketa zeharkako estiloan, modu interpretatzailean, Kazetaritza Berriaren ildoan.

5) Kronika interpretatzaile bat idaztea.





Ordenagailu praktikak:



1)Informazio bat idaztea behaketa elementuz osatuta.

2)Aipuak edo adierazpenak testuan behar bezala sartzen eta garatzen ikasteko ariketa.

3)Prentsaurrekoa edo hitzaldia jorratu eta idatzi, hainbat behaketa eta interpretazio elementuz osatuta.

4)Elkarrizketa zeharkako estiloan, modu interpretatzailean, Kazetaritza Berriaren ildoan.

5)Kronika interpretatzailea idaztea.





Gelako praktikak.



1) Hitzaldi edo prentsaurreko ereduak aztertzea interpretazio elementuekin.

1.1 Egitura, estiloa eta lengoaia.

2) Interpretazio generoen ereduak aztertzea.

2.1 Egitura, estiloa eta lengoaia.

3) Liburu bat edo kazeta-testu bat irakurtzea.

3.1 Ondorioak aurkeztea.





MetodologiaToggle Navigation

Metodologia irakasgaiaren edukiei moldatuta dago: eskola magistralak, kasu eta arazo praktikoak konpontzea, laborategi edo gelako praktikak, taldekako jarduerak gelan, irakurketak eta abar.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation





OHIKO DEIALDIA



Ikasleek teoriaren eta praktikaren ebaluazio jarraitua edo azken ebaluazioa egiteko aukera izango dute, ez biak.



Azken kalifikazioa halaxe osatuko da:



1) Teoria: azterketa. Notaren %40

2) Ordenagailuko praktikak: hiru testu mota. Notaren %50

3) Gelako praktika: liburu bati buruzko taldekako lana. Notaren %10.



1) Teoria (azken notaren %40)

Ebaluatzeko tresna:



-Idatzizko azterketa. Test moduko azterketa bat izango da edo garatzeko galderez osatutako azterketa, galdera teorikoz eta adibide praktikoz osatua. Azterketa honek, gehienez, bi ordu iraungo du.



Ebaluatzeko irizpideak:

-Interpretazio-generoen jatorri, egitura eta ezaugarrien ezagutza.

-Interpretazio generoen teoria eta praktika harremanetan jartzeko gaitasuna.

Azken notaren portzentajea: %40



2) Ordenagailuko praktikak (azken notaren %50)



a) Prentsaurrekoa edo hitzaldia

Ebaluatzeko irizpideak:

- Argi, zehatz eta labur idazteko gaitasuna, interpretazio-teknikak erabiliz.

- Hizkuntzaren erabilera egokia.

- Aipu testualaren teknika erabiltzeko

Azken notaren portzentajea: %10



b) Elkarrizketa zeharkako estiloan

Ebaluatzeko irizpideak:

- Zuzeneko galdera eta erantzunik gabeko elkarrizketa, behaketa datuak tartekatuz, giroa

eta pertsonaia deskribatuz. Literatur elkarrizketaren ildoan jorratutako lana. Azken notaren portzentajea: %25



c) Kronika interpretatzaile bat idaztea.

Ebaluatzeko irizpideak:

-Kronika idazteko gaitasuna, norberaren interpretazio elementuak tartekatuz. Azken

notaren portzentajea:%15



3) Gelako praktikak: 'Odol hotzean' liburuari buruzko taldekako lana. (azken notaren %10)



Lanak laborategi praktikei eta eskola magistralei lotuta egongo dira. Taldekako jarduerak izango dira, helburu jakin batez: analisiaren eta azterketaren ondorioz interpretazio generoek dituzten elementuak sakon ezagutzeko.





EBALUAZIO JARRAITUAREN BALDINTZAK



Irakasgaia gainditzeko teoria eta ordenagailuko praktikak gainditu beharko dira, banatuta. Soilik baldintza hori betez gero batuko dira bi notak. Horiei gelako praktiken nota -liburuari buruzko taldekako lana- gehituko zaio -%10 da- azken kalifikazioa ateratzeko.



Alde praktikoa eta teorikoa egitea ere -proba horietara aurkeztea, alegia- ezinbesteko baldintza izango da irakasgaia gainditzeko.



Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 11 baino lehen.



Ohiko deialdian gainditutako aldearen nota ezohiko deialdirako gordeko zaio ikasleari.



AZKEN EBALUAZIOA



Ebaluazio jarraituaren ordez ikasleak azken ebaluazioaren sistema aukeratzen badu, ikasleak ezagutza teoriko eta praktikoak dituela frogatu beharko du. Proba horren bi aldeak gainditu beharko ditu.



Teoriaren balioa %40koa izango da eta praktikarena %50ekoa.



Irakasgaia gainditzeko teoria eta ordenagailuko praktikak gainditu beharko dira, banatuta. Soilik baldintza hori betez gero batuko dira bi notak. Horiei gelako praktiken nota -liburuari buruzko taldekako lana- gehituko zaio -%10 da- azken kalifikazioa ateratzeko.



Alde praktikoa eta teorikoa egitea ere -proba horietara aurkeztea, alegia- ezinbesteko baldintza izango da irakasgaia gainditzeko.



UKO EGITEA.

Ikasleak azken ebaluazioari uko egiteko eskubidea izango du. Horretarako nahikoa izango da

ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdiko irizpide berak izango dira indarrean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Materiala:

Teorian zein praktikan ‘Kazetari lan@ Euskal Herrian’ lana izango da gidaliburua.
Irakasleak beste testu batzuk ere erabiliko ditu eskoletan

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia:



GIDALIBURUA:



RAMIREZ DE LA PISCINA, Txema (1998): Kazetari lan@ Euskal Herrian, Bilbo: EHU-UEU (www.ueu.org)



BESTE LIBURU BATZUK:



ABRIL, Nati, (2003) Información interpretativa en prensa, Síntesis



ARFUCH, Leonor (1995) La entrevista una invención dialógica. Paidos



ASKOREN ARTEAN (2005): Kazetaritza eta euskara: Oraina eta geroa,Bilbo: EHU (www.kazetaritza.org)



BERRIA (2006): Estilo Liburua,Andoain. Berria



ECHEVARRIA, Begoña (1998) Las W´s del reportaje. Fundación Universitaria San Pablo



SÁNCHEZ, José Francisco (2000) La entrevista periodística: introducción práctica. EUNSA









Gehiago sakontzeko bibliografia

Gehiago sakontzeko bibliografia:

CAPOTE, Truman. Odol Hotzean. Igela

KAPUSCINSKI, Ryszard (2004) Los cinco sentidos del periodista. Fundación para un nuevo periodismo iberoamericano

KAPUSCINSKI, Ryszard (2019) Kristo fusilarekin. Katakrak. Iruñea

MACÍA BARBER, Carlos (2007) El reportaje de prensa. Universitas.


Web helbideak

www.argia.com
www.berria.eus
http://www.buruxkak.org/liburuak/87/kazetari_l_na_euskal_herrian.html
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
www.kazetaritza.org


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:30-13:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

11:00-13:30 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-14:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-15:30 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-15:30 (1)

Irakasleak