XSLaren edukia

Idatzizko Adierazpena Komunikabideetan27119

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27119

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek idazkuntzan trebatzea du helburu. Kazetaritzako profesionalek idazkuntza-jardunean aritu behar dute hainbat esparrutan eta hainbat euskarritan. Kazetaritza-genero ohikoak jorratu egiten dira Kazetaritza graduko beste irakasgai batzuetan (Berrien idazkera prentsan, Informazio generoak, Berrien idazkera irratian, Ziberkazetaritzako idazkera, Berrien idazkera telebistan, Interpretazio generoak, Erreporterismoa, Iritzi generoak, eta abar). Ondorioz, irakasgai honetan idazkuntza-teknikak lantzean sormenaren esparrurantz hurbilduko gara. Hortaz, hizkuntza-baliabideak zein hizkuntza-estrategiak aurkeztearekin batera, idazkuntzarako sormen-estrategia hauek jorratuko ditugu: sinbolizazio-prozedurak ezagutzea eta garatzea; narrazio-teknikak ezagutzea eta garatzea; sormen-baliabideak ezagutzea; eta abar. Horretarako, irakasgaiaren ardatz nagusia idazkuntza-tailerra izango da.

Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Kazetaritzako Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor hauetan, betiere euskarazko komunikazioa oinarri hartuta:

- Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea komunikabide desberdinen ezaugarrien arabera.

- Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz

- Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.



Ikasgaia Kazetaritzako Graduko 4. mailako ikasle guztiei zuzentzen zaie. Hizkuntzaren inguruan ikasleek graduan dituzten beste ikasgai batzuen osagarria da, bereziki 1. mailako «Euskararen erabilerak komunikabideetan», 3. mailako «Euskara eta euskal kultura» eta 4. mailako «Komunikazioa euskaraz» ikasgaiena. Komunikazio arloko idatzizko hizkuntza-estrategietan jartzen du arreta berezia. Komunikazioarekin lotutako behar hori islatuta dago Kazetaritzako Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor honetan: jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.

Halaber, Gradu Amaierako Lanean ikasleak hizkera akademikoari dagozkion parametro linguistikoak ezagutu behar ditu, txosten idatzia garatzeko eta ahozko aurkezpena prestatzeko. Halaber, Gradu Amaierako Lan zenbaitetan sormen linguistikoa ere landu behar dute ikasleek, batik bat kazetaritza-testuak edo kazetaritza-ekoizpenak sortzerakoan. Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Ikasgai honetan Gradu Amaierako Lanari dagozkion parametro linguistikoak ere landuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honek GAITASUN hauek hartuko ditu jomugan:

1. gaitasuna. Komunikazio-testuingurura, euskarrira eta hartzailera egokituriko testu eraginkorrak sortzeko, idatzizko hizkuntza-baliabideak egoki identifikatzea eta erabiltzea.

2. gaitasuna. Idatzizko baliabide erretorikoez jabetzea eta adierazpide sinbolikoez jabetzea, kazetari-testu adierazkorrak sortzeko.

3. gaitasuna. Kazetaritza-testuak sortzeko estrategia berriak bereganatzeko, narrazio-tekniketan trebatzea.

4. gaitasuna. Literatur kazetaritzako testuak sortzeko, idatzizko sormen-teknika zenbait ezagutzea.

5. gaitasuna. Kazetaritza-testuen komunikagarritasunean eragiteko, baliabide tipografiko eta grafikoetan trebatzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, zeharkako gaitasunak garatzeko aukera ere izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna; eta c) hizkuntza-gaien inguruan gaitasun kritikoa garatzea.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

Horrenbestez, irakasgai honetan ikasleak trebatuko da ezagutza hauetan:

a) Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere kazetaritza-testuak zuzendu eta egokitu.

b) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak) eraginkortasunez jabetu.

c) Testu eraginkorrak eta adierazkorrak sortzeko baliabide erretorikoak eta sinbolikoak erabili.

d) Iritzi-zutabeak sortzeko testu-egiturak ezagutu.

e) Literatur kazetaritzako erreportaje bat sortzeko narrazio-estrategiez. sormen-estrategiez eta estrategia grafikoez jabetu.









Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOA



1. IDAZKUNTZA-OHITURAK

1.1. Idazkuntzaren planifikazioa

1.2. Idazkuntza-teknikak

1.3. Idazkuntzarako iturriak eta estrategiak



2. ADIERAZPIDE SINBOLIKOAK ETA KAZETARIAREN BEGIRADA

2.1. Sinboloak eta mundu-ikuskerak

2.2. Sinboloak eta testu-egiturak

2.3. Sinboloak eta hizkuntza-estrategiak



3. NARRAZIO-TEKNIKAK ETA KAZETARITZA-TESTUAK

3.1. Narrazio-egiturak: denbora eta espazioa

3.2. Narrazioaren erreferenteak: gertaerak eta fikzioa

3.3. Narratzaile-motak

3.4. Narrazio-mailak



4. SORMEN-ESTRATEGIAK

4.1. Alfabetoak, letrak eta egiturak

4.2. Testuaren espazioa: egiturak, irudiak, simetriak

4.3. Hitz-jokoak eta hitz-sormena



EGITARAU PRAKTIKOA

Irakasgaiaren alderdi praktikoa lau jarduera hauen inguruan antolatuta dago:



I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK(0-3 puntu).

HELBURUA. Klasean aurkezturiko kontzeptuez, idazkuntza-baliabideez eta idazkuntza-estrategiez jabetzea.



ZEREGINA. Klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat idazkuntza-baliabide aurkezteko.



II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK (0-5 puntu).

HELBURUA. Testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea, idazkuntza-tekniketan trebatzeko.

ZEREGINA. ordenagailu gelako saioetan idazkuntza-tailerra (taldeka zein bakarka).



III. AZTERKETA-PROBA: narrazio baten ezaugarriak identifikatzea (0-1 puntu).

HELBURUA: narrazio baten ezaugarriak identifikatu eta interpretatzeko gaitasunaz jabetzea.

ZEREGINA: narrazio labur baten ezaugarriak aztertu, identifikatu eta arrazoitu beharko dira, baita narrazioaren interpretazioa egin ere, eta kazetaritza-testu baterako iturriak identifikatzea (bakarka).



IV. IKASKUNTZAREN INGURUKO GOGOETA ETA AUTOEBALUAZIOA (0-1 puntu). Irakasgaian zehar, ikasleak ikaskuntza-prozesuaren inguruko gogoeta egingo du egunerokoan, eta baita gogoetarako abian jarriko den foroan ere.

MetodologiaToggle Navigation

Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.

Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.



Trebatze prozesuan jardun hauek erabiliko dira:

-Banakako lanak

-Talde-lanak

-Ordenagailu-praktikak

-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA:

Ebaluazio jarraitua, atal hauek gainditu beharko dituzte:

I. Klaseko talde-jarduerak [0-3 puntu].

II. Ordenagailu-gelako praktikak [0-5 puntu].

III. Azterketa-proba: narrazioaren azterketa [0-1 puntu]

IV. Ikaskuntzaren inguruko gogoeta eta autoebaluazioa [0-1 puntu]



Ebaluazio-irizpideak ebaluazio jarraituan:



I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK (% 30)

- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptuak zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (5 puntu).

- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).



II. ORDENAGAILU-GELAKO PRAKTIKAK (% 50):

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).





III. AZTERKETA-PROBA: narrazioaren azterketa (% 10).

- Narrazioaren ezaugarriak identifikatzea (3 puntu).

- Narrazioaren ezaugarriak arrazoitzea (3 puntu).

- Narrazioaren interpretazioa eta iritzia (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



IV. IKASKUNTZAREN INGURUKO GOGOETA ETA AUTOEBALUAZIOA (% 10).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (10 puntu).



OHARRAK:

- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren % 80a egin beharko da garaiz eta egoki.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola-astea baino lehen, ebaluazio jarraitura lotuko ez direla jakinarazteko, eta justifikazioaren berri emateko. Azken ebaluazioaren xehetasunetarako ikus “Ezohiko deialdia”.

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (klaseko jardueren zein proiektuen kalifikazioan izango du eraginik komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian azken ebaluazioari lotu beharko zaio ikaslea, araudiak hala aginduta.



AZKEN EBALUAZIOA:

Azken ebaluazioak atal hauek izango ditu:



I. Testu-iruzkinak (0-3 puntu).

II. Narrazioaren azterketa (0-2 puntu).

III. Testu-sorkuntza (0-5 puntu) [azterketaren egunean ikasleak lan idatzi zenbait entregatu beharko ditu, testu-sorkuntza ardatz duena].



Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:



I. TESTU-IRUZKINAK (% 30):

- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptu zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (8 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



II. NARRAZIOAREN AZTERKETA(% 20):

- Narrazioaren ezaugarriak identifikatzea (3 puntu).

- Narrazioaren ezaugarriak arrazoitzea (3 puntu).

- Narrazioaren interpretazioa eta iritzia (2 puntu).

- Hizkuntzaren kalitatea (egokitasuna, zuzentasuna, baliabideak, eta abar), eta testuaren kalitatea (2 puntu).



III. TESTU-SORKUNTZA (% 50):

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ARANBARRI, I. (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik, Zarautz: Susa.
ARRANZ, I. (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.
HERNÁNDEZ ABAITUA, I. (2010): Narrazio tailerra, Donostia: Erein.
JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza, Tafalla: Txalaparta.
LINAZASORO, K. (2015): Literatura hiztegi tekniko laburra, Donostia: Elkar.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARANBARRI, I. (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik, Zarautz: Susa.

ARRANZ, I. (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.

CALLEGARO, A. M. eta C. LAGO (2012): “La crónica latinoamericana: cruce entre literatura, periodismo y análisis social”, Quórum Académico 9-2, 246-262.

ELORDUI, A. eta ARANA, E. (2015): Transmedia Komunikazioa Estrategiak: gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak, Bilbo: UEU.

EGUIZABAL, Raúl (2017): “Estudio del eslogan. Origen, propiedades, tipología”, Pensar la publicidad: revista internacional de investigaciones publicitarias 11, 15-32.

GARCÍA AZKOAGA, I. (2016): Anafora eta erreferentziakidetasuna: izen-kohesiorako baliabideak, Bilbo: UEU.

GARZIA, Juan (2017): Esaldiak josten, Bilbo: EHU/UPV.

HERNÁNDEZ ABAITUA, Iñaki (2010): Narrazio tailerra, Donostia: Erein.

IRALA HORTAL, P. (2011): “Retórica fotográfica y periodismo literario”, El estudio sobre el mensaje periodístico 17-1, 57-65.

IRALA HORTAL, P. (2014): “Nuevas narrativas en el periodismo actual. El periodismo transmediático”, El estudio sobre el mensaje periodístico 20-1, 147-158

IRALA HORTAL, P. eta J.M. RODRIGUEZ RODRIGUEZ (2009): “Periodismo literario y fotografía humanista. Rasgos esenciales y confluencias. Hacia un fotoperiodismo literario”, Actas del I Congreso Internacional Latina de Comunicación Social, La Laguna, Tenerife.

JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza, Tafalla: Txalaparta.

KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I), Udako Euskal Unibertsitatea.

LEAL GARCÍA, A. (1987): Construcción de sistemas simbólicos: la lengua escrita como creación, Gedisa.

LINAZASORO, K. (2015): Literatura hiztegi tekniko laburra, Donostia: Elkar.

LOPEZ GASENI, M. (2010): Literatura-lantegien hastapenak maisu-maistrentzat, Euskara Errektoretzaren Sare Argitalpenak.

LLORENTE, C. eta F. GARCÍA GARCÍA (2015): “La construcción simbólica de los logos corporativos”, Arte, individuo y sociedad 27-2, 257-277.

PALAU, D. (2017): “Literary Journalism: bases, production and writing strategies”, in Beatriz PEÑA eta Juan José ACUÑA (koord.), Periodismo especializado, 67-96.

URKIOLA, G. (2013): “Gaztelerazko eslogan dialogiko edo polisemikoen euskaratzea: itzulpen konparazioa eta estrategiak”, Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca, 169-196.

QUENEAU, R. (2006): Estilo-ariketak. Igela, 2006. [Itzultzailea : Xabier Olarra].

Gehiago sakontzeko bibliografia


Aldizkariak

x

Web helbideak

HIZKUNTZA-KALITATEA ETA TESTUGINTZA
Ehuskaratuak: ikasliburuen itzulpenen corpus paraleloa: http://ehuskaratuak.ehu.eus/kontsulta/
Euskaljakintza: http://euskaljakintza.com/
Euskaltzaindiaren arauak: www.euskaltzaindia.eus/arauak/
Euskaltzaindiaren Hiztegia: www.euskaltzaindia.eus (Hizkuntza-baliabideak atalean).
Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE): www.euskaltzaindia.eus (Hizkuntza-baliabideak atalean).
Hiztegiak eta corpusak sarean www.hiztegia.net
Sareko Euskal Gramatika [SEH]: http://www.ehu.eus/seg/

SORMENA ETA TESTUGINTZA
Atzekoz aurrera: euskarazko hitz-bukaeren hiztegia: http://www.uzei.eus/online/atzekoz/
Atsotitzak: http://www.erabili.eus/lantresnak/esamoldeak/Atsotitzak
Euskal Lokuzioak: http://www.erabili.eus/lantresnak/esamoldeak/esamoldeak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ATUTXA ORDEÑANA, IBAI
  • BILBAO LOPEZ, XAVIER
  • MACAZAGA EIZAGUIRRE, JESUS MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

09:00-10:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:00-11:00 (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00 (1)