XSLaren edukia

Irakasleak

UNAI DE LA TORRE LARRAÑAGA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
unai.delatorre@ehu.eus

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniari Kimikoa (UPV/EHU, 2010) eta Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarriko Masterra (UPV/EHU, 2011). Eusko Jaurlaritzako bekaduna (2011-2014), bere Doktoretza-Tesia UPV/EHU-aren Ingeniaritza Kimiko saileko TQSA (Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako) taldean egin zuen. Egonaldi aurredoktorala Lilleko Unibertsitatearen École Centralean. Ingeniaritza Kimikoan Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU, 2015) Cum Laude Bikaina aipamenarekin eta Aparteko Saria Ingenieritza arloan.

Bere ikerketa-lana nitrógeno oxidoen (NOx) ezabapenerako teknologia katalikoetara bideratuta dago, biltegiratze eta erredukzio (NSR) eta erredukzio kataliko selektibo (SCR) tekonologiak barne hartuz. Era berean, CO2 metanaziorako katalizatzaile berriak prestatzen ari da. JCRan indexatutako 20 artikuluen egilekidea da. 7 ikerketa proiketuetan parte hartu du lankide moduan.

Bere jarduera profesionala irakaskuntzan eta industria arloetan garatu ditu. 10 hilabeteko behin-behineko Irakaslea Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta FCT-ZTFn eta 5 hilabete Lointek enpresan, industria kimikoetarako presio altuko ekipoen diseinuan eta fabrikazioan. Ikerlari Doktore gisa 3 urte igaro ondoren, gaur egun Kaliforniako Berkeley-ko Unibertsitatean estantzian dago, Enrique Iglesia irakaslearen zuzendaritzapean, WGS erreakzioa mekanismo azterketan.