Irakasleak
IKER SOBRON POLANCOS
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- iker.sobron@ehu.eus

Iker Sobrón Mondragon Unibertsitatean (MU) doktoratu zen 2011n, Elektronika eta Automatika Programan. 2010etik 2012ra, irakasle eta ikertzaile izan zen MUko Elektronika eta Informatika Sailean. 2013an, doktoratu ondoko ikertzaile gisa sartu zen EHUn, eta 2021az geroztik Irakasle Atxikia da Lengoaia eta Sistema Informatikoen Sailean. Bi ikerketa-egonaldi egin ditu: 6 hilabete Turkuko Unibertsitatean (Finlandia) eta 2 urte Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean (Brasil). 50 ekarpen zientifiko baino gehiago argitaratu ditu JCR aldizkarietako artikuluen, nazioarteko Kongresuen, kongresu nazionalen eta liburu-kapituluen artean. Komunikazio-sistemekin eta seinaleen prozesamendu estatistikoarekin lotutako finantzaketa publikoko 30 ikerketa-proiektutan eta transferentzia teknologikoko proiektuetan parte hartu du. Gaur egungo ikerketa-arloak hauek dira: integrated sensing and communications, sare kooperatiboak eta komunikazioei aplikatutako adimen artifiziala. TSR (Seinalearen Tratamendua eta Irrati-komunikazioak) ikerketa-taldeko kidea da, UPV/EHUn. (Eguneratuta 2025eko Abenduan)