XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA TERESA ARBELOA LOPEZ

Ezagutza arloa
Kimika Fisikoa
Saila
Kimika Fisikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
teresa.arbeloa@ehu.eus

UPV/EHU-an Kimikan lizentziatu nintzen (1989) eta doktoretza (1993) lortu nuen. Honen ondorioz Doktorego-Sari Berezia eskuratu nuen.



1999tik aurrera unibertsitate horren Kimika Fisiko Saileko irakasle titularra naiz eta Kimika Fisikoko arloko hainbat irakasgai irakatsi dut Kimika eta Fisikako lizentziaturetan eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko hainbat gradutan. Irakaskuntza-jarduera horren ondorioz, liburu bat eta irakaskuntza-materiala argitaratu dut eta lau irakaskuntza-bosturteko eskuratu ditut.



Ikerketa koloratzaileren fotofisika arloan izan da. Sistema hauek laser-koloratzaileak aparte, material hibrido fotoaktibatuak, minbiziaren kontrako terapia fotodinamikoaren fotosensikortzaileak, eguzki-zelulako antenak, igorpen zuriko materialak,… ere badira. Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzak (2010tik A Taldea) eta Espainiako Gobernuak emandako 30 ikerketa proiektuen bidez finantzatu da. Honi esker argitaratu ditut 4 kapitulu, 8 berrikuspen-artikuluak eta 50 baino artikulu gehiago ospe handiko nazioarteko aldizkarietan. Hori dela eta indize h 28 daukat, eta lau ikerkuntza-seiurteko eskuratu ditu.



Saileko idazkaria izan naiz eta, gaur egun, Fakultateko Batzordeko kidea, Kimikako 3. Graduko koordinatzailea eta Zentroko Larrialditarako Planaren Lehen Eskuhartze taldeko kidea naiz.

Zientzia-dibulgazio ekintzak egin ditut: bideoak eta irrati-elkarrizketak euskaraz eginda eta hainbat ekitalditan parte hartu dut (Kimika Bizirik, Zientzia Astea, ...) eta artikulu zuzen