XSLaren edukia

Materialen Zientzia25983

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25983

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Mintegia1218
Gelako p.812

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Materialen Zientzia Kimikako graduaren laugarren mailan eskaintzen diren irakasgai derrigorrezko bietariko bat da eta lehenengo lau hilabetetan ematen da. Irakasgai hau Kimika Ezorganikoko arloan esleituta dago eta dituen helburu nagusien artean ikasleari materialen aplikabilitatea erakustea da.

Hau dela eta, irakasgai honetan ikasleak enpresa batetan topa ditzakeen problemak proposatuko zaizkio irtenbide egokia bilatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Konpetentzia espezifikoa:M02CM05

Material desberdinen egitura, propietate eta prozesatze-metodoen arteko erlazioak ulertzea eta materialak aplikazioen araberakoa aukeratzea.



Konpetentzia transbersalak



M02CM08: Sustantzia kimikoak karakterizatzeko teknika desberdinak aukeratzeko gaitasuna, bakunak edo konbinaturik.



M02CM11: Kimika beste arlo batzuekin erlazionatzeko gai izatea, gaur egungo gizartean Kimikak duen eragina eta industria kimikoan duen garrantzia ulertzea.



Irakasgaiaren oinarrizko xedea ikasleari oinarrizko ezaguera teoriko-praktikoa ematea da, materialen egitura eta propietateen arteko erlazioa uler dezan,prozesatze metodoen eragina kontutan hartuz. Ikasleek material mota desberdinak desberdindu behar dituzte, beraien joera orokorra eta propietate bereziak eta potentzialitateak ulertu eta ingurunearen eragina eta erabilpenaren baldintzek duten eragina beraien jokaeran ezagutu. Ezaguera hori ezinbestekoa da osagaien, sistemen eta prozesu fidagarri eta merkeen diseinuan parte hartzeko, gaur egun dauden material erabilgarri guztiak erabiliz.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: Material-mota: sailkapenak.Zientzia eta Materialen Ingeniaritza. Egitura-propietate eta prozesatzearen arteko erlazioa. Diseinua eta materialen aukeraketa. Material berriak.

2. Difusioa. Difusio-mekanismoak. Egoera geldikorra eta ez-geldikorraren. Difusioaren aplikazioak materialen prozesatzean.

3. Fase-oreka.

Fase-diagramak. Sistema bitarrak eta hirutarrak. Mikroegiturak. Garrantzi teknologikoko diagramak.

4. Materialen propietate mekanikoak.

Tentsioa eta deformazioa. Deformazio elastikoa. Deformazio plastikoa. Trakzio-propietateak. Gogortasuna. Haustura eta nekea.

5. Propietate termikoak.

Bero-ahalmena. Dilatazio termikoa. Eroankortasun termikoa. Esfortzu termikoak.

6. Material metalikoak.

Sailkapena. Metal eta aleazioen prozesatzea. Tratamendu termikoak. Burdinezko aleazioak: Altzairuak eta burdinurtua. Burdin gabeko aleazioak. Aleazio arinak.

7. Material zeramikoak.

Egitura. Propietateak. Zeramikoen prozesatzea. Buztina. Beira. Errefraktarioak. Zementoak. Urratzaileak. Zeolitak. zeramika aurreratuak.

8. Material polimerikoak.

Sailkapena. Egitura eta konfigurazioa. Polimerizazio-motak. Kristalinitatea. Portaera termiko eta mekanikoa. Polimero-motak: termoplastikoak, termoegonkorrak, elastomeroak.

9. Material konposatuak.

Sailkapena. Matrizearen eta errefortzuen propietateak. Partikulez egonkortutako materialak. Zuntzez egonkortutako materialak. Anisotropia. Xaflez osatutakoak.

10. Material elektriko, optiko eta magnetikoak.

Eroale elektroniko eta ionikoak. Efektu termoelektrikoak. Erdieroaleak. Dielektrikoak. Material ferro eta piezoelektrikoak. Materialen propietate optikoak. Luminiszentzia, fosforeszentzia eta laserrak. Zuntz optikoa. Material magnetiko gogorrak. Ferritak. Grabazioa eta memoria magnetikoak. Supereroaleak.



MetodologiaToggle Navigation

Ordu gehienak eskola magistralak izango dira, 40 ordu hain zuzen, non materialen propietateak eta aplikazioak azalduko diren. klasean azaldutakoa ikasleek ikasgelaz kanpoko jardueren orduetan landuko

dute, problema praktikoak askatzeko gai izateko. Problema hauek ikasgelako 8 eskola-orduetan garatuko dira. Honez gain, ikasleek material elektriko, optiko eta magnetikoekin erlazionatutako lan batzuk prestatuko dituzte mintegi-orduetan aurkezteko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Atal desberdinen ekarpena azkenengo notari ondoren adierazten da:



A. EBALUAZIO JARRAITUA



1. ARIKETAK ETA PROBLEMEN EBAZPENA, LANAK ETA LANEN AURKEZPENA

- Derrigorrezkoa.

- Problemen planteamendua eta ebazpena ebaluatuko da. Materialen portaeraren ulermena, sintesia eta arrazoia ebaluazioarekin batera, lanaren aurkezpena ere kontutan hartuko da

- Atal honen ekarpena: 30%.





2. AZTERKETA TEORIKOA

- Derrigorrezkoa.

- Planteamendu egokiak eta erantzunen zehaztasuna ebaluatuko da.

- Atal honen ekarpena: 70%. Gutxieneko nota: 5



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin dakioke irakasleari jakinaraziz idatzi baten bidez ezarritako epeen barruan. Epe hori 9 astekoa izango da ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



B. EBALUAKETA FINALA.



1. AZTERKETA TEORIKOA

- Derrigorrezkoa.

- Ebaluaketa notaren %100-a proba bakar batean lortuko da, proba garatzeko galderak eta problemak dituen azterketa idatzia izango delarik.



Kasu horretan, azterketara ez azaltzea, ohizko deialdiari uko egitea suposatuko du.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohizko deialdian, idatzizko azterketaren ekarpena azkenengo notari %100 izango da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

D.R. Askeland, P.P. Fulay y W.J. Wright, The Science and Engineering of Materials. 6ª ed. (SI), Cengage-Engineering (2011).

D.R. Askeland, W.J. Wright, “Ciencia e Ingeniería de Materiales”, CENGAGE Learning (2016).

W.D. Callister, William D.; D. G. Rethwischen ekarpen bereziekin “Materialen zientzia eta ingeniaritza. Hastapenak”, 7th edition; U.P.V./E.H.U. (2010).

W. D. Callister, Jr. "Introducción a la Ciencia e Ingeniería de los Materiales". 2. Ed. Reverté, 2016.

J.F. Shackelford, A. Güemes Gordo “Introducción a la Ciencia de Materiales para Ingenieros”, 7ªEd.; Pearson Prentice Hall, Mexico (2010).

W. F. Smith, J. Hashemi. Foundations of Materials Science and Engineering (4th Edition). McGraw-Hill, (2006).

Gehiago sakontzeko bibliografia

M. F. Ashby. Materials Selection in Mechanical Design. Butterworth-Heinemann, 2010.
M. F. Ashby, D. R. H. Jones. Engineering Materials 1: An Introduction to their Properties and Applications. 4th. Ed. Elsevier, 2011.
M. F. Ashby, D. R. H. Jones. Engineering Materials 2: An Introduction to Microstructures, Processing and Design. Elsevier, 2014.
W. D. Callister, Jr. "Materials Science and Engineering. An Introduction" (9th Edition). Wiley (2014).
P.L. Magonon. Ciencia de Materiales: Selección y Diseño. Prentice Hall, 2001.
J.M. Montes, F.G. Cuevas, J. Cintas, Ciencia e Ingeniería de los Materiales. Ed. Paraninfo, 2014. Madrid.
L. Smart, E. Moore, Solid State Chemistry: an introduction (4th Edition). CRC Taylor & Francis (2012).

Aldizkariak

Progress in Materials Science
Materials Science and Engineering R-Reports
Materials Chemistry and Physics
Materials Letters
Nature Materials
Chemistry of Materials
Journal of Materials Chemistry

Web helbideak

http://www.wiley.com/college/callister
http://www.matter.org.uk/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARANDIKA ARGOITIA, MIREN GOTZONE
  • GIL DE MURO ZABALA, IZASKUN
  • RUIZ DE LARRAMENDI VILLANUEVA, IDOIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

09:30-10:30 (1)

1-15

09:30-10:30 (2)

09:30-10:30 (3)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

09:30-10:30 (1)

8-15

09:30-10:30 (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-6

09:30-10:30 (1)

11-15

09:30-10:30 (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

09:30-10:30 (1)

1-15

09:30-10:30 (2)

09:30-10:30 (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

09:30-10:30 (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

09:30-10:30 (1)

11-15

09:30-10:30 (2)