XSLaren edukia

Industria Kimikako Proiektuak26131

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26131

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4560
Gelako p.1530

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Industria Kimikako Proiektuak” irakasgaia 4.mailan Kimikako Graduan irakasten den derrigorrezko irakasgaia da eta Kimikako oinarrizko osagarrietan testuinguratuta dago Biokimika, Materialen Zientiza eta Ingenieritza Kimikoa irakasgaiekin batera.



Irakasgaia funtsezko lau bloketan banatzen da: I. Industria Kimikoa, non bere bilakaera historikoa testuinguratzen den eta oinarrizko zenbait industria kimiko aztertzen diren lehengaien, ekoizpen prozesuaren (diseinuaren) eta produktuen aplikazioaren ikuspuntutik; II. Instalazio kimikoen proiektuak, irakasgaiaren atal garrantzitsuena da eta bertan industri-proiketuen faseak, kudeaketa eta dokumentazioa aztertzen dira, ingurugiroaren eta ekonomiaren ikuspuntuak barne; III. Planta Kimikoen segurtasuna, non industria kimikoen oinarrizko arriskuak aztertu eta neurtzen diren indize eta método desberdinak erabiliz, eta, IV.- Hondakinen kudeaketa, gas-partikula eta hondakin-uren kutsadurari bideratuta.



Kimikan Graduatuek izaera kimikoko instalazio industrialen proiektuak sinatzeko ahalmena dute. Hau horrela, industri kimikoetako proiektuak eratzeko beharrezko dokumentazioa, proiektuaren fase desberdinak eta bere planifikazioa/kudeaketa menperatu behar dituzte. Zentzu horretan irakasgai hau guztiz lotuta dago kimikariei beraien ogibidean dagozkien betebeharrekin, ikasleei ingeniaritzako proiektuak garatzeko erremintak eskaintzen zaien heinean. Gainera, Ingenieritza Kimikoa irakasgaiarekin batera, industria kimikoko prozesu berriak ezagutarazi, eta lehengaiak balio erantsiko produktuetan bilakatzeko beharrezko diren eragiketen diseinu eta dimentsionamenduaren berri eskaintzen zaie, besteak beste.



Irakasgaia zailtasun handiegirik gabe aurrera eramateko materia eta energia balantze arruntak ebazteko gaitasuna izan beharko du, 3. mailako Ingenieritza Kimikoko irakasgaian dagoeneko jorratuak izan direnak, alegia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Oinarrizko gaitasunak, gaitasun espezifikoak eta zeharkakoak Graduko memoria berifikatuaren barnean zehazten dira eta ondokoak dira:



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



M02CM07 - Kimikaren oinarrizko printzipioak industriako eragiketa kimikoei eta instalazio kimikoen proiektuen gauzatzeari aplikatzeko gaitasuna lortzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:



M02CM10 -Kimikaren alorreko eta beste alor batzuetako informazioa bilatzeko eta aukeratzeko gaitasuna izatea, bibliografía eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.



M02CM11 - Kimika beste diziplinekin erlazionatzeko gai izatea eta bere eragina gaur eguneko gizartean bere garrantzia industri kimikako sektorean ulertzea.



Ikasleek lortu beharreko IKASKETA-EMAITZAK jarraian azaltzen dira:



- Industria kimikoaren bilakaera historikoa eta etorkizuneko joera deskribatzea eta aztertzea.

- Industria kimiko garrantzitsuenen produktuen ekoizpenerako prozesuak aztertzea diseinu eta eragiketa-estrategiak aintzat hartuta.

-Industria kimikoen produktuen ekoizpenerako ekoizpen prozesuaren eskema orokorra deskribatzea, aztertzea eta arrazoitzea.

-Oinarrizko produktu kimikoen aplikazioak deskribatzea.

-Informazio teknikoa eta zientifikoa bibliografian bilatzea eta alderatzea.

-Industri-proiektu tekniko baten faseak identifikatzea eta aztertzea.

-Kronograma desberdinen bitartez proiektuaren faseen denboralizazioa eta etapa kritikoak aztertzea.

-Proiektu baten dokumentu desberdinak (memoria, planoak, etab.) deskribatzea eta adibideak ematea industria kimiko desberdinen proiektuak hartuta.

- Segurtasuna eta ingurugiroarekiko inpaktua neurtzea eta arrisku indize desberdinak erabiltzea.

- Prozesu kimikoen fluxu diagrama desberdinetan bildutako informazioa aztertzea.

- Prozesu kimiko baten fluxu diagrama eraikitzea baliabide ofimatiko aproposak erabiliz (VISIO edo antzerakoak).

-Estimazio ekonomikoak eta amortizazioa burutzeko metodoak aztertu eta konparatzea.

- Prozesu kimikoen operazio- eta fabrikazio-kostuak estimatzea.

- Prozesu kimiko industrialen bideragarritasun ekonomikoa aztertzea.

- Gas eta hondakin-uren korronteak kudeatzeko tratamentu-motak deskribatzea eta hautatzea, kutsadura murrizteko diseinu-parametroak kalkulatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I.- INDUSTRIA KIMIKOA



1.- Industria kimikoa. Eboluzioa eta gaur egungo joerak. Industria Kimikoaren sektore garrantzitsuenak.

2.- Lehengaiak. Energia Industria kimikoan

3.- Industria kimikoko istalazioen adibide ezberdinak.



II.-INSTALAZIO KIMIKOEN PROIEKTUAK



4.- Proiektuaren kontzeptuak eta definizioak. Proiektuaren faseak. Proiektuen zuzendaritza eta organizazioa.

5.- Proiektuen kudeaketa. Proiektuen planifikazioa eta programazioa.

6.- Proiektuaren dokumentuak. Proiektuaren memoria. Planoak. Baldintzen Zehaztapenak. Segurtasunaren ikerketa. Ikerketa ekonomikoa. Ingurugio inpaktuaren ikerketa.

7.- Prozesuen fluxu diagramak. Fluxu diagramen aurkezpena. Fluxu diagrametako informazioa.

8.- Ikerketa ekonomikoa. Estimazio ekonomikoaren sarrera. Kapital totala, Higiezinak eta Estimazioen Tipo Zirkulantea. Ekoizpen kostuak: Zuzenak, Finkoak eta Gastu orokorrak. Ekoizpen kostuen estimazioa. Kapitalaren amortizazioa. Amortizazioaren kalkulurako metodoak.



III.- PLANTA KIMIKOEN SEGURTASUNA



9.- Industria Kimikoan dauden arriskuak. Arriskuen analisia. Arriskuen identifikazio teknikak. Konparatzeko metodoak. Arrisku indizeak. Metodo orokorrak.



IV.-HONDAKINEN KUDEAKETA



10.- Isuri gaseosoen tratamendua partikula eta gas kutsagarrien eliminaziorako.

11.- Industriako ur hondakinen arazketarako tratamenduak. Esekiduran dauden solidoen eta disolbaturiko kutsatzaileen eliminazioa. Hondakin solidoen kudeaketa.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan jarraituko den metodologia aktibitate presentzial eta ez presentzialetan oinarritzen da:



Aktibitate presentzialak

- Klase teorikoak (M): Irakasgaiaren gai zerrenda landuko den klase magistraletan oinarritzen da. Horretarako metodologia aktiboa erabiliko da (gela irauliak, ikasketa kooperatiboa). egelan ikaslearen eskuragarri jarriko diren materialak erabiliko dira.

- Ariketen ebazpenerako klase praktikoak (GA): klase teorikoetan ikusiriko materiarekin erlazioa duten gaien inguruan oinarritzen diren ariketen ebazpenean oinarritzen dira.





Aktibitate ez presentzialak

- Klase teorikoetan ikusiriko materiarekin erlazioa duten kasu konkretuen ebazpenean oinarritzen diren ariketak entregatu beharko dira.

- Irakasgaiarekin erlazionaturiko gaien inguruan lanak egin beharko dira taldeka.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA



Proba idatzia: %50

Irakasgaiaren kontzeptuen asimilatzea eta euren aplikazioa ariketa, problema edota kasu praktikoen ebazpenean ebaluatzeko proba/azterketa idatziak egingo dira partzialaren erdian eta amaieran. Azterketak/probak bi zati izango ditu, zati teorikoa eta ariketen atala izango ditu. (guztira nota minimoa 5, ariketen atalean nota minimoa 4)



Banakako edo taldekako lanak: %50

Hurrengo jarduerak kontsideratuko dira:

- Klase teorikoetan ikusiriko materiarekin erlazioa duten ariketak ebatzi eta entregatu beharko dira (%15-25)

- Irakasgaiarekin erlazionaturiko gaien inguruan lanak egin beharko dira taldeka (%25-35)



Etengabeko ebaluazioan parte hartu nahi ez bada, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eskuan eta, horretarako, 9 asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita (8.3 artikulua, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia).





AZKEN EBALUAZIOA

- Azterketa: %100: Teoria + ariketak



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin (12.2 Artikulua, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- AZTERKETA: Teoria + ariketak.





Ezohiko deialdian azken ebaluazioari uko egiteko nahikoa da azterketara ez aurkeztearekin.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

egela plataforma birtualean eskuragarri jartzen den materiala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

I.- Vian Ortuño A., “Introducción a la Química Industrial” Ed. Reverté



II.- Gómez-Senent, E., Chiner, M., Capuz, S.,"Dirección y gestión de proyectos". Ed. Universidad Politécnica de Valencia, Valencia (1994).

Gómez-Senent, E., El proyecto, diseño en ingeniería". Ed. Universidad Politécnica de Valencia, Valencia (1997).



III.- Santamaría Ramiro, J.M. y Braña Aísa P.A. “Análisis y reducción de riesgos en la industria química”, Ed. MAPFRE. Madrid (1994).





Gehiago sakontzeko bibliografia

Turton, R., Bailie, R.C., Whiting, W.B., Shaeiwitz, J.A,"Analysis, Synthesis, and Design of Chemical Processes", 2nd ed. Prentice Hall PTR (2003).

Peters, M.S., Timmerhaus, K.D., West, R.D., "Plant Design and Economics for Chemical Engineers" 5ª ed., McGraw-Hill, Nueva York (2002).

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTZIBAR MANTEROLA, HARITZ
  • DE LA TORRE LARRAÑAGA, UNAI
  • LOPEZ FONSECA, RUBEN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

10:30-11:30 (2)

08:30-09:30 (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:30 (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

08:30-09:30 (2)

09:30-10:30 (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:30 (1)