XSLaren edukia

Polimeroen Kimika26701

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26701

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia69
Gelako p.1624
Laborategiko p.812

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honen helburu nagusia ikaslea polimeroen kimikan murgiltzea da. Ikasleak polimeroen egitura eta ezaugarri bereziak ikasiko ditu. Polimeroak sintetizatzeko erabiltzen diren metodo nagusiak, beraien zinetika eta ezaugarriak aztertuko dira. Polimeroak disoluzioan dituzten ezaugarriak aztertuko dira; horiek ikasita pisu molekularra karakterizatzeko erabiltzen diren teknikak deskribatuko dira. Polimeroen agregazio egoeren (amorfoa, kristalino eta elastikoa) aztertzeak, hau da, beraien morfologia eta ezaugarriak aztertzeak, material horien ezaugarri orokorren jakintza emango dio. Azkenik, bai industrian erabiltzen diren eraldaketa metodoak bai material hauek dituzten aplikazioak aztertuko dira.

Ikasgai honetan oinarrizko kontzeptuak eta polimeroen ezaugarriak finkatzeko lagungarriak izango diren laborategi praktikak egingo dira.

Hiru laborategi praktika egingo dira, hauetan polimeroen sintesia eta polimeroen portaera termikoa analizatuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak

- Polimeroak sintetizatzeko erabiltzen diren metodoak eta beraien zinetika ezagutzea.

- Polimeroen pisu molekularra karakterizatzeko erabiltzen diren teknikak ezagutzea

- Polimeroen segregazio egoerak eta beraien ezaugarriak ezagutzea

- Industrian material hauek eraldatzeko erabiltzen diren prozesuak ezagutzea

- Substantzia makromolekularren ezaugarri garrantzitsuenak aztertzeko erabiltzen diren sintesi eta karakterizazio oinarrizko metodo esperimentalak ezagutzea. Egoera eta ezaugarrien arteko erlazioa ulertzea.

Zeharkako gaitasunak

- Euskaraz, gaztelaniaz edota ingelesez azaldu ahal izatea bai ahoz bai idatziz era ulergarri batez, Polimeroen Kimikari lotutako gaiak.

- Informazioa eta jakintzak ondo erabiltzea, kimikarekin erlazionaturiko eremu berrietan gai izateko



M03CM03, M03CM09, M03CM11, M03CM12

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- Polimeroen egitura eta ezaugarri orokorrak

- Sintesi metodoak: adizioa, polikondentsazioa eta kopolimerizazioa.

- Polimeroen disoluzioak eta karakterizazio teknikak

- Agregazio egoerak, morfologia eta polimeroen trantsizio termikoak

- Polimeroen teknologiak eta aplikazioak

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan oinarrituko da, gelako praktiketan proposatutako ariketak eta jarduerak landuko dira. Polimeroen zientziekin erlazionaturiko lanak proposatuko dira: Hauetan klase magistraletan landu ez diren edukiak gehitzen saiatzeko. Lanak binaka edo banaka egin ahal dira. Laborategian ikasgaiaren alde esperimentala landuko da. Laborategiko txostenetan emaitza esperimentalen interpretazioa, eztabaida eta ateratako ondorioak azaltzea eskatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Laborategiko praktikak derrigorrezkoak dira.

Goiko ebaluazio tresna bakoitzean irakasgaiaren bataz besteko nota osoa egiteko gutxieneko nota 3 izango da.

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute eta horretarako irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Bestalde, ebaluazio probak gutxien dela hurrengo ikasturtea amaitu arte irakasleek gorde beharko dituzte.

Gainera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Ebaluazio modu honek aldaketak jasan ditzake agintari akademiko eta osasun-agintariek horrela adieraziko balute. Aldaketak modu egokian eta aurretiaz iragarriko dira ikasleei, ebaluazio estrategiak eta ebaluazio hori aurrera eramateko beharrezko baliabideak zeintzuk diren argi azalduz, beti ere ikaslegoen ebaluazioa ekitatez eta zuzentasunez egingo dela ziurtatuz·

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatuko dira. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gordeko dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.



Ebaluazio modu honek aldaketak jasan ditzake agintari akademiko eta osasun-agintariek horrela adieraziko balute. Aldaketak modu egokian eta aurretiaz iragarriko dira ikasleei, ebaluazio estrategiak eta ebaluazio hori aurrera eramateko beharrezko baliabideak zeintzuk diren argi azalduz, beti ere ikaslegoen ebaluazioa ekitatez eta zuzentasunez egingo dela ziurtatuz·

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Mantal zuria, segurtasun betaurrekoak eta laborategiko koadernoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- J. Areizaga, M. M. Cortázar, J.M. Elorza, J.J. Iruin. “Polímeros”. Editorial Síntesis, Madrid. 2002

- L. Garrido, L. M. Ibarra, C. Marco, Editores. “Ciencia y Tecnología de Materiales Poliméricos, Vol. 1”. Instituto de Ciencia y Tecnología de Polímeros, CSIC. Madrid. 2004

- A. Horta. "Macromoléculas". UNED. Madrid 1982

- H.G. Elias. "An Introduction to Polymer Science". VCH. New York 1997

- I. Katime, C. Cesteros. "Química Física Macromolecular II. Disoluciones y Estado Sólido". UPV. Bilbao. 2002.

- J.M. Cowie. V. Arrighi. "Polymers: Chemistry and Physics of Modern Materials". Third Edition. CRC Press.Boca Raton. 2008

- R. J. Young, P.A. Lovell. "Introduction to Polymers". Third Edition. CRC Press. Boca Raton. 2011

Gehiago sakontzeko bibliografia

- G. Odian. Principles of Polymerization. 4ª ed. Wiley-Interscience. Hoboken (N.J.). 2004.
- D.I. Bower. "An Introduction to Polymer Physics". Cambridge University Press. Cambridge. 2002
- Y. Gnanou, M. Fontanille. Organic and Physical Chemistry of Polymers. Wiley.-Interscience. Hoboken (N.J.). 2008.
- L.H. Sperling. "Introduction to Physical Polymer Science". John Wiley&Sons. New York. 2006.
- H.F. Mark y N.M. Bikales (Ed.). "Encyclopedia of Polymer Science and Engineering". 19 volúmenes. John Wiley&Sons. New York 1985.


Aldizkariak

Macromolecules
Polymer
Macromolecular Chemistry and Physics
Journal of Polymer Science A y B
Journal of Chemical Education
Plásticos Modernos

Web helbideak

Macrogalería:
http://pslc.ws/spanish/index.htm
Curso Básico intensivo de plásticos (CBIP):
http://www.jorplast.com.br/cbipep/cbip1ep.html
American Chemical Society Short Course in Polymer Chemistry:
http://www.chem.vt.edu/chem-dept/acs/index.html.
Polymer Chemistry Hypertext:
http://www.polymerchemistryhypertext.com/.
PLC:
http://plc.cwru.edu/tutorial/enhanced/main.htm
Plastics Knowledge:
http://www.plasticsknowledge.com/.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • RUIZ RUBIO, LEIRE
  • VELOSO FERNANDEZ, ANTONIO
  • VILAS VILELA, JOSE LUIS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30 (1)

09:30-10:30 (2)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-28

10:30-11:30 (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30 (1)

19-19

10:30-11:30 (2)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

27-27

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30 (1)

10:30-11:30 (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-28

09:30-10:30 (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30 (1)

19-19

09:30-10:30 (2)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

27-27

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)