XSLaren edukia

Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz28278

Ikastegia
Kimika Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28278

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN.



Idatzizko Komunikazio Zientifiko-teknikoa Euskaraz (IKZTE) irakasgaia Kimika Graduaren Modulu Aurreratuan eskaintzen da; zehatzago esanda, 3. mailan eskaintzen den lehen lauhilekoko hautazko irakasgaia da. Diskurtso zientifiko-teknikoan euskaraz aritzeak sortu ohi dituen oinarrizko zalantza eta arazoei erantzutea du helburu nagusia. Ikaslea bere arloko ideiak euskaraz garatzen eta azaltzen trebatuko da.



Irakasgai honek lotura du bigarren lauhilekoan eskaintzen den Ahozko Komunikazio Zientifiko-teknikoa Euskaraz (AKZTE) irakasgaiarekin. IKZTE irakasgaian berariaz sakonduko da idatzizko komunikazio zientifikoan; AKZTE irakasgaian, berriz, ahozko eta idatzizko testuak landuko badira ere, lan-ildo nagusia ahozko komunikazioaren bereizgarriak izango dira. Ikasleak ez ditu nahitaez bi irakasgaiak egin behar, baizik eta bata edo bestea egin aukera dezake.



Halaber, irakasgai honek lotura du Kimika Graduko zenbait gaitasun zehatzekin, esaterako hauekin:



- G005. Emaitza esperimentalak eta informazio zientifikoa aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna, erabakiak hartzeko. Betiere, planteatutako arazoaren alde tekniko eta etikoak kontuan hartuta.



- G006. Informazioa eta ideiak maila zientifiko eta teknikoan eta gutxienez Europako Komunitateko bi hizkuntza ofizialetan transmititzeko gaitasuna. Betiere, IKTen ahalmenaz baliatuta.



Irakasgai hau baliagarri gertatuko zaie ikasleei Graduko beste irakasgaietan egindako laborategi esperimentaletako lanak, besteak beste, modu argian eta zehaztasun zientifikoz azaltzeko idatziz zein ahoz, eta Gradu Amaierako Lanaren arrakasta bermatu ahal izateko.



Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.



Irakasgaia egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutza berezirik izatea. Hala ere, komeni da ikasleek euskarako B2 maila izatea jarduerak behar bezala egin ahal izateko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4. Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5. Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egokiro sortzea (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).

6. Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, testu didaktikoak, dibulgazio-testuak, testu lexikografikoak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teorikoa:



1. GAIA: Komunikazioaren oinarriak: testuen kalitatea

1.1. Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

1.2. Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna

1.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarri batzuk

1.4. Ahozko eta idatzizko testuak

1.5. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak



2. GAIA: Zientzia-testuak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak

2.1. Parametro pragmatikoak eta zientzia-testuak

2.2. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak

2.3. Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak

2.4. Zientzia-testuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa: testu-antolatzaileak, diskurtso-errutinak eta aditzen hautapena

2.5. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak



3. MODULUA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak

3.1. Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia

3.2. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia

3.3. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak

3.4. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan

3.5. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan

3.6. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta datu-base terminologikoak vs corpusak



Eduki praktikoak:



Ordenagailu-gelako praktiketan hiru proiektu eramango dira aurrera:



A. proiektua. Komunitate akademikoaren kideekin komunikatzea testu-generoen bidez: eskabidea (edo curriculuma) eta mezu elektronikoa

Helburua: komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea (betiere, kontsulta-baliabideak erabiliz: ortografia-zuzentzaileak, hiztegiak eta testu-corpusak).



B. proiektua. Terminologia, jakintza espezializatua errepresentatzeko tresna: testu entziklopedikoa edo dibulgazio-testua ekoiztea

Helburua: goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizunaz kontzientzia hartzea.



C. proiektua. Komunikazio espezializatua eta testu espezializatuak: abstract-a eta komunikazio zientifikoa (edo posterra)

Helburua: informazio espezializatua kudeatzea espezializazio maila desberdinetako testuak sortzeari begira. Ohiko ikerketa-testu ahozkoak eta idatzizkoak lantzea, baita terminologiaren komunikazio-funtzioa ere, komunikazio-egoera eta testu mota desberdinetan.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologiari dagokionez, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da; horrela, bada, ariketa praktikoetan oinarrituko dira eskolak eta ariketa horiek oinarri hartuta emango ditu irakasleak behar diren azalpen teorikoak.



Ikasgelako ariketez gain, ikasleek talde-lanak eta bakarkako lanak egin beharko dituzte, betiere irakaslearen laguntzarekin eta irakasleak definitutako gidalerroei jarraituz.



Internetek eskaintzen dituen baliabideak etengabe ustiatuko dira ordenagailu-praktiken bitzartez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioa (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai hau ebaluatzeko erabiliko den ebaluazio-sistema ebaluazio jarraitua da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio (azterketa) bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren 10. eskola-astea baino lehen. Halako idatzirik aurkeztu ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



Arautegi bereko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



Ebaluazio jarraitua: kalifikazio-tresnak eta ehunekoak



- Azken proba (aukera anitzeko galderak motako proba): % 20 (nahitaez aprobatu beharrekoa)

- Ahozko aurkezpenak: % 30

- Portfolioa: % 50



Bukaerako azterketarako orientazioak ezohiko deialdirako zehaztutako berberak dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa, azterketa. Ezohiko deialdian irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Dena den, ebaluazio jarraitua egin eta ohiko deialdian gainditu ez duen ikasleari esango zaio azterketa osorik edo azterketaren atalen bat edo beste egin behar duen ezohiko deialdian. Ezohiko deialdira aurkezten ez den ikasleari "ez-aurkeztua" jarriko zaio.



Kalifikazio-tresnak eta ehunekoak hauek dira:



- Test motako proba: % 20 (nahitaez gainditu beharrekoa)

- Terminoen azterketa: % 25

- Gai baten garapena idatziz: % 25

- Ahozko aurkezpena: % 30



Oharra: azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Aurkezpena egiteko diapositibak prestatuta ekarri behar dituzte.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforma birtualean eskuragai egongo den klaseetan erabilitako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST:

Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko

argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-

573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALBERDI, X. (Koord., ed.) (2014) Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
BALLANO, I. eta MUÑOZ, I. (koord.) (2014) Escribir en el contexto académico. Bilbao: Deusto Digital.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang: Berna
CABRÉ, M.T. (1993) La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Ed. Antártida
CABRÉ, M.T. eta FELIU, J. (ed.) (2001) La terminología científico-técnica: reconocimiento, análisis y extracción de información formal y semántica. Barcelona: IULA. Universitat Pompeu Fabra.
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona
CREME, Ph. eta LEA, M.R. (2005) Escribir en la universidad. Barcelona: Gedisa.
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
FIGUERAS, C. (2001) Pragmática de la puntuación. Barcelona: Octaedro-EUB.
GOTTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Peter Lang: Berna
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998) La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje científico. Gredos. Madrid
HÉLOT, Ch., FRIJNS, C., VAN GORP, K. (ed.) (2018) Language awareness in multilingual classrooms in Europe. From theory to practice. Boston /Berlin: De Gruyter Mouton.
UZEI (1982) Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VÁZQUEZ, G. (Koord.) (2001) Guía didáctica del discurso académico escrito. ¿Cómo se escribe una monografía? Madrid: EDINUMEN
ZABALA, I. (1995) “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (1997) “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila” Nazioarte terminologia Biltzarra. Donostia: UZEI-IVAP
ZABALA, I. (2000) “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” Ekaia 12: 146-166

Aldizkariak

- Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/

- Ekaia. UPV/EHUko Zientzi eta Teknologi aldizkaria http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia

Web helbideak

- https://addi.ehu.es/?locale=eu&top=
- http://www.interneteuskadi.org/euskalbar
- http://www.euskaltzaindia.eus
- http://www.ehu.eus/eu/web/euskara
- http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
- http://www.euskara.euskadi.net/r59-tesiak/eu/w10aTesDocWar/comunJSP/w10aPrincipal.do?idioma=eu
- http://zientziakaiera.eus
- https://zientzia.eus/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

13:00-14:00 (1)

13:00-14:00 (2)

6-12

13:00-14:00 (3)

14-14

13:00-14:00 (4)

11:00-12:00 (5)

15-15

13:00-14:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (6)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

13:00-14:00 (1)

7-7

13:00-14:00 (2)

11:00-12:00 (3)

9-10

13:00-14:00 (4)

11-11

13:00-14:00 (5)

11:00-12:00 (6)

14-14

13:00-14:00 (7)

12:00-13:00 (8)

15-15

13:00-14:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (8)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (9)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

11:00-13:00 (1)

4-4

11:00-13:00 (2)

11:00-13:00 (3)

6-7

11:00-13:00 (4)

8-8

11:00-13:00 (5)

9-9

11:00-13:00 (6)

10-10

11:00-13:00 (7)

11-12

11:00-13:00 (8)

13-13

13:00-14:00 (9)

13:00-14:00 (10)

14-15

11:00-13:00 (11)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (8)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (9)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (10)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (11)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

12:00-14:00 (1)

8-8

12:00-14:00 (2)

9-9

12:00-14:00 (3)

10-10

12:00-14:00 (4)

11-11

12:00-14:00 (5)

12-12

12:00-14:00 (6)

12:00-14:00 (7)

14-15

12:00-14:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (8)