XSLaren edukia

Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz28279

Ikastegia
Kimika Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28279

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN



Ahozko Komunikazio Zientifiko-teknikoa Euskaraz (AKZTE) irakasgaia Kimika Graduaren Modulu Aurreratuan eskaintzen da; zehatzago esanda, 3. mailan eskaintzen den 2. lauhilekoko hautazko irakasgaia da.



Zientzialari euskaldunek erantzukizun handia dute testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean euskararen erregistro formalak eta espezializatuak garatzen eta finkatzen laguntzeko. Hori dela eta, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz.



Irakasgai honen helburu berariazkoena da ikasleek erantzukizun horren kontzientzia hartzea eta, helburu horrekin estuki lotuta, berariaz sakontzea ahozko komunikazio zientifiko teknikoan, zeina multimodala izaten baita. Hartara, espezializazio maila desberdinetako idatzizko eta ahozko testu-generoak lantzen dira irakasgai honetan: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak, dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, bideo tutorialak e.a.



Horretarako, funtsezkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira: ahozko testu formalen ezaugarriak, ahoskera zaindua, ahozko testuak egituratzen laguntzen duten diskurtso-errutinak, eta bai edozein testu espezializatutan funtsezkoak diren terminologia eta adierazpide espezializatuak ere.



Gradu Amaierako Lana prestatzeari eta defendatzeari begira ere, oso baliagarria da irakasgaia, aurkezpen akademikoak prestatzeko eta aurrera eramateko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira.



Irakasgai honek lotura du lehen lauhilekoan eskaintzen den Idatzizko Komunikazio Zientifiko-teknikoa Euskaraz (IKZTE) irakasgaiarekin. Nolanahi ere, IKZTE irakasgaian gehiago sakonduko da idatzizko testu-generoetan eta AKZTE irakasgai honetan, ahozko eta idatzizko testuak landuko badira ere, lan-ildo nagusia ahozko komunikazioaren bereizgarriak izango dira.



Irakasgai honek ere lotura zuzena du Kimika Graduko zenbait gaitasun zehatzekin:



- G005. Emaitza esperimentalak eta informazio zientifikoa aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna, erabakiak hartzeko. Betiere, planteatutako arazoaren alde tekniko eta etikoak kontuan hartuta.



- G006. Informazioa eta ideiak maila zientifiko eta teknikoan eta gutxienez Europako Komunitateko bi hizkuntza ofizialetan transmititzeko gaitasuna. Betiere, IKTen ahalmenaz baliatuta.



Ikasgaia egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutza berezirik izatea. Hala ere, komeni da ikasleek euskarako B2 maila izatea jarduerak behar bezala egin ahal izateko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4. Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5. Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, kongresuetako komunikazioak, hitzaldietarako euskarri idatziak, poster zientifikoak, eta abar.

6. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teorikoa:



1. GAIA: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean

1.1. Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak

1.2. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza

1.3. Euskararen normalizazio-plangintza

1.4. Hizkuntza-ukipena, mailegutza, kalkoak eta hizkuntza-mendekotasuna

1.5. Termino-sorkuntza eta hizkuntza-ukipena

1.6. Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean



2. GAIA: Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

2.1. Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak

2.2. Aldakortasuna ahozko erregistroetan

2.3. Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua

2.4. Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala

2.5. Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa

2.6. Puntuazioa vs prosodia



3. GAIA: Ahozkorako diskurtso-estrategiak

3.1. Pertsuasioa komunikazio akademiko eta profesional multimodalean

3.2. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa, etab.

3.3. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa, etab.

3.4. Baliabide ez-berbalak

3.5. Hiztegi eta fraseologia akademikoa: terminoak, kolokazioak eta diskurtso-formulak



4. GAIA: Euskararen lantze funtzionala alor akademikoan

4.1. Hizkuntza gutxituen biziberritzea: terminologia eta fraseologia espezializatua

4.2. Euskararen erregistro akademikoen garapena

4.3. Aldakortasuna hizkuntza garatuetan eta normalizazio bidean diren hizkuntzetan

4.4. Hizkuntza-baliabide espezializatuen ezarpena adituen diskurtsoetan



Eduki praktikoa:



Ordenagailu-gelako praktiketan lau proiektu eramango dira aurrera:



A. proiektua. Norberaren biografia soziolinguistikoa idaztea eta guztiona aztertzea

B. proiektua. Ahoskera zaindua identifikatzea zientziari buruzko bideoetan

eta ahots gorako irakurketetan erabiltzea

C. proiektua. Helburu didaktikoetarako ahozko komunikazioa: klase magistrala eta bideo tutoriala

D. proiektua. Komunikazio akademiko espezializatua: artikulu zientifikoa eta komunikazio zientifikoa edo posterra









MetodologiaToggle Navigation

Eskola eta jarduera gehienak praktikoak izango dira; horrela, bada, ariketa praktikoetan oinarrituko dira eskolak eta ariketa horiek oinarri hartuta emango ditu irakasleak behar diren azalpen teorikoak.



Ikasgelako ariketez gain, ikasleek talde-lanak eta bakarkako lanak egin beharko dituzte, betiere irakaslearen laguntzarekin eta irakasleak definitutako gidalerroei jarraituz.



Internetek eskaintzen dituen baliabideak etengabe ustiatuko dira ordenagailu-praktiken bitartez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai hau ebaluatzeko erabiliko den ebaluazio-sistema ebaluazio jarraitua da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio (azterketa) bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren 25. eskola-astea baino lehen. Halako idatzirik aurkeztu ezean, ebaluzio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



Arautegi bereko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



Ebaluazio jarraitua: kalifikazio-tresnak eta ehunekoak



- Azken proba (galdera teoriko-praktiko motako proba): % 20 (nahitaez aprobatu beharrekoa)

- Ahozko aurkezpenak: % 50

- Portfolioa: % 30



Bukaerako azterketarako orientazioak ezohiko deialdirako zehaztutako berberak dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa, azterketa. Ezohiko deialdian irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Dena den, ebaluazio jarraitua egin eta ohiko deialdian gainditu ez duen ikasleari esango zaio azterketa osorik edo azterketaren atalen bat edo beste egin behar duen ezohiko deialdian. Ezohiko deialdira aurkezten ez den ikasleari "ez-aurkeztua" jarriko zaio.



Kalifikazio-tresnak eta ehunekoak:



- Esaldiak zuzentzeko eta egokitzeko proba: % 20 (nahitaez gainditu beharrekoa)

- Arloko testu baten azterketa: % 15

- Idazlana: % 15

- Ahozko aurkezpena: % 50



Oharra: azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Aurkezpena egiteko diapositibak prestatuta ekarri behar dituzte.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGelan jarritako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA “ Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALVARADO CANTERO, L. (2017) “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA.1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
GARZIA, Joxerra (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania

GOTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018) “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI. 1982. Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Aldizkariak

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Aldizkaria http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.eizie.eus/
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

13:00-14:00 (1)

13:00-14:00 (2)

21-23

13:00-14:00 (3)

24-26

12:00-13:00 (4)

27-29

13:00-14:00 (5)

30-30

12:00-13:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (6)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-23

13:00-14:00 (1)

24-26

13:00-14:00 (2)

27-28

13:00-14:00 (3)

29-29

12:00-13:00 (4)

30-30

13:00-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (5)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

11:00-13:00 (1)

23-23

11:00-14:00 (2)

24-24

13:00-14:00 (3)

11:00-13:00 (4)

26-28

11:00-13:00 (5)

29-29

11:00-13:00 (6)

30-30

11:00-13:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 3 - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • SALA ORDENADORES - KIMIKA FAKULTATEA (7)