XSLaren edukia

Kimika Biologiko Aplikatua26130

Ikastegia
Kimika Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26130

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Mintegia512
Laborategiko p.1518

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

-Irakasgai hau Kimikako Graduaren Modulu Aurreratuko Kimika eta Biozientziak espezialitatearen barruan kokatzen da.

-Espezialitate honetan, kimikaren eta biozientzien arteko mugan dauden biologiaren, biokimikaren eta kimikaren alderdi anitz lantzen da, helburua ikasleak biozientziarekin loturiko diziplina anitzeko proiektuetan eta lan-taldeetan esku hartzeko prestatzea delarik. Horren adibide da Kimika Biologiko Aplikatua irakasgaia.

-Irakasgai honetan biologia eta biokimikaren inguruko ezagutza desberdinak bereganatuko ditu ikasleak, kimikak berez bereak ez dituenak baina, zientziaren disziplina hauen arteko mugan daudenak. Biologia molekularraren eta biomedikuntzaren alorrean erabiltzen diren metodo, kontzeptu eta terminologiaren ikasketak, kimikari batek alor honetan bete dezakeen papera eta izan dezakeen balioa ulertaraziko dizkio ikasleari. Era berean, diziplina honetako ikerlariekin batera jarduteko aukera emango dio, disziplina anitzeko taldeetara bere bategitea erraztuz.

-Ariketa eta eztabaida desberdinek bere alorrera mugatzeko ikasleak duen joera alde batera uzteko eta beste alorretako informazioa interpretatzeko tresnak eskeiniko dituzte.

-Hartu-eman honetan ere, ikasleek, esaterako, DNA/RNA/proteinen egitura eta funtzioaren arteko harremana, konposatu aktiboen bilaketa eta proteinen drogabilitatea bezalako kontzeptuak, biologia molekularreko oinarrizko teknikak, espresio bektoreak, etabar ezagutzean, gai hauek Kimika Organikoan, Inorganikoan, Sintesi Kimikoa edo biomedikuntza bezalako alorretan egin dezaketen ekarpenaz jabe egingo dira.

-Enpresa bioteknologikoek ekonomian, ongizate eta gizarteen bilakaeran duten garrantziaren inguruko ezagutzak ere jasoko dira.

-Irakasgaia ingeniaritza genetikoaren oinarrizko kontzeptuetatik abiatzen da, biologiaren inguruko oinarrizko ezagutzak (DNA, RNA, proteinak eta zelularen egitura, esaterako) nahikoak direlarik irakasgaiaren jarraipena egin ahal izateko. Edonola, 1go mailako Biologia eta 2. mailako Biokimika eman eta gainditu izana gomendatzen da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiak Kimikako Graduaren Modulo Aurreratuko (M03) M03CM17, M03CM18 eta M03CM20 zeharkako gaitasunak eta M03CM9, M03CM12, M03CM13 eta M03CM15 gaitasun orokorrak landuko ditu. Irakasgaiaren koordinazio horizontal eta bertikala Moduloan eta Graduan, Graduko Koordinazio Komisioak bermatuko du.

Gaitasunak:

M03CM09-Orokorra: Kimika modernorako interesgarriak diren sistema biologikoen funtzionamendua eta mekanismoak ezagutzea. Eduki teorikoetan, ahozko aurkezpenetan eta laborategiko praktiketan lantzen da, espresio sistemak, klonaje bektore, proteinen drogabilitate, etabar, bezalako kontzeptuak lantzean.

M03CM12-Orokorra: Kimikaren arloan eta antzeko beste arlo batzuetan informazioa bilatzea ahalbidetzen duten sareko tresnak eta zerbitzuak ezagutzea. Ahozko aurkezpenetarako informazioa bilatu, antolatu, sintetizatu eta transmititzeko momentuan garatzen da gaitasun hau.

M03CM13-Orokorra: Kimikarekin eta antzeko gaiekin lotutako fenomenoak eta prozesuak transmititzea, ahozko azalpenetan edo/eta idatzizko txostenetan, modu ulergarrian; horretarako, euskal autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bat edo ingelesa erabiliz. Eduki teorikoetan gai bakoitzaren amaieran egiten diren errepaso ariketetan eta prestatu beharreko ahozko aurkezpenetan (derrigorrezko eta hautazkoak; ikus aurrerago) lantzen da gaitasun hau, zeinetan, irakaslearen jarraipen eta laguntza konstantea izango duten ikasleek.

M03CM15-Orokorra: Euskara ezagutzea eta erabiltzea, euskara erabiltzea egokia den arlo akademikoetan edo lanbideetan. Irakasgaiak proposatzen dituen ariketa guztiak eta edukiak (ingeleraz dauden irudiak ezik) euskaraz lantzen dira, indarrean dauden gramatika eta ahoskera arauak jarraituz eta ahal den kasu guztietan euskarazko terminologia zientifikoa erabiliz.

M03CM17-Zeharkakoa: Behaketarako, analisirako eta sintesirako gaitasunak erakustea, gaitasun kritikoa izanez eta autokritika eginez. Ahozko aurkezpenetan gai zabalak dira eztabaidagai baina, horien sintesia egin beharra dago 30-35 minututako aurkezpena osatzeko, beraien kideentzat ulergarria den modu batean, eta ondoren galderak erantzun. Horrek informazio filtroak ezarri eta informazioaren antolaketa egokia lantzea eskatzen du. Eduki teorikoetan egiten diren ariketetan ere lantzen da. Baita laborategiko praktiketan ere, laborategiko koadernoa osatzean.

M03CM18-Zeharkakoa: Bizitza profesionala garatzeko, ikaskuntzarako eta lan autonomorako gaitasuna erakustea. Ahozko aurkezpenak lantzean eta laborategiko praktiketan garatzen da.

M03CM20-Zeharkakoa: Kimika beste diziplina batzuekin lotzea, baita Kimikak gizarte industrial eta teknologikoan duen eragina eta Kimikaren industria-sektorearen garrantzia ulertzea ere. Eduki teorikoetan eta ahozko aurkezpenetan lantzen da gaitasun hau.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Klase magistraletan landuko diren gaiak honakoak dira (35 ordu) (M03CM09, M03CM13, M03CM17 eta M03CM20 gaitasunak):

1. Bioteknologiarako sarrera (1 ordu): Bioteknologiaren definizioa, jatorria, aukerak eta alor honek ekonomian, ongizatean eta gizartearen bilakaeran duen garrantzia.

2. Manipulazio genetikorako oinarrizko teknikak eta beraien garrantzia (3 ordu): Klonajea bektoreetan eta polimerasaren kate-erreakzioa (PCR): Oinarriak eta eskeintzen dituzten aukerak.

3. Klonajerako bektoreak (3 ordu): Plasmidoak eta bakteriofagoen DNAn oinarritutako bektoreak. Bakoitzaren ezaugarri nagusiak.

4. DNA erauzketa zelula bizietatik (2 ordu): Erauzketa prozedura espezifiko batzuk abiapuntu hartuta, DNA erauzketa arrakastatsu batek jarraitu beharreko pauso nagusiak azpimarratuko dira.

5. DNA-ren manipulaziorako entzimak (4 ordu): Klonaje prozesuan erabiltzen diren DNA-ren manipulazio entzimak aurkeztuko dira, klonaje prozesua bera nola gauzatzen den ikusteko aprobetxatuz.

6. Zelulen transformazioa (3 ordu): DNA exogeno edo sintetikoa zeluletan nola sarrarazi daitekeen azaltzen da.

7. Bektoreak eta beraien diseinua (3 ordu): Klonajerako erabiltzen diren bektore mota nagusien jatorria eta ezaugarriak.

8. Klonaje prozesuaren jarraipena (4 ordu): Prozesua bera arrakastatsua izan dela experimentalki nola baieztatu da gai honetan aztertzen eta diskutitzen dena.

9. Polimerasaren kate erreakzioa (4 ordu): Teknika honetan sakontzen da, arrakastatsua izateko kontutan eduki beharrekoak eta ondoren eman beharreko pausoak azaltzen direlarik.

10. Sekuentziazio teknika masiboak eta beraien aplikazioak (4 ordu): Gaur egun garapen izugarria izaten ari diren teknika hauen oinarri metodologikoak ikusi eta eurak aplikatuz lor daitekeen informazioa zein den aztertzen da, adibide praktikoetan oinarrituz.

11. Kimika medikoari sarrera (4 ordu): Seinaleen transdukzioa, diana-ligando interakzioak, eta farmakoen diseinua. Antimikrobianoak eta euren akzio mekanismoa izango dira adibide.



Klase hauetan ere komunitate zientifikoan interesa piztu duten gaien inguruko hautazko aurkezpenak egin ahal izango dira, nota igotzen lagunduko dutenak. Eduki guztiak barneratu, prozesatu eta proba idatzia prestatzeko ikasleak ikasgelaz kanpo 45 ordu inguru beharko dituela kalkulatzen da. Gai bakoitzari egokitutako ordu kopuruak gaiaren bukaerako errepaso ariketa barnean hartzen du. Gai bakoitzari dagozkion edukiak eGelan egongo dira eskuragarri.

Bestetik, taldeka antolatuta, ikasleek biologia, bioteknologia eta kimika biologikoarekin zuzenean erlazionatutako zenbait gairen inguruko aurkezpenak landuko dituzte (10 ordu; 1 ordu taldeko; gaiak alda litezke kurtsoan zehar) (M03CM12, M03CM13, M03CM17 eta M03CM18 gaitasunak):

1. Hormonak eta seinaleen transdukzioa.

2. Antimikrobianoak eta drogabilitatea.

3. Minbizia eta honen kontrako botiken akzio mekanismoa:.

4. Tumore zelulen transmisioa banakako eta espezieen artean.

5. Nerbio-sistema eta neurotransmisoreak.

6. Sistema inmunea: Oinarrizko kontzeptuak.

7. Proliferazio zelularra.

8. Organismo modeloak.

9. Geneen transferentzia horizontala.

10. RNA-sequencing eta ribosome profiling-a.

Aukeratutako gaiari dagozkion edukiak barneratu, sintetizatu, egituratu eta ahozko aurkezpena prestatzeko, ikasle bakoitzak ikasgelaz kanpo 20 ordu beharko dituela kalkulatzen da. Aurkezpen guztiak eGelan utziko dira beste ikasleek deskarga eta azter ditzaten.

Laborategiko praktiketan (15 ordu; M03CM09, M03CM13, M03CM15, M03CM17 eta M03CM18 gaitasunak) klasean landutako problema bati experimentalki ekingo zaio, zelula baten genomatik gene bat delezionatzea (ezabatzea), alegia. Honek, klase magistraletan ikusitako hainbat prozedura (PCR, transformazioa, etabar) praktikan lantzeko aukera emango du. Edukiak eta prozedurak barneratzeko ikasgelaz kanpo 10 ordu beharko direla kalkulatzen da. Laborategiko gidoia eGelan eskuragarri utziko du irakasleak ikasleek deskargatu eta irakur dezaten laborategiko praktikak hasi baino lehen.

MetodologiaToggle Navigation

1. Eduki teorikoen ulermena: Klasean aurkezten dira, baina, beti gaiaren hasieran aurkeztuko den irudi/problema egituratzaile bat erreferentzia bezala erabiliz. Modu dinamikoan lantzen dira edukiak, galdera ugari eginez eta parte hartzea bultzatuz. Bloke teoriko baten amaieran ikasleak taldekatu eta edukien inguruko kuestio bat planteatuko da, denbora epe jakin batean landu/erantzun beharrekoa. Ondorioak klasekideen aurrean aurkeztu behar dira. Kide guztien artean, irakaslea barne, kontzeptuak birgogoratzen dira eta azalpenak osatzen dira, aurkezleek hobetu beharrekoak ere aipatzen direlarik.

Tutoritza orduetan aukera dago zalantzak argitzeko.

Eduki teorikoen ikasketa azterketa idatziaren bidez (edo online galdetegi bidez, osasun egoerak horrela eragiten badu) kalifikatzen da. Kalifikazioa GAUR aplikazioaren bidez jasotzen da eta aukera dago ondo egindakoen, hobetu beharrekoen eta jasotako kalifikazioaren inguruko bilera bat irakaslearekin hitzartzeko.

Bukaerako kalifikazioaren %60 izango da atal hau.

2. Aurkezpenak, autonomía eta edukien lanketa: Ikasleek kurtso hasieran iraskaskuntza-gidan azaltzen den gai bat aukeratu, taldea osatu eta elkarlanean lantzen dute. Ikasitakoa irakaslearen laguntzaz egituratzen dute aurkezpen moduan. Hobetzekoak eta gomendioak klasean aipatzen dira, ikasle guztiek irakaspenak lor ditzaten eta goian jasotako gaitasunen garapenerako baliagarriak diren hainbat aholku lortzeko. Aurkezpenaren kalifikazioa nota finalarekin batera jasotzen dute.

Bukaerako kalifikazioaren %30 izango da atal hau.

3. Komunitate zientifikoan interesa piztu duten gaien inguruko hautazko lanketa eta aurkezpena, berriz ere aurkezpenak egiteko trebeziak eta autonomía lantzeko. Amaierako kalifikazioa puntu baterarte igotzeko aukera izango dute bolondresek.

4. Edukien lanketa praktikoa. Laborategietan modu estandarrean erabiltzen diren eta klasean landutako edukiekin bat datozen teknikak lantzen dira, problema zehatzak proposatuz, etorkizunean tresna horiekin arazo zehatzei irtenbidea ematen ikas dadin.

Bukaerako kalifikazioaren %10 izango da atal hau eta derrigorrezkoa da.

Formakuntza integrala eta irakasgaiarekin lotutako gaitasunen garapena ziurtatzeko, derrigorrezkoa da atal guztietan (3.a ezik) gutxienez kalifikazio maximoaren %40 lortzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Laborategiko praktikak, talde-lanen aurkezpena eta proba idatzia (edo online galdetegia) azken kalifikazioa lortzeko derrigorrezko ariketak dira.

-Azterketa idatziak (edo online galdetegiak) azken notaren %60 balioko du, laborategiko praktikek %10 eta taldelanean egindako ahozko aurkezpenak %30. Bakoitzean kalifikazio maximoaren %40a lortu behar da, gutxienez. Hautazko aurkezpenak bukaerako kalifikazioa puntu baterarte igo lezake.

-Proba idatzian proposatzen diren kuestioetan ikasleak erantzun argudiatua eman beharko du, klasean landutako terminologia eta definizioak emanez eta prozedurak azalduz. Erredakzioaren eta hizkuntzaren maila zaintzea beharrezkoa da.

-Ahozko aurkezpenetan, gaiaren sintesiaren kalitatea, kideen aldetik ulermena bermatzeko metodologian eta irudietan egindako moldaketak eta egitura baloratuko dira. Halaber, entzuleen atentzioa mantentzeko erabilitako ikus-entzunezko bitartekoak eta gorputz espresioa.

-Azkenik, laborategiko praktiketan prozedura autonomía minimo batez jarraitzea eta irakaslearen jarraibideak aintzat hartzea baloratuko da, laborategiko koadernoa zuzen eta txukun dagoelarik. Emaitza esperimental positiboak ez lortzea ez da kalifikazioa jesteko aitzakia izango aurreko irizpideak betetzen badira.

-Ebaluazio bakarra eskatzeko aukera irekita dago UPV/EHUko ikasle guztientzat baina, eskaera idatziz egin behar da iraskasgaia hasi eta gehienez 9 astetara. Azken proba idatzia eskatzeko irizpideak UPV/EHUko ikasleen titulazioetan ikasleen ebaluazioa arautzen duen arautegiaren 2. atalaren 8 artikuluak zehazten ditu.

-Azken azterketa idatziaren balioa kalifikazioaren %60 denez (>%40), azterketara EZ AURKEZTEA NAHIKOA izango da azken kalifikazioan EZ AURKEZTUA bezala azaltzeko (UPV/EHUko ikasleen titulazioetan ikasleen ebaluazioa arautzen duen arautegia; 12.2 artikulua).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia eskatzen duten ikasleek azterketa idatzi bat (edo online galdetegi bat) gainditu beharko dute, zeinetan klase magistraletan emandako edukiak ebaluatu eta kalifikatuko diren.



Uko egitearen ingurukoak aurreko atalean azaldutako irizpideen arabera zehaztuko dira

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Bloke teorikoan beharrezkoa den gutxieneko informazioa gaika antolatuta jasoko da eGela plataformaren bidez. Hau abiapuntutzat hartuta, ikasleak osatu beharko ditu behean aipatutako bibliografia eta euskarri digitalekin, edo irakaslearekin batera landutako ikus-entzunezko bitartekoekin.
Aurkezpenen lanketaren parte garrantzitsu bat talde bakoitzak informazio iturriak bere kabuz bilatzea da. Edozein kasutan, behar izanez gero, irakasleak dinamizatzaile lana bete dezake beharrezkoa denean, taldeen dinamika eten ez dadin.
Azkenik, laborategiko praktiketan beharrezkoak izango diren txostena eta material guztia bere momentuan helaraziko da. Ikasleek mantala, betaurreko babesleak eta laborategiko gidoia ekarri beharko dituzte.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aurkezpenak osatzeko taldeka landuko diren edukiak lortzeko informazio iturri egokienak zeintzuk diren jakiteko irakaslearen laguntza izan dezakete baina, kasu gehienetan, autonomia lantzeko asmoz, taldearen barruan jorratu beharreko puntua da.

Liburuak Eduki teorikoak lantzeko:

-Gene Cloning and DNA Analysis. T.A. Brown. Blackwell, 2006.

-Molecular Biology of the Gene. Watson, Baker, Bell, Gann, Levine, Losick. Cshl Press, 2004

-Biología Celular y Molecular. Quinta Edición. Lodish, Berk, Matsudaira, Kaiser, Krieger, Scoctt, Zipursky, Darnell. Ed. Medica Panamericana, 2005

-Biotecnología para Principiantes. Reinhard Rennenberg. Reverté, 2008

-Bioassay Techniques for Drug Development. Atta-ur Rahman, MI Choudhary, W Thompson. Taylor-Francis, 2005

-Biomedical Chemistry: Applying Chemical Principles to the Understanding and Treatment of Disease. Paul F. Torrence. WileyBlackwell, 2000.

-An introduction to medicinal chemistry. Patrick, Graham L. Oxford university press, 2013.







Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasturtea aurrera doan heinean argitaratutakoekin osatuko da

Aldizkariak

-Elhuyar: http://aldizkaria.elhuyar.eus/
-Nature: http://www.nature.com/
-Science: http://www.sciencemag.org/
-Cell: http://www.cell.com/
-Plos: https://www.plos.org/iko da

Web helbideak

Adieraziko da.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARANA URBIETA, LIDE
  • DUEÑAS CHASCO, MARIA TERESA
  • ETXEBESTE JUAREZ, OIER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

13:00-14:00 (1)

11:00-13:00 (2)

8-8

10:00-11:00 (3)

13:00-14:00 (4)

9-9

10:00-11:00 (5)

13:00-14:00 (6)

11:00-13:00 (7)

10-10

13:00-14:00 (8)

11-12

10:00-11:00 (9)

13:00-14:00 (10)

11:00-12:00 (11)

13-13

09:00-10:00 (12)

13:00-14:00 (13)

14-15

13:00-14:00 (14)

11:00-12:00 (15)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (8)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (9)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (10)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (11)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-12

12:00-13:00 (1)

14-14

10:00-11:00 (2)

12:00-13:00 (3)

15-15

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • 6. IKASGELA - KIMIKA FAKULTATEA (4)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
14-14

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

13:00-14:00 (1)

11:00-13:00 (2)

5-5

13:00-14:00 (3)

6-10

13:00-14:00 (4)

11:00-13:00 (5)

11-11

10:00-11:00 (6)

13:00-14:00 (7)

11:00-12:00 (8)

12-12

13:00-14:00 (9)

11:00-12:00 (10)

13-13

09:00-10:00 (11)

13:00-14:00 (12)

14-14

09:00-10:00 (13)

13:00-14:00 (14)

11:00-12:00 (15)

15-15

13:00-14:00 (16)

11:00-12:00 (17)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (8)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (9)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (10)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (11)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (12)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (13)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (14)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

12:00-13:00 (1)

12-12

10:00-11:00 (2)

12:00-13:00 (3)

14-15

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (4)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-15

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • eLAB. DE BIOQUIMICA Y BIOLOGIA MOLECULAR - KIMIKA FAKULTATEA (5)