XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26143

Ikastegia
Kimika Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
18
Kodea
26143
Murrizketak
GRALa defendatu ahal izateko, ikasleak gaindituta izan behar ditu graduko kreditu guztiak, GRALekoak izan ezik.
La matrícula del TFG se realizará una vez superados todos los créditos conducentes a la obtención del título de Grado, a excepción de los del TFG

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

AZALPENA

Gradu amaierako lana 18 ECTS kreditutako nahitaezko jarduera da, laugarren ikastaroan barrena garatu beharrekoa. Lan originala behar du izan, zuzendari batek edo gehiagok banaka gainbegiratuta egiten dena, eta lortutako emaitzak idatzizko memoria batean aurkeztuko dira, ahoz defendatuko beharko direnak xede honetarako izendatutako epaimahaiaren aurrean; lanaren helburua delarik ikasleek graduan zehar jasotako prestakuntzari esker berenganatutako jakintzak eta gaitasunak menperatzen dituztela egiazta dezatela.



Lanerako gaia ikasleak aukeratuko du, irakasleek eskainitako gai zerrenda batetik abiatuta, nahiz gai zehatzik proposatuko ahal duen, graduko koordinazio batzordean onartu beharko duelarik. Lana, funtsean, esperimentala izango da, ikerkuntzarako lehendabiziko urrats gisa, gai zehatz bateko sakontze bibliografiko gisa edo...; beti ere, titulazioari loturiko gaitasun kopururik handieran garatzeko ahaleginduta.



GRALa defendatzeko eta ebaluatua izateko, ikasleak egiaztatu egin beharko du ikasketa planeko gainerako gai guztiak gaindituta dituela eta, hortaz, GRALari dagozkion kredituak izan ezik (18), titulua lortzeko behar diren kreditu guztiak dituela.



HELBURUAK

Gradu amaierako lana titulazioari loturiko gaitasun orokorren aplikatzera bideratuko da, datu adierazgarri eta esanguratsuak bilatu, gestionatu, antolatu eta interpretatzeko gaitasuna trebatuz eta pentsamendu eta iritzi kritiko, logiko eta sormenezkoak garatuz.



Zehazkiago, helburu nagusia graduan lortutako gaitasunak finkatu eta sendotzea da eta gaitasunok praktikan aplikatzeko trebetasunak garatzea. Honetarako, lan bat egingo da ikasketetan eta espezialitatean lortutako hezkuntza akademikoari lotutako problema bat aztertzen eta analizatzen eta ebazpide egokia diseinatzen eta, hala balegokio, konponbidea osatuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

Ikasleak bere gradu amaierako proiektuari dagokion ikertaldearen lan arloaren berezko gaitasun espezifikoak garatuko ditu eta, bereziki, ikerkuntzarako ezinbestekoak diren printzipio eta metodologiak aplikatzeko lehendabiziko urratsetarako behar diren gaitasunak, talde lan baten barruan egiazko problemak ebaztera bideratuta. Ildo honetan, honako hauek dira gradu amaierako lana egin bitartean garatu beharreko gaitasun espezifikoak:



M03CM11: prozesu esperimentalak diseinatu, programatu eta burutzeko gaitasuna, bai eta kimikaren arloko problema mota ezberdinetarako teknika instrumental egokiak erabiltzekoa ere.

M03CM12: sareko erremintak eta zerbitzuak ezagutzea, kimikaren eta antzeko arloetako informazioaren bilaketa bideratzeko.

M03CM13: kimikaren eta antzeko gaien inguruko fenomeno eta prozesuak modu ulergarrian transmititzeko gaitasuna bai ahozko agerpenetan eta/edo idatzitako txostenetan, honetarako EAEko edo Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako bat baliatuta.

M03CM14: moduluaren ondoriozko informazio eta jakintzak erabiltzen jakiteko gaitasuna, kimikan sortzen ari diren edo sortu berri diren arloetan aritu eta gai izateko.

M03CM15: hala badagokio, euskara arlo akademiko edo jardun profesionalean ezagutu eta erabiltzea, halako gaitasuna behar duten toki eta uneetan.

M03CM16: teknika matematiko eta informatiko aurreratuak erabiltzeko gaitasuna, kimikarekin erlazionatutako alderdien planteamendu eta ebazpenean (datuen tratamendua, modelizazioa...).



Beste alde batetik, honako hauek dira egiaztatu beharko diren zeharkako gaitasunak:



M03CM17: behaketa, analisi eta sintesirako trebetasunak erakustea, gaitasun kritiko eta autokritikoa izanda.

M03CM18: ikasteko eta lan autonomorako gaitasuna erakustea, bizitza profesionalean aritzeko beharrezkoak.

M03CM19: prozesu kimikoak gestionatu, antolatu eta planifikatzeko gai izatea, kalitaterako eta ingurumenaren kontserbaziorako irizpideak aplikaturik.

M03CM20: kimika bestelako diziplinekin erlazionatzea, bai eta kimikak gizarte industrial eta teknologikoan duen eragina eta sektore kimiko industrialaren garrantzia ulertzea ere.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Irakasgai honen izaera kontutan hartuta, ez dago gaitegirik.

MetodologiaToggle Navigation

Lana modu tutelatuan egiten da, gutxienez, fakultateko irakasle batek gainbegiraturik. Oro harturik, ikerlanetarako metodologia bildu beharreko informazioa bilatuz hasiko da, gerora eta helburu nagusiak aintzat hartuta, proiektuaren helburu zehatzak ezarriko badira, bai eta zeregin teoriko praktikoak planifikatu eta diseinatu, emaitza esperimentalen tratamendu eta interpretazioa egin eta planteatutako helburuen argitara eztabaidatzeko ere. Eginkizun hauek egiteko, gomendagarria litzateke ikertaldeko kideentzako mintegiak eta ikaslearekiko tutoretza espezifikoak egitea, bai bertaraturik nola bitarteko informatikoak erabilita.



Gradu amaierako lanari dagokiolarik, aukerarik bada lana enpresa batean egiteko, baldin eta enpresa edo erakundeak UPV/EHUrekiko lankidetza akordiorik sinatu bada. Gradu amaierako lanaren modalitate hau akordiorik duten enpresa eta erakundeen prestutasun eta beharren menpe dago eta lan praktikoa egiteko aukeraren menpe, geroago gradu amaierako lana defendituko ahal delarik. Nolanahi ere, GRALerako proposamen hauek aldez aurretik onartuko beharko ditu fakultateko graduaren koordinaziorako batzordeak.



Gradu amaierako lana publikoki defendatu aurretik, ikasleak gradu amaierako memoria bat idatzi beharko du, honen barne aurrekariei buruzko sarrera laburra, helburuak eta lan plana agertuko dituelarik, bai eta emaitzak eta ondorioak ere, kritikoki eztabaidatu eta arrazoituta. Lanaren laburpena eta ondorioak ingelesez ere jarriko dira. Txosten osoa ingelesez idatzita egonez gero, laburpena eta ondorioak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera itzuliko dira gutxienez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Zuzendariaren ebaluazioa: % 20 - Memoria Idatzia: % 40 - Ahozko Defentsa: % 40 - GUZTIRA: (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu amaierako lanaren balioespena ebaluazio jarraituaren bidez, laneko zuzendariak egin eta amaierako txostenean jasoko duena (% 20), eta gradu amaierako lanari buruzko azken memoriaren kalifikazioaren bidez egingo da; berori saio publikoan xede honetarako fakultateko graduaren koordinaziorako batzordeak izendatutako hiru irakaslek osatutako epaimahaiaren aurrean defendatuko dena. Epaimahaiak lanaren edukiari erreparatuko dio, memoriaren egiturari (helburuak, sarrera eta/edo justifikazioa, alde esperimentala, emaitzen analisia eta eztabaida, ondorioak eta bibliografia) eta graduatu izangaiaren ahoz komunikatzeko eta idazteko gaitasunari. Memoria idatziaren kalitateari % 40eko portzentajea eskainiko zaio eta lanaren ahozko defentsari beste % 40a.



Bai idatzizko azken memoria nola lanaren ahozko defentsa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egingo ahal dira, nahiz alderdi hau GRALeko zuzendariarekin adostu beharko den aldez aurretik.



Ikasleak lana gainditzen ez badu, epaimahaiak lana hobetzeko iradokizunak jasotzen dituen txosten bat helaraziko dio ikasleari, lana berriz ebaluatzen denerako. Zuzendariari ere txostenaren kopia bat bidaliko zaio.



Gradu amaierako lana GAUR aplikazioan eskatu baina memoria ikastegiko idazkaritzan aurkezten ez duenari aurkezteke kalifikazioa jarriko zaio. Memoria aurkeztu baina defentsa ekitaldira agertuko ez denari, epaimahaiak zero kalifikazioa jarriko dio ahozko defentsaren atalean eta ez du GRALa gaindituko, nahiz eta zuzendariak emandako kalifikazioaren eta idatzitako memoria idatziaren batezbestekoa 5.0tik gorakoa izan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa ohiko deialdian bezala egingo da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Erabilitako bibliografia gradu amaierako lanaren gaiaren araberakoa izango da. Zuzendariak jakinaraziko du, memoria egiterakoan.

Web helbideak

http://www.ehu.eus/eu/web/kimika-zientziak/eskola-egutegia
https://www.ehu.eus/eu/web/kimika-zientziak/gradu-amaierako-lana