XSLaren edukia

Irakasleak

ISMAEL ETXEBERRIA AGIRIANO

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ismael.etxeberria@ehu.eus

Ismael Etxeberria-Agiriano Mondragon Unibertsitateko Elektrizitatean Ingeniari Teknikoa, Elektronika espezialitatean, Sistemen Informatikan Ingeniari Teknikoa eta Informatika Ingeniaria da. Staffordshire University-ko (Erresuma Batua) Informatikan doktorea.

Bere interes arlo nagusiak Adimen Artifiziala, Etika Aplikatuak, Informatika Segurtasuna, Sistema Banatuk eta IKTk dira. Staffordshire University-n eta Mondragon Unibertsitatean irakatsi du. Hiru urte aritu zen Crédit Lyonnais-en Parisen (Frantzia) aholkulari gisa. Beste hiru urte finantza-aplikazioetan lanean aritu ondoren hezkuntzara itzuli zen Lengoaia eta Sistema Informatikoen Sailera Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, UPV/EHUn eta bertan jarraitzen du 2005 geroztik.

Gaur egun (1.) Programazioaren Metodologia, (2.) Lengoaiak, Konputazioa eta Sistema Adimenduak eta (3.) Informazio Sistemen Segurtasuna Kudeatzeko Sistemak irakasgaietan irakaslea da Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduan.