XSLaren edukia

Irakasleak

MARTA KOPINSKA

Ezagutza arloa
Ingeles Filologia
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
marta.kopinska@ehu.eus

Dr Kopinska lan kontratuko bitarteko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Sailean. Entohizkuntzalaritzan lizentziaduna da (Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatea, AMU, Polonia) eta 2011an master titulua jaso zuen UPV/EHUko Hizkuntzen Jabekuntza Testuinguru Eleanitzetan (LAMS) programaren barruan. 2017an 'The use of Information and Communication Technologies in the Foreign Language Classroom: Students' attitudes, motivation and L2 Selves' izena zuen tesia aurkeztu zuen, David Lasagabaster doktoreak zuzenduta.

2008tik 2011ra poloniera irakaslea izan zen UPV/EHUn eta 2016-2017 bitartean Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultatean lan egin zuen. 2017tik aurrera Ingeles Ikasketen eta Itzulpengintza eta Iterpretazioaren graduetako Ingeles Hizkuntza moduluaren irakasle taldeko kidea da. Honez gain, Language and Speech Laboratory (LASLAB) ikerketa taldeko kidea da eta bere ikerketa lerroen artean, honako arloak sartzen dira: English as medium of instruction (EMI), hezkuntza eleanitza, eta bigarren hizkuntzen jabekuntzan (SLA) norbanakako ezberdintasunak, hizkuntzekiko jarrerak eta motibazioa.

ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3382-384X

ResearcherID: H-8892-2017

Weborri pertsonala: http://www.laslab.org/marta/