Proiektuen Kudeaketa27684
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2021/22
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27684
Irakaskuntza
Irakaskuntza-gida
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehaztea
Proiektuen Kudeaketa irakasgaian ikasleak software proiektu baten planifikazio, exekuzio, jarraipen eta itxiera egiteko beharrezkoak diren jarduerak ezagutuko ditu. Hirugarren mailako irakasgai honek ikasleari Gradu Amaierako Lanerako eta bere etorkizunerako ezagutza eta baliabide baliagarriak emango dizkio.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzak
PK1 Proiektu bat aurrera eramateko gai izatea, hasierako ideiatik proiektuaren gauzatzea amaitu arte, PMI-k proposatzen duen estandarra jarraituz.
PK2 Ikaslea proiektuan beharrezkoak diren erabakiak eta aldaketak azaleratzeko, antzemateko eta behar denean aplikatzeko gai izatea.
PK3 Erakundearen helburuak eta proiektu-ingurunea kontutan izanik, erabakiak hartzen jakitea.
PK4 Lan bilerak nola planifikatu, egituratu, egin, dokumentatu eta bileran hartutako erabakiak aurrera eramateko gai izatea
PK5 Instalazio informatikoetan erabiltzen diren eta indarrean dauden arau eta estandarrak jarraitzen dituzten baldintza teknikoen agirien garapena egiten jakitea
Eduki teoriko-praktikoak
__Banakako gaitasun profesionalak__
Gai honetan pertsona baten gaitasun profesionalarekin lotutako kontzeptuak lantzen dira. Zehazki, kalitate pertsonala, produktibitatea eta jendaurreko aurkezpenak.
__Talde lana__
Talde bat zer den eta talde batean sortzen diren dinamikak aurkezten dira. Ondoren, talde baten barruan sortzen den komunikazioaren garrantziaz sakonduko da. Komunikazio eraginkorra lortzeko gehien erabiltzen diren teknika batzuk landuko dira. Gai honetan ere lan bilera eraginkorrak nola antolatu eta exekukutatzeko argibideak emango dira.
__Proiektu baten kudeaketa__
PMI (Project Management Institute) institutuak proposatzen duen proiektu kudeaketarako estandarra lantzen da gai honetan, zehazki, prozesu talde hauetan banatzen diren prozesuak: Hasiera, Planifikazioa, Exekuzioa Kontrola eta proiektuaren Itxiera.
__Proiektu informatikoak__
Gai honetan proiektu informatiko batek proiektuaren planifikazioan eta kudeaketan sartzen dituen berezitasunak lantzen dira. Horretarako, PMI-k proposatzen dituen prozesu generikoak proiektu informatiko baten kasurako doitzen dira. Proiektuaren Helburuen Dokumentua (PHD) zer den, nola eta zertarako erabiltzen den landuko da.
__Proiektu baten ingurunea__
Gai honetan proiektuan eragina duten baina proiektuarekiko kanpo-alderdiak direnak aurkezten dira. Besteak beste, honakoak proposatzen dira: enpresaren ingurunea, enpresa motak, araudi eta lege garrantzitsuenak.
__Instalazio informatikoetan erabiltzen diren baldintza teknikoen agiriak__
Instalazio informatikoetan erabiltzen diren baldintza teknikoen agirien garapena landuko da. Horretarako, erakunde publikoek benetan argitaratutako baldintza teknikoen agiriak adibide gisa aztertuko dira.
Metodologia
Eskola magistralak (M) software garapenaren proiektuekin lotutako konzeptu teorikoak azaltzeko eta ikasleen galderei erantzuteko erabiliko dira batipat. Dena den, zenbait eskola magistraletan eta Ikasgelako Praktiketan (GA) kontzeptu horien ezagupena sendotzeko hainbat ariketa ebaztuko dira bai banaka edo bai taldeka (talde txikietan), metodogia aktiboak erabiliz (Kasuaren Metodoa). Horrelakoetan, ikasleei ariketaren enuntziatu bat banatuko zaie, non ebatzi nahi den kasua azalduko den. Bizpahiru pertsonaz osatutako taldeetan elkartu, enuntziatua aztertu eta soluzio batera heldu beharko dira. Horrela, kasuak lantzen dituen gaitasun espezifikoak hobetzeaz gain, lantaldean aritzearen gaitasuna landuko baita ere.
Ariketen ebazpenak lantzeko erabiltzen ez diren GA eskolak, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologi aktiboa aplikazeko erabiliko dira. Lauhilekoaren hasiera aldera, ikasleei proiektu konplexu baten enuntziatua banatuko zaie eta bertan, talde txikitan banatuta, lauhilekoan zehar proiektu hori garatu beharko dute, beharrezkoa den dokumentazioa landuz. Teknika hau erabiliz irakasgaian menperatu behar diren gaitasunak landuko dira.
Ebaluazio-sistemak
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egitea
Ohiko deialdiaren ebaluazioa: Ebaluazio jarraia jarraituko da, proiektu bat garatuz. Halere, azken notaren %50a idatzizko azterketa partzialen bitartez kalifikatuko da. Azterketa hauen datak irakasleak irakasgaiaren hasieran aditzera emango ditu. Irakasgaia gainditzeko nota globala 5 puntu izan behar da gutxienez.
Azterketak: azken notaren %50a. Zati honen nota globalean gutxienez 4 puntu atera behar dira (10 puntutik) proiektuaren nota kontutan izateko. Hiru partzial egingo dira: azken notaren 1.25, 2.25 eta 1.5 puntu balio dutenak hurrenez hurren. Partzial bakoitzean 3.5 puntu atera behar dira (10 puntutik) irakasgaia gainditu ahal izateko.
Proiektua: azken notaren %50a. Ikasleak sofware proiektu baten fase ezberdinak kudeatu beharko ditu (hasierako faseetatik ezarpenerarte). Zati honetan gutxienez 4 puntu atera behar dira (10 puntutik) irakasgaia gainditzeko.
Klaseetara etortzea: Kurtsoaren hasieran irakasleak adieraziko du zein egunetan den DERRIGORREZKOA klasera joatea. Orokorrean proiektuan lan egingo diren klaseak izango dira. Justifikatu gabeko ez-etortzeak ikaslea proiektuko taldetik kanpo uztea eragingo du. Ikasleren batek aldez aurretik baldin badaki arrazoi justifikatu batengatik orokorrean ezingo dela klaseetara joan irakasleari jakinarazi beharko dio klaseen lehenengo astean.
EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA:
9. asterarte ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko aukera izango du irakasgaiaren irakaslegoari idatzi bat aurkeztuz. Kasu honetan irakasgaiaren notaren %100a eduki teoriko eta praktikoak ebaluatzen dituen proba bakar baten bidez kalkulatuko da. Proba hau 1. deialdiko azterketen garaian ospatuko da, eskolak ezarritako data ofizialean .
DEIALDIARI UKO EGITEA:
Ebaluazio jarraiari atxikitutako ikasleak 11. asterarte ohiko deialdian Ez Aurkeztua bezala agertu nahi duela adierazteko aukera izango du, irakasgaiaren irakaslegoari idatzi bat aurkeztuz. Ebaluazio finalari atxikitutako ikasleak nahikoa izango du azterketa finalera ez aurkeztearekin deialdiari uko egiteko.
KOPIA KASUAK:
2019-2020 ikasturtean indarrean dagoen Graduko Titulazio Ofizialetako Irakasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 11. artikuluko 3. atala jarraituko da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egitea
Ezohiko deialdian ikasle bakoitzak aukeratuko du proiektuaren nota gorde nahi duen edo ez. Gorde ezkero, azterketa bat egingo du, non behintzat 4 puntu (10 puntuetatik) atera beharko dituen proiektuaren nota kontuan hartzeko. Ez badu proiektuaren nota gorde nahi, irakasgaiaren notaren %100a eduki teoriko eta praktikoak ebaluatzen dituen proba bakar baten bidez kalkulatuko da.
DEIALDIARI UKO EGITEA:
Data ofizialean azterketara aurkezten ez den ikasleak Ez Aurkeztua kalifikazioa lortuko du, jarduera praktikoetan parte hartu badu ere.
KOPIA KASUAK:
2019-2020 ikasturtean indarrean dagoen Graduko Titulazio Ofizialetako Irakasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 11. artikuluko 3. atala jarraituko da.
Nahitaez erabili beharreko materiala
Project Management Institute, Project Management Body of Knowledge (PMBOK), 2017
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
J. Greene; A. Stellman, Head First PMP (2nd. edition), O'Reilly, 2009
Project Management Institute, Project Management Body of Knowledge (PMBOOK), 2000
Dpto. de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco, Metodología de trabajo en equipo, 2004
Fundación Vasca para la Calidad Euskalit, VI Curso Avanzado en Gestión de la Calidad, Facilitadores en métodos y herramientas de resolución de problemas, 1999
Técnicas de presentación: métodos y herramientas para lograr las mejores presentaciones, Cecsa, 2003
Gehiago sakontzeko bibliografia
H. Kerzner, Project Management A Systems Approach to Planning, Scheduling and Controlling (6th edition), Ed. Van Nostrand Reinhold, 1998
R. S. Pressman , Ingeniería del Software. Un enfoque práctico (5ª edición), McGraw Hill, 2001
R. Bechtold, Essentials of Software Project Management, Ed. Management Concepts, 1999
C. Van-der Hofstadt, J. Gómez Gras, Competencias y habilidades profesionales para universitarios, Díaz de Santos, 2006
Web helbideak
Project Management Institute: http://www.pmi.org
Asociación Española para la Ingeniería de Proyectos (AEIPRO): http://www.aeipro.com
Euskalit: http://www.euskalit.net
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaia
- ARMENDARIZ LEUNDA, ANA JESUS
- BLANCO JAUREGUI, BEGOÑA
- EGAÑA ARANGUREN, MIKEL
Taldeak
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 09:00-10:00 (1) | ||||
20-21 | 11:00-13:00 (2) | ||||
21-21 | 09:00-10:00 (3) | ||||
22-23 | 09:00-10:00 (4) | ||||
22-24 | 11:00-13:00 (5) | ||||
24-25 | 09:00-10:00 (6) | ||||
25-26 | 11:00-13:00 (7) | ||||
26-29 | 09:00-10:00 (8) | ||||
27-28 | 11:00-13:00 (9) | ||||
29-29 | 11:00-13:00 (10) | ||||
30-30 | 08:30-09:30 (11) | ||||
30-31 | 11:00-13:00 (12) | ||||
31-31 | 09:00-10:00 (13) | ||||
33-33 | 09:00-10:00 (14) | ||||
33-35 | 11:00-13:00 (15) | ||||
34-34 | 09:00-10:00 (16) | ||||
35-35 | 09:00-10:00 (17) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (10)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (11)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (12)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (13)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (14)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (15)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (16)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (17)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 10:00-11:00 (1) | ||||
21-21 | 10:00-11:00 (2) | ||||
22-23 | 10:00-11:00 (3) | ||||
24-25 | 10:00-11:00 (4) | ||||
26-26 | 10:00-11:00 (5) | ||||
27-29 | 10:00-11:00 (6) | ||||
30-30 | 10:00-11:00 (7) | ||||
31-31 | 10:00-11:00 (8) | ||||
33-33 | 10:00-11:00 (9) | ||||
34-34 | 10:00-11:00 (10) | ||||
35-35 | 10:00-11:00 (11) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (10)
- P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (11)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 09:00-11:00 (1) | 11:00-12:00 (2) | |||
21-21 | 09:00-11:00 (3) | 11:00-12:00 (4) | |||
22-23 | 11:00-12:00 (5) | ||||
22-24 | 09:00-11:00 (6) | ||||
24-25 | 11:00-12:00 (7) | ||||
25-26 | 09:00-11:00 (8) | ||||
26-28 | 11:00-12:00 (9) | ||||
27-28 | 09:00-11:00 (10) | ||||
29-29 | 09:00-11:00 (11) | 11:00-12:00 (12) | |||
30-30 | 09:00-11:00 (13) | 11:00-12:00 (14) | |||
31-31 | 09:00-11:00 (15) | 11:00-12:00 (16) | |||
33-33 | 11:00-12:00 (17) | ||||
33-35 | 09:00-11:00 (18) | ||||
34-34 | 11:00-12:00 (19) | ||||
35-35 | 11:00-12:00 (20) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (10)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (11)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (12)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (13)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (14)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (15)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (16)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (17)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (18)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (19)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (20)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 12:00-13:00 (1) | ||||
21-21 | 12:00-13:00 (2) | ||||
22-23 | 12:00-13:00 (3) | ||||
24-25 | 12:00-13:00 (4) | ||||
26-26 | 12:00-13:00 (5) | ||||
27-29 | 12:00-13:00 (6) | ||||
30-30 | 12:00-13:00 (7) | ||||
31-31 | 12:00-13:00 (8) | ||||
33-33 | 12:00-13:00 (9) | ||||
34-34 | 12:00-13:00 (10) | ||||
35-35 | 12:00-13:00 (11) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (10)
- P7I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (11)