Praktikak_titulua

Praktikak

Prácticas-Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

Borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu enpresetan eta erakundeetan, graduaren azken mailetan. Enpresarekin izango duzun lehen harremana izango da eta zure espedientean jasoko dira. 900 hitzarmen baino gehiago ditugu, eta 450 enpresa laguntzaile.

Praktika hauen bidez, 24 ECTS baliozkotu ahal izango dituzu Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduan.

Bilboko Ingeniaritza Eskolan, gainera, aukera ematen dizugu enpresa eta erakundeekin lankidetzan antolatzen ditugun beste jarduera batzuetan parte hartzeko (mintegiak, lan jardunaldiak, sariak...) eta laneratzea bultzatzeko erakunde publikoek zein pribatuek dituzten hainbat programekin bat egiten dugu.

Hementxe daukazu Bilboko Ingeniaritza Eskolak eskaintzen dizkizun praktikei eta beste jardunei buruzko informazio guztia.