XSLaren edukia

Laneko Osasuna eta Prebentzioa27659

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
12
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27659

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala75112.5
Gelako p.4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Nazioarteko, Estatuko eta Autonomia Erkideko araudiaren azterketaren bidez, lan osasuna eta prebentzioaren ikuspegi globala eta sakona azaldu nahi diegu ikasleei.

Bestalde, esparru honetan lanean aritzen diren nazioarteko, Europako, Estatuko eta Erkidegoko erakundeen berri emango diegu. Erakunde hauek araudia lantzen dute, haien aplikazioaren kontrola egiten dute eta laneko osasuna eta prebentzioaren ikerketan aritzen dira.

Kasu praktikoen bidez ikasleek gai hau ezagutu dezaten lortu nahi dugu eta, baita ere, lan osasunaren eta lan arriskuen prebentzioaren garrantzia ikus dezaten.



Irakasgaia ondo ulertzeko, ezinbestekoa da aurreko ikasturtetan emandako Laneko Zuzenbidea, Sindikatu-Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako Zuzenbidea ezagutzea, Laneko Osasun eta Prebentzioko arlo asko horiekin erlazionaturik dagoelako

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULAZIOAREN KONPETENTZIA ZEHATZA:

- Enpleguari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko planak eta estrategiak diseinatu, garatu, kontrolatu eta behar den bezala baloratu.



ZEHARKAKO KONPETENTZIA:

- Lan arloko informazio esanguratsua bilatu, aurkitu, aukeratu eta aztertu, lortutako hiztegi teknikoa oinarritzat hartuta.



IRAKASGAIAREN KONPETENTZIAK:

- Lan osasuna eta prebentzioari buruzko araudia, hitzarmen kolektiboak eta auzitegien sententziak bilatu, aukeratu eta modu egokian interpretatu.

- Bakoitzak dituen betebehar prebentiboak modu egokienean bete ditzaten, langileei, enpresariei eta haien ordezkariei aholkua eman.

- Enpresaren jarduera prebentiboa diseinatu.

- Prebentzio baliabideak kudeatu.

- Oinarrizko neurri prebentiboak aukeratu, lan taldean arituz eta postuarekiko egokitzapena koantuan harturik



EMAITZAK:

- Gaiari buruzko araudia ezagutu.

- Lanpostuko arrsikuak detektatu eta neurri ezberdinen proposamena egin.

- Sor daitezkeen kasu praktikoei erantzuna emateko autonomia izan.









Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia: Oinarrizko kontzeptuak. Gaia honetan, prebetzioari eta lanósasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak aztertuko durgu, gerora prebentzio-araudia hobeto ulertu ahal izateko.

2. Gaia: Lan arriskuen prebentziorako marko juridikoa. Irakasgai honetako arau nagusiaren (31/1995 Legea) ikasketarekin hasi baino lehen, komenigarria da jakitea zer eremu juridikoaren barne kokatzen den (estatala, Europar Batasunekoa eta nazioartekoa). Prebentzioaren arloan burutzen den politika publikoa ikusten da ere bai.

3. Gaia: Eskubideak eta betebeharrak. Prebentzioaren eremuan barneturik dauden subjetu desberdinek dituzten eskubideak eta betebeharrak aztertuko dira.

4. Gaia: Jarduera prebentiboaren planifikazioa eta antolakuntza enpresan. Prebentzioa enpresaren kudeaketa sisteman egon behar da integraturik. Gai honertan integrazio hori nola egiten den aztertzen da.

5. Gaia: Langileen ordezkaritza eta parte hartzea. Prebentzioan, langilea funtsezko subjetua da, bere osasuna eta segurtasuna babesten ari garelako. Funtsezkoa denez, oso garrantzitsua da bere parte hartzea gai honetan hartzen diren erabakietan. Ordezkarien bitarteko parte hartzea aztertzen da batez ere.

6. Gaia: Erantzukizunak. Subjetu desberdinen eskubideak eta betebeharrak aztertu ondoren, betebehar horien urrapenen ondorioz sortzen diren ondorio juridikoak aztertuko ditugu.



7. Gaia: Prebentzio-Teknikak. Hainbat prebentzio-teknika aztertzen dira.









MetodologiaToggle Navigation

Bi motatako irakaskuntza izango da: teorikoa eta praktikoa.



Irakaskuntza teorikoa emateko klase magistralak erabiliko ditugu. Klase hauen jarraipen egokia lortzeko, aldez aurretik ikasleen esku material egokiak jarriko ditugu (eskemak, dokumentazioa ...). Horrez gain, baliabide informatikoen erabilera irakatsiko zaie (datu-baseak, web-gune interesgarriak...), horrela, beharrezkoa den dokumentazio juridikoa lortzeko gai izango dira ikasleak (epaiak, araudia, inprimakiak,..).

Klase teorikoa eman ondoren, hainbat ekintza burutuko dira gai bakoitzean emandako ezagupenak finkatzeko asmoz (galdetegi, test...).



Klase praktikoak gaitasun praktikoak eskuratzeko eta garatzeko esparrua izango dira. Klase horietan txostenak, kasu praktikoak, iritziak¿landuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

I. IRIZPIDE OROKORRA: ETENGABEKO EBALUAZIOA

Laneko Osasuna eta Prebentzioa irakasgaian, etengabeko ebaluazioa lehenesten da. Edozein ikaslek aukera dezake etengabeko ebaluazioa, baldin eta lehenengo lauhilekoan aukeratu eta bigarrenean jarraitzen baldin badu. Urteko irakasgaia denez, EZIN DA LAUHILEKO BAKARRA EGIN ETENGABEKO EBALUAZIOAN (berdin du zein irakaslek irakasten duen, irakasgaia bakarra delako bere osotasunean).

Ulertuko da ikasleak etengabeko ebaluazioa onartu duela ikastaroan zehar proposatzen diren zeregin guztiak egiten baditu.

Etengabeko ebaluazioan dauden ikasleek BAKARRIK izango dute urtarrileko azterketa egiteko aukera. Urtarrileko azterketa gaindituz gero, lehen lauhilekoko gaiak askatzen dira, betiere ikasturte osoan etengabeko ebaluazioan jarraitzen badu. Horrela bada, gaien askatzea ikasturte osorako izango da, ekaineko ezohiko azterketa barne.

URTARRILEKO azterketa partziala:

- Etengabeko ebaluazioa egiten ari diren ikasleak bakarrik aurkez daitezke.

- Proposatutako zereginak gainditu dituztenek (notaren %20a balio dute), %80 gehienezko balioa duen azterketa teorikoa egingo dute. Bi noten batezbestekoa egiteko, azterketa teorikoaren 8 puntutik 4 atera behar da.

- Ebaluazio jarraituan dagoen ikasleak baldin eta ez baditu proposatutako zereginak gainditu, azterketa praktikoa egin beharko du azterketa teorikoarekin batera. Bi atalak gainditu beharko ditu. Portzentai berdinak mantentzen dira (%20 praktika eta %80 teoria).

MAIATZEKO ohiko azterketa:

- Bi azterketa mota egongo dira: bata, lehen lauhilekoko gaiak kendu dituztenentzat (bigarren lauhilekoarekin soilik) eta bestea, gai guztiak dituztenentzat (azterketa bakarra da, eta dena gainditzen da edo dena ez da gainditzen, hau da, ez dago askatzeko aukerarik).

- Azterketan ariketa praktikoa izatea proposatutako zereginak gainditu izanaren edo gainditu ez izanaren menpe dago.

ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA

Etengabeko ebaluazioari uko egiteko, ikasleak egoera horren berri eman behar dio, idatziz, irakasle arduradunari, ikasturtea hasi eta horrengo 18 asteren barruan.





II. EZOHIKO IRIZPIDEA: AZKEN EBALUAZIOA



- Lehen momentutik azken ebaluaziora atxiki direnak edota ebaluazio jarraitua bukatzen ez dutenek, MAIATZEAN AZKEN AZTERKETA izango dute IKASTURTEKO GAI GUZTIEKIN. Azterketa honen balioa 100% izango da, baina atal praktikoa (%20) eta atal teorikoa (%80) izango ditu. Bi atalak gainditu behar dira atal biak gehitzeko. EZ DA ATALIK GORDETZEN EZOHIKO AZTERKETARAKO.



COVID-19ak sor dezakeen osasun-egoera dela eta, azterketa presentzialki egitea ezinezkoa balitz, eGelan azalduko den prozedura jarraituko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

I. ETENGABEKO EBALUAZIOA

Ezohiko deialdian, bi azterketa mota egongo dira: bata, lehen lauhilekoa askatu duten ikasleentzat (bakarrik bigarren lauhilekoa) eta bestea, gai guztiak dituztenentzat.

- Azterketan, azterketa praktikoa izatea ala ez proposatutako zereginak gainditu izanaren edo ez gainditu izanaren baldintzapean dago.



II. EZOHIKO IRIZPIDEA: AZKEN EBALUAZIOA

- Maiatzeko azken ebaluazioa gainditu ez dutenek EKAINEAN AZKEN AZTERKETA BAKARRA IZANGO DUTE IKASTURTEKO IRAKASGAI GUZTIEKIN. Azterketak %100 balio du, eta bi zati izango ditu: batetik atal praktikoa (%20) eta bestetik, atal teorikoa (%80). Bi atalak gainditu behar dira bi notak gehitzeko.

Era berean, etika akademikoari buruzko protokoloa dela eta, kontuan hartu behar da:

• "UPV/EHUko ebaluazio-probetan edo lan akademiko ebaluagarriak prestatu eta aurkezterakoan, iruzurrezko edo desonesgarritzat jotzen dira honako jokabide hauek: lanak plagiatzea, hau da, besteren lanak kopiatzea jatorria edo erabilitako iturria aipatu gabe, eta norberak egiteko gisa aurkeztea ebaluazio akademikoa behar duten testu edo lanetan" (2.a. puntua).

• "Oro har, eta kontrakoa adierazi ezean, UPV/EHUn ebaluazio-proba bat egiten den bitartean, debekatuta egongo da ikasleek liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta gailu telefonikoak, elektronikoak, informatikoak edo bestelakoak ere" (3. puntua, 5. or.).



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Eguneratutako araudia.
Oinarrizko eskuliburua: IGARTUA MIRO, Mª Teresa: Sistema de Prevención de Riesgos Laborales, Ed. Tecnos, Madrid,azkeneko edizioa.
Datu-baseak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GARCIA NINET, J. Ignacio (dir.): Manual de Prevención de Riesgos Laborales (Seguridad, Higiene y Salud en el Trabajo), Ed. Atelier, Barcelona, última ed.

GARRIGUES GIMENEZ,A. (dir.): Derecho de la Prevención de Riesgos Laborales, Ed. Bomarzo, Albacete, 2009.

SALA FRANCO, Tomás: Derecho de la Prevención de Riesgos Laborales, Ed. Tirant lo blanch, Valencia, última ed.

SEMPERE NAVARRO, A.V. Y OTROS: Derecho de la Seguridad y Salud en el Trabajo, Ed. Cívitas, Madrid, últ. Ed.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ESPESO EXPOSITO, M., ESPESO SANTIAGO, J.A., FRENANDEZ MUÑIZ, B., FERNANDEZ ZAPICO, F.: Seguridad en el Trabajo, Ed. Lex Nova, Valladolid, última ed.
GONZALEZ ORTEGA, S., APARICIO TOVAR, J.: Comentarios a la Ley 31/1995, de Prevención de Riesgos Laborales, Ed. Trotta, Madrid, 1996.
IGARTUA MIRO, Mª Teresa: La obligación general de seguridad, Ed. Tirant lo Blanch, Valencia, 2000.
LLANEZA ALVAREZ, JAVIER: Ergonomía y Psicosociología Aplicada, Ed. Lex Nova, Valladolid, última ed.
MENENDEZ DIEZ, f. : Higiene Industrial, Ed. Lex Nova, Valladolid, última ed.
PUMAR BELTRAN, NURIA (coor): La responsabilidad laboral del empresario: siniestralidad laboral, Ed. Bomarzo, Albacete, 2006.
(Publicaciones del INSHT)

Aldizkariak

Actualidad Laboral
Aranzadi Social
Documentación Laboral
Derecho del trabajo y Seguridad SociAL-cef
Justicia Social
Lan Harremanak
Relaciones Laborales
Revista de Derecho Social
Revista del Ministerio de Trabajo e Inmigración
Revista Española de Derecho del Trabajo y Seguridad Social
Riesgo Laboral
Técnico Laboral
Temas Laborales
Trabajo y Salud
Tribuna Social

Web helbideak

www.insht.es
www.osalan.es
www.ilo.org
www.europa.eu
www.istas.net

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUE MENDIZABAL, MARTA
  • GALDOS LOYOLA, MARIA ELENA
  • ZAPIRAIN BILBAO, ANA ISABEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

11:30-12:30 (2)

16-30

11:30-12:30 (3)

11:30-13:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:30 (1)

16-30

10:00-11:30 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00 (1)

16-30

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

11:30-12:30 (2)

16-30

11:30-12:30 (3)

11:30-13:00 (4)

Irakasleak

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:30 (1)

16-30

10:00-11:30 (2)

Irakasleak

02 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00 (1)

16-30

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00 (1)

10:30-12:00 (2)

16-30

11:00-11:30 (3)

12:00-14:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

16-30

09:30-11:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

16-30

11:30-13:00 (2)

Irakasleak