XSLaren edukia

Sindikatuen Egungo Erronkak27664

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27664

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala22.533.75
Gelako p.22.533.75

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lan harremanen ardatza den sindikalgintzaren gaur egungo errealitatearen inguruko hausnarketa izango da irakasgai hau. Irakasgaiaren izenean bertan agertzen da errealitate horren izaera kritikoa. Sindikalgintzaren etorkizuna definitzeko, aurrean dituen erronkei nola erantzuten dizkieten sindikatuei ikusiko ditugu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Sindikalgintzaren izaera eta zereginak ezagutzea eta aurkeztea

Lan gatazkan, kasu bakoitzean eragiten duten elementuak zehaztu, ulertu, baloratu eta esplikatzea.

Ekoizpenaren deslokalizazioak sindikatuen jardueran duen eragina aztertu, neurtu eta aurkeztea.

Negoziazio eta hitzarmen sindikala bultzatu, aholkuak eman eta bideratzea.

Globalizazioak langile mugimenduaren gainbeheran nola eta zergatik eragiten duen aztertu, ezagutu eta esplikatzeko gauza izatea.

Gaur egungo lan harremanen pribatizazioa eta lan munduaren desegituraketa zeren ondorioak diren aztertu, baloratu eta aurkezteko gauza izatea.



Sindikalgintzak gizarte kapitalistan duen izaera eta bultzatzen dituen helburuak ezagutzea eta aurkeztea da ikasgaiaren zeregin nagusia. Horretarako sindikatuek, ingurune ekonomiko, ideologiko eta politiko ezberdinetan, langilegoak jasatzen duen menpekotasun laborala eta ideologikoari aurre egin nahirik eta hainbat kasutan sistema kapitalistaren aldaketa bultzatuz, urratutako bide ezberdinak ezagutzen saiatuko gara. Baina batezere gatazka laborala bere izaera sozialean ezagutzea eta kokatzen ikastea izango da ikasgaiaren helburua; hau da, gatazka hau gaurkotuz, azken hamarkada hauetan garatu den globalizazioak, deslokalizazioak eta lan harremanen pribatizazioak langile klasearen desegituraketan, langile mugimenduaren gainbeheran eta sindikatuen jarduera edo ekintza sindikalean izan duten eragina ezagutzen saiatuko gara.

Zeharkako gaitasun moduan gatazkaren kudeaketa landuko da, hau da, nola kudeatu lan harremanetan, eta sindikalgintzaren esparruan eman ahal diren edozein tirabira edo gatazka.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Gaia:. Sindikalgintzaren jatorria eta bilakaera historikoa.- Hiritartasun politikotik hiritartasun sozialera.

2. Gaia: Sindikatu mota ezberdinak eta ordezkaritza sistemak.- Sindikatuen afiliazio maila eta langileen babesa.- Negoziazio kolektiboaren hedapena.

3. Gaia: Lan merkatuen zatiketa eta lan prekarietatea.- Malgutasunaren paradigma berria.- Malgutasunaren eragina lan harremanetan eta ekintza kolektiboan.

4. Gaia: Lana eta klase nortasuna.- Klase objektiboa eta klase subjektiboa: lan esparrutik kontsumoaren esparrura.- Klase sindikatuak eta sindikatu korporatiboak.- Gizarte mugimendu berriak eta sindikalgintza.

5. Gaia: Globalizazioa eta lan harremanak.- Sindikatuen nazioarteko ekintzetarako mugak.- Nazioarteko elkartasunaren eredu berriak.- Langileen migrazioak eta sindikatuak.

6.Gaia: Ekonomiaren finanziarizazioa eta lan harremanak.- Finantza fenomenoen ikuspegi orokorra.- Enpresa mailako eragina.- Lana eta kapitalaren arteko harreman berriak.- Pentsio funtsak eta sindikatuak.- Pentsioen etorkizunaren eztabaida.

7. Gaia: Egungo krisia: sindikatuen erantzunak.- Ongizatezko Estatuaren kontrako erasoa.- Desberdintasun sozial berriak eta sindikatuak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasleak, gai ezberdinak kokatzeko, beharrezkoak diren ideiak eta ikuspuntuak aurkeztuko ditu aurkezpen klasetan.



Gai bakoitzari buruzko material osagarria (artikuluak, liburutatik jasotako irakurgaiak, etab.) izango du ikasleak. Material honekin eta une bakoitzean Internetik jaso dezakeenarekin zenbait jarduera praktiko burutuko ditugu: Ikasleak zenbait artikuluri buruzko laburpenak egin beharko ditu bere balorazioa erantziaz, beste kasu batzuetan irakasleak irakurgaiari buruz prestatutako galdeketei erantzun beharko die. Aurrekoarekin batera, lan munduko zenbait gatazka klasera hurbilduko dugu. Gatazkan dauden lantegietako langile edo sindikatuetako partaideek egoera aurkeztu ostean, gaia edo arazoa klasean partaide guztien artean aztertu eta eztabaidatuko dugu eta ondoren, ikasle bakoitzak laburpen-txosten bat egingo du hausnartutako gatazkaren inguruan, horretarako, klasean jasotakoaz gain, gaiari loturik egon daitezken informazio iturri ezberdinez baliatu daiteke ikaslea.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honen izenburu berak adierazten duen moduan, erronkak, gaiak polemikoak izango dira, ez dira batere doktrinarioak. Beraz, eztabaida gaurkotasuneko gai baten inguruan izango da klaseen ardatz nagusia.

Laburpenak eta iruzkinak egin beharko dira emango diren hainbat irakurgaien inguruan. Horrek notaren erdia balio izango du. Beste erdia, azterketa baten bidez lortuko da, baina azterketa hori ez da buruz ikasteko, baizik eta, jorratuko ditugun materialen laguntzaz egingo da.



1.EBALUAZIO JARRAITU ETA PRESENTZIALAREN SISTEMA.

Ebaluaziorako ikasturte osoan zehar egingo diren hainbat ekintza eta ariketa baloratuko dira.

1.1.- Honaho hauek dira ebaluaketarako eginbeharrak:

Lanak eta ariketa praktikoak: azken notaren %50a.

Azterketa idatzia ikasgairen hainbat galderen inguruan: beste %50a.



1.2.- Uko egitea:

Araudi akademikoaren arabera edozein ikasleak izango du azken ebaluaketarako eskubidea. Horretarako uko egin behar dio ebaluaketa jarraituari ikasturtearen lehengo 9 aste barruko epean. Uko egitearen prozedura irakasleari bidalitako idazki bat izango da.



Ohiko deialdiari uko egiteko , ikasturtea amaitu baino hilabete lehenagoko epean, irakasleari bidalitako idazki baten bidez egin daiteke.



2.-AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikasleak azken ebaluaziorako sisteman sartzen da. Lehen aipatu den moduan, ikasturtearen lehen 9 asteetan bidali behar dio idazki bat irakasleari, uko egite horren adierazpen argia izateko.

Azken ebaluaziorako sisteman hainbat egin behar entregatu edo egin behar dira azterketaren data ofizialean.

a)Lan eta ariketa praktikoak, une horretan entregatu beharrekoak, notaren %50a izango dira.

b)Froga idatzia: beste %50a.



Azken azterketa honetara ez agertzeak deialdira uko egitea suposatuko du.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren izaera dela eta, ezohiko deialdirako erabiliko den sistema, ohikoaren berdina izango da. Erdia irakurgaien laburpenak eta iruzkinak, eta beste erdia azterketa.



Ezohiko deialdian azken ebaluazioren sistema bakarrik erabiliko da.

Ezohiko deialdian ere e-gelan emango diren materialak izango dira azterketaren ardatza. Hala ere, kalifikazioaren erdia azterketa egunean entregatu beharreko lanak ere izango dira. Lan horiek e-gelan argitaratuko dira, eta aukera egongo da ikasturtan zehar entregatu ahal izateko, nahiz eta klasera ez etorri.

Ohiko deialdian gainditu badira ariketak eta lanak, horien kalifikazioa mantendu egingo da ezohiko deialditarako.



Aparteko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelan emango dira ikasturtean zehar erabiliko diren irakurgai nagusiak eta sareko estekak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

E-gelan eskainiko da

Gehiago sakontzeko bibliografia

e-gelan eskainiko da

Aldizkariak

Jakin
Uztaro
Lan harremanak
Argia
Berria

Web helbideak

Manu Robles fundazioa
Ipar Hegoa fundazioa
LHK-CRL

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • APELLANIZ VALLE, KEPA XABIER
  • BELAUSTEGUI IBARLUCEA, LUIS
  • CARBAJO PADILLA, DIEGO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:00-17:30 (1)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00 (1)

Irakasleak