XSLaren edukia

Irakasleak

IRATXE GILLATE AIERDI

Ezagutza arloa
Gizarte Zientzien Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
iratxe.gillate@ehu.eus

Geografia eta Historian (1992) eta Gizarte eta Kultura Antropologian (1997) lizentziaduna UPV/EHUn. Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktiketan doktorea (2014) UPV/EHUn, eta Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Masterra (2005).

2005etik UPV/EHUko irakaslea da. Lehenago, 10 urtez, Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan zen Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia irakasgaia irakatsiz. UPV/EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Sailaren idazkaria izan da (2014-2019).

MINECOko I+D+i proiektuen ikerketa talde ezberdinetan parte hartu du (EDU2011-27835 eta EDU2015-65716-C2-2-R), eta beste ikerketa ekintzetan (EHU15/06). Red14, Gizarte Zientzietako ikerketa bikaintasun sareko partaidea da eta UPV/EHUko Ondarea eta Kultura Paisaiaka Ikerketa Taldeko (GIPYPAC)( partaidea da, Arkeologia eta Ondare Hezkuntza: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historiaren irakatsi eta ikasi lerroaren barruan (IT931-16). Ikerkuntza lan hau naziorteko kongresuetan aurkeztu du eta indexatutako aldizkarietan argitaratu ditu, zeinetatik bereziki aipatu behar dira WOSen (2) eta Scopusen (3) agertu direnak. Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: Ondare Hezkuntza, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historiaren irakatsi eta eta Genero Ikuspuntua.