XSLaren edukia

Irakasleak

AMELIA BENITO DEL VALLE ESKAURIAZA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
amelia.benitodevalle@ehu.eus

Amelia Benito del Valle Eskauriaza Euskal Herriko Unibertsitateko, (UPV/EHU) Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Sailaren irakaslea eta ikertzailea da Komunikazio Gaitasunaren garapenean zentratuz. Montrealeko unibertsitateko Kulturarteko eta Nazioarteko Komunikazioan masterra eta Quebequeko unibertsitateko soziologian doktoretzaren eskolaritatea literatura eta soziologia arloan. Lehen Hezkuntzako Irakaslea gradua eta Informazio Zientzietan lizentziatua eta doktorea. Montrealgo Quebec-eko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Sailean, Deustuko Unibertsitateko Turismo Eskolan eta lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxetan irakatsi du.

Era berean, atzerriko unibertsitateetan hainbat egonaldi egin ditu literatura eta gizartea ardatz hartuta eta nazioarteko ikerketa taldeetan parte hartzen. Emakumeen literatura gertaeraren eta komunikazio euskarri berrien inguruko alderdiak ere ikertzen ditu.

Nazioarteko aldizkari zientifiko batzuetan zuzendaria eta literaturaren buruzko lanak argitaratu ditu. Kongresu, Jardunaldi eta Mintegi ugaritan hartu du parte, hizlari nahiz batzorde zientifikoetan. Gaur egun, EHUko LAIDA, Literatura eta Identitatea, ikerketa taldearen kidea da.