XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN ELIZABET AROCENA EGAÑA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
mirenelizabet.arocena@ehu.eus

Nazioartean irakasle aritu ondoren, Elizabeten espezialidadea hizkuntzen irakaskuntza testuinguru eleanitzetan da. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean Hizkuntza eta Literaturaren Didaktikaren sailean eta European Master in Multilingualism and Education (EMME) masterrean irakasle da. DREAM (Donostia Research group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeko kide da 2010etik eta bertan ikerketa lan askotarikoak egin ditu, beti ere hezkuntza eta eleaniztasun arloan. Nazioarteko konferentzietan parte hartutako da eta taldekide batzuekin Teachers’ beliefs in multilingual education in the Basque Country and in Friesland (2015) ikerketa artikulua argitaratu du. Elizabetek Euskararen eta gaztelaniaren erabilera ingeleseko irakaskuntza-saioetan (2018) artikulua ere argitaratu du. Baita ere, Elizabetek zenbait liburu argitaratu ditu beste lankide batzuekin batera hizkuntzen irakaskuntza hizkuntza gutxitu bat dagoen testuinguru eleanitzetan gaiaren inguruan. Doktore tesia Multilingual Education: Teachers’ Beliefs and Language Use in the Classroom burutu zuen eta irakasle gisa lan egiten du lehen eta bigarren hezkuntzako hizkuntza irakasleen formakuntzan.