XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA ANGELES SOROA UDABE

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
marian.soroa@ehu.eus

Psikologian lizentziaduna (1999) eta nazioarteko doktorea (2014) UPV/EHUn, Unibertsitate horretako irakasle 2001etik. Orain arte irakasgai-dozena bat baino gehiago eman ditu Gradu eta Graduondoko desberdinetan eta erakundeko irakasleen irakaskuntza jarduera ebaluatzen duen Docentiaz programan bikaintasun diploma lortu du birritan.

Kudeaketari dagokionez, mugikortasunaren eta kalitatearen arloko dekanordea izan da bi urtez Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Haur Hezkuntzako-Graduko koordinatzailea ere izan da hiru urtez. Gaur egun eta duela bost urtetik bere departamenduko azpisail bateko irakasle taldearen koordinatzailea da eta duela bi urtetik Heziketa Bereziaren eremuko Practicum IIIaren koordinatzailea.

Ikerketaren eremuan, hainbat erakundek diruz lagundutako hamar bat proiektutan parte hartu du edo horien ikertzaile nagusia izan da. Irakasle bisitaria izan da Exeter-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Urbinoko Unibertsitatean (Italia). 16 artikulu zientifiko, 5 liburu, 3 liburu-kapitulu eta estatuko eta nazioarteko 37 biltzarretan egindako ekarpenen egilekidea da. CNEAI-k aitortutako seiurteko 1 du. Bere intereseko ikerketa-gaiak dira ongizate sozio-emozionala hezkuntza-testuinguruetan, hezkuntza-laguntza behar duten pertsonen inklusioa eta hezkuntza berrikuntza goi mailako prestakuntzan.