XSLaren edukia

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean25857

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25857

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean izeneko ikasgaia Lehen Hezkuntzako Graduko lehen ikasturteko oinarrizko formakuntzaren parte da, zehazki “Irakasle Zeregina” modulukoa.

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean izeneko ikasgaiaren helburua jaiotzatik hasi eta 12 urte arteko garapen psikologikoa aztertzea da, garapenaren ikuspuntu integratzaile eta dialektikotik, euren praktika profesionalean erabilgarri izan daitezkeen ezagutza teorikoak eta baliabideak eskainiz.

Horretarako, giza garapenaren ikasketarako teoria, eredu eta metodologia desberdinak aztertuko dira, baita garapen etapa bakoitzari lotutako aldaketa psikologiko nagusiak ere

Ikasgaiaren xedea ikasleek aniztasunarekin erlazionatutako erantzun egokiak garatzea da, pedagogia printzipio desberdinen ezagutzan zein aplikazioan oinarrituta, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren oinarrian dauden metodologia-estrategiak eta aniztasunaren arretarako beharrezkoak diren ohiko neurriak ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasleak, Garapenaren Psikologia Eskola Adinean ikasgaiaren bidez hurrengo 3 gaitasunak landuko ditu:

A) Bilakaeraren psikologiak giza garapenaren arloan eginiko ulertzea eta kontrastatzea, haurtzaroan eta nerabezaroan prozesu horren ezaugarriak hautemateko, familia, gizarte eta eskolaren testuinguruan.

B) Giza garapenaren ezaugarriak eta bizitzaren lehen zikloan bilakaera-prozesua osatzen duten elementuak identifikatzea eta deskribatzea hainbat une eta esparrutan, hezkuntzaren arabera interpretatzeko eta zailtasunak hautemateko.

C) Banaka eta taldeka irizpideak sortzea ikasleen gaitasunak garatzea ahalbidetuko duen hezkuntzako esku-hartzeen plangintza egiteko, erritmo heterogeneoak aintzat hartuz eta hainbat mailatatik abiatuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Garapenaren Psikologia: diziplina zientifikoa. Garapenaren azterketarako hurbilpen teorikoak. Garapenaren Psikologiaren ikerketa. Garapenaren nozioaren bilakaera eta hezkuntza prozesuekin duen harremana.



2. Lehen haurtzaroa (0-2 urte). Ezaugarri psikologikoen azterketa eta hezkuntza praktiken eragina haurraren garapen prozesua hobetzeko alderdi guztietan: garapen psikomotorea; adimenaren hastapenak; hizkuntz jabekuntza; gizarte-garapena eta nortasunarena.



3. Bigarren Haurtzaroa (2-6 urte). Garapen fisikoa eta psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta garapen morala; nortasunaren garapena eta gizarte-harremanak; Garapena optimizatzeko hezkuntza praktikak



4. Eskolako urteak (6-12). Garapen fisikoa eta psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta garapen morala; nortasunaren garapena eta gizarte-harremanak; Garapena optimizatzeko hezkuntza praktikak

MetodologiaToggle Navigation

Jarduera teoriakoak eta praktikoak tartekatuko dira: klase magistralak, testu edo artikuluen irakurketak, ariketa praktikoak, eztabaidak, bideoak, kasu praktikoen analisia, behaketak, lanen aurkezpenak...



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikasgai honen ebaluaketa jarraiak 3 zati izango ditu: a) Klaseko praktikak edota lan teoriko-praktikoak: azken notaren %34-40-a b) Lan modularra: azken notaren %16-20-a c) Bakarkako froga: azken notaren %40-50-a (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1-EBALUAZIO JARRAIA

Hiru atal izango ditu:

a) Klaseko praktikak edota lan teoriko-praktikoak: azken notaren %34-40-a

b) Lan modularra: azken notaren %16-20-a

c) Bakarkako froga: azken notaren %40-50-a

Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako ATAL GUZTIAK egin eta GAINDITU BEHARKO dira ikasle gidan kontrakoa zehaztu ezean .

Ikasketa emaitzak eta ebaluazio irizpideak irakasleak argituko ditu ikasle gidan.

Ebaluazio formatiboa izango da: ikasleen ikaskuntza errazteko, irakasgaiaren eta gelako lanen jarraipena egingo da.



2. AZKEN EBALUAZIOA:

Ikasleak, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:

- Idatzizko proba TEORIKO-PRAKTIKO indibiduala/k. Ikasgaiaren notaren %100 balioa izango du, baldin eta ikasle horrek diziplina arteko modulu lana egin behar ez badu (moduluaren gida ikusi salbuespenak ezagutzeko). Diziplina arteko modulu lana egin behar dutenentzako, probak ikasgaiaren %80 eta %84 arteko balioa izango dute (diziplina arteko modulu lana moduluan eskatzen den moduan egin beharko da; ikusi moduluko gida). Idatzizko proben atal praktikoa zein teorikoa gainditu beharko dira, eta atal praktikoa egiteko irakasgaian zehar erabilitako materiala erabiliko da. Proben nondik norakoak, atalak eta ehunekoen zehaztapenak irakasgaiaren ikasle gidan jasota egongo dira.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



DEIALDIARI UKO EGITEA

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «Ez aurkeztuta» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40-a edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaera. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta irakasgaiaren ikasle gidan zein gela saioetan zehaztuko dira. Ikasleak gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.



OHAR GARRANTZITSUA: COVID-19

Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema ez presentziala izango litzateke eta e-gela eta Black board collaborate bidez aurrera eramango litzateke, azken ebaluazio proba barne.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZOHIKO EBALUAZIO SISTEMA (ikusi "azken ebaluazioa" ohiko deialdiaren atalean)

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da (honek suposatuko dituen atal eta zeregin ezberdinekin). - Hortaz, aurreko atala ikusi ezaugarriak ezagutzeko.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko (ikusi "azken ebaluazioa" ohiko deialdiaren atalean). Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.



EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



OHAR GARRANTZITSUA: COVID-19

Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema ez presentziala izango litzateke eta e-gela eta Black board collaborate bidez aurrera eramango litzateke, azken ebaluazio proba barne.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasleak sortutako materiala: apunteak eta Power-Point aurkezpenak.
- Ikus-entzuneko materialak.
- egela plataformaren erabilera.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Berger, K.S. (2003). Psicología del Desarrollo. Madril: Editorial Panamericana.

Bermudez, M. P. eta Bermúdez Sánchez, A. M. (2004). Manual de Psicología Infantil. Aspectos evolutivos e intervención psicopedagógica. Madril: Biblioteca Nueva.

Delval, J. (1994). El desarrollo humano. Madril: Siglo XXI.

González, A. M. eta laguntzaileak (1995). Psicología del desarrollo: teoría y prácticas.Málaga: Ediciones Aljibe.

Martín Bravo, C. eta Navarro Guzmán, J. I. (Koord) (2009). Psicología del desarrollo para docentes. Madril: Pirámide.

Mietzel, G. (2005). Claves de la Psicología Evolutiva. Barcelona: Herder.

Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (1991). Desarrollo psicológico y educación, I. Psicología evolutiva. Madril: Alianza.

Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (1999). Garapen psikologikoa eta hezkuntza, I. Psikologia ebolutiboa. UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Hoffman, L., Hall, E. eta Paris, S. (1995). Psicología del desarrollo. Madril: McGraw- Hill.
Lefrançois, G. (1999). El ciclo de la vida. México: Thomson.
Mayor, J. (koord.) (1995). Psicología Evolutiva. Madril: Anaya.
Muñoz García, A. (Koord.) (2010). Psicología del desarrollo en la etapa de educación infantil. Madril: Pirámide.
Muñoz García, A. (Koord.) (2010). Psicología del desarrollo en la etapa de educación primaria.
Papalia, D. (1991). Psicología del desarrollo. De la infancia a la adolescencia. México: McGraw-Hill.
Perinat, A. (2002). Psicología del desarrollo: del nacimiento al final de la adolescencia. Bartzelona: Universidad Oberta de Catalunya.
Rice, F. C. (1997). Desarrollo humano: estudio del ciclo vital. Mexico: Prentice-Hall.
Santrock, J.W. (2002). Psicología del desarrollo en la infancia. Madril: McGraw-Hill.
Shaffer, D.R. (2000). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. México: Thomson.
Trianes Torres, M.V. eta Gallardo Cruz, J.A. (2003). Psicología de la Educación y del Desarrollo en contextos escolares.
Vasta, R., Haith, M.M. eta Millar, S.A. (1996). Psicología infnatil. Barcelona: Ariel.

Aldizkariak

- Europena Journal of Educational Psychology.
- Infancia y Aprendizaje.
- INFAD. Psicología de la Infancia y de la Adolescencia.
- Tantak.
- Hik Hasi.

Web helbideak

- http://psicoeduc.rediris.es
- http://www.fia.es
- http://www.fundacionyuste.org/acciones/infad/revistas.htm
- http://www.educacioninicial.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZPIAZU IZAGUIRRE, LOREA
  • DE LA FUENTE GAZTAÑAGA, AMAIA
  • VELA RODRIGUEZ, IMANOL

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:30-14:30 (1)

3-6

12:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

7-15

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 3.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:30 (1)

7-15

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

7-15

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)