XSLaren edukia

Practicum I26507

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Kodea
26507

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Practicum I honen funtsezko helburua ikasleek, etorkizuneko profesional gisa, Ikastetxe batekin lehen harreman bat finkatzea eta behaketa orokor bat egitea da.

Ikastetxearekin izango duten lehen hartu-eman horretan IKASKUNTZA EMAITZA hauek proposatzen dira:

• Ikastetxearen antolaketa, hezkuntza ildo nagusiak eta ingurua ezagutzea

• Informazioa aztertzea eta interpretatzea

• Komunikazio estrategiak modu egokian erabiltzea

• Elkarrekintza ezberdinetan jarrera egokia azaltzea

• Praticumaren prozesuan zehar jarrera egokia azaltzea

• Ikasgelaren errealitatearen aldagaiak eta estrategia metodologikoak behatzea eta ezagutzea



PRACTICUMEKO KONPETENTZIAK



HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN EZAGUTZA PRAKTIKOA

(Ikasgelaren, ikastetxearen eta bere kudeaketaren inguruko ezagutza praktikoa izan)





KOMUNIZAZIORAKO eta ELKARREKINTZARAKO GIRO EGOKIA

(Ikasgelako eta ikastetxeko elkarrekintza eta komunikazio prozedurak behatu, bertan giro egokia bultzatzeko)





IKASKUNTZAREN ALDAGAIAK

(Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko aldagai nagusiak ezagutu)



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PRACTICUM I

1. Gaia. PRAKTIKETAKO ESPERIENTZIARA: EZAUGARRIAK

2. Gaia. ESKOLAKO ERREALITATEAREN BEHAKETA

Irakaskuntza-lanean behaketa egiteak dituen helburuak eta baliagarritasuna, horren bidez aztertu daitezkeen aldagaiak

Behatzeko eta informazioa biltzeko teknikak, motak eta moduak:

. Ikastetxeetan eskuragarri dauden dokumentazio-iturriak.

. Ikasgelan irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan esku hartzen duten aldagaien behaketa.

. Informazioaren analisia eta interpretazioa

Dibertsitatea behaketaren helburu gisa: generoa, kulturen arteko harremanak...

3. Gaia. ESKOLA-ERREALITATEAREN ETA IKASGELAKO ELKARRERAGIN-PROZESUEN ANALISIA

Zentroak ingurune fisikoarekin, sozio-ekonomikoarekin eta kulturalarekin duen harremana.

Hezkuntza-zentroaren eta ikasgelaren egitura eta antolamendua

Zuzendaritza-taldea

Pedagogia-batzordea

Etaparen antolamendua

Irakaskuntza-koordinazioa

Ikastetxeko Proiektuak:

. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua

. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua

. Ikastetxeko Ikasketa Proiektua

4. Gaia. KANPOKO HEZKUNTZA-ZERBITZUAK

Berritzeguneak, talde multiprofesionalak, baliabideak eta laguntzako pertsonala

Hezkuntza-administrazioa.

Erreferentziazko lege-esparrua= Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma

MetodologiaToggle Navigation

8.2 IKASLEAK ERABIL DITZAKEEN TRESNAK ETA BALIABIDEAK

Ikasleen gogoeta eta esperientzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako Practicumaren ikuskera, helduen ikaskuntza autonomoa ardatz gisa hartuta, ezin daiteke oinarrizko estrategia edo metodologia bakar batean bermatu. Ikasleak praktika-prozesu horretan guztian bere garapen pertsonala eta profesionala erdiesteko hainbat estrategia eta baliabide erabil ditzake. Oinarrizkoak hauek izango lirateke: 1) Behaketa, 2) Egunkaria, 3) Paper-zorroa eta 4) Elkarrizketak.



Horretarako, Practicum ikasgaiak berezkoa du egonaldian oinarritutako irakaskuntza izango duela ardatz.

Honela, egonaldiaren aurretiko mintegiak, tutoretzak eta bestelako ikastaroak izango dira abiapuntu eta, ondoren egonaldian zehar, bertako irakaslearen tutoretzapean eta EHUko tutorearen bilera eta foroen bidez bideratuko da praktikaldia.

Egonaldiaren bukaeran esperientziaren hausnarketa landu eta bilduko da taldeko edo bakarkako bileretan, azken txosten edo bestelako biltze lan batean jasoz guztia.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi agentek ebaluatuko dute praktikak egiten ari den ikaslea: batetik, Irakasleen U.E.ko tutoreak, eta bestetik, Practicuma egin den ikastetxeko tutoreak. Horietako bakoitzak bere protagonismoa izango du ikaslearen azken kalifikazioan:

1) Irakasleen U.E.ko tutoreak honako alderdi hauek baloratuko ditu:

- Aurretiazko prestakuntzan egindako lana, mintegiak, foroak, bisitak eta bideoa; horiek azken kalifikazioaren % 30a osatuko dute.

- Memoria eta egunerokoa; horiek azken kalifikazioaren % 40a osatuko dute.

2) Gainerako % 30a ikastetxeko maisu-maistra tutoreak baloratuko du, ikasleak praktika-aldian egin duen lana kontuan hartuta.

Irakasgaiaren beraren konpetentziak lortzea da practicumaren helburua (ikus “konpetentzietan oinarritutako programazioa”, 4. atalean), eta horrenbestez, bi agenteek aldez aurretik zehaztutako ebaluazio-irizpideak dituzte.

Horrez gain, honako aldaera hauek kontuan hartzea komeni da:

- Azken nota eskuratzeko batez bestekoa egin aurretik, beharrezkoa da alde bakoitza gaindituta izatea, gutxienez, 5eko notarekin.

- Egonaldia edo lana, bietako bat gainditzen ez badu azken nota EZ NAHIKO izango da 1. deialdian. Egonaldia bada gainditu ez duena, ez ohiko deialdian ez aurkeztua izango du.

- Ez ohiko deialdian ere gainditzen ez badu, practicum osoa errepikatu beharko du hurrengo ikasturtean.

Bestalde, bertaratzeari dagokionean, baldintza hauek hertsiki eskatuko dira:

 Ikastetxeko ordu guztietan bertaratzea. Arrazoitu gabe hiru goiz edo arratsalde huts egitea nahikoa izango da egonaldian EZ NAHIKOA jartzeko.

 Irakasleen Unibertsitate Eskolako tutoreak antolatutako bilera eta bestelako bertaratzeetan %80an parte hartzea ere ezinbestekoa izango da. Dena den, huts egite bakoitzak puntu 1 kenduko dio azkeneko emaitzari.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Practicum Iaren gida eta behaketa tresnak: http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-content/eu/contenidos/informacion/eumagisss_practicum_indice/eu_indpract/graduko_gidak.html

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BOLÍVAR, A.; DOMINGO, J. (2007). Prácticas eficaces de enseñanza. Madril: PPC.

CALBÓ ANGRILL, M. (Koord.) (2009). Guía para la evaluación de competencias en el Practicum de Maestro/a. Bartzelona: AQU Catalunya.

COLL, C. (2002). Observación y análisis de las prácticas de educación escolar. Bartzelona, UOC.

CORIAT, M.; ROMERO, A., GUTIÉRREZ, J. (Coord.) (2003). El Practicum en la formación inicial del profesorado de Magisterio y Educación Secundaria. Avances de investigación, fundamentos y programas de formación. Granada: Granadako Unibertsitatea.

GAVARI STARKIE, E. (Koord) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum. Madril: Ramón Areces.

GAVARI STARKIE, E. (Koord.)(2005). Estrategias para la observación de la práctica educativa. Madril: Ramón Areces.

GAVARI, E. (Dic.) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum. Madril: Ramón Areces fundazioa.

RODRÍGUEZ MARCOS, A. (2002): Cómo innovar en el Practicum de magisterio. Madril: UAM.

SCHÖN, D. (1987). Educating thereflective practicioner: Towards a new design for teaching and learning in the professions. London Josey: Bass.

SCHÖN, D. (1992). La formación de profesionales reflexivos. Bartzelona: Paidós.

SHORES, E. y GRACE, C. (2004). El portafolios paso a paso. Infantil y Primaria. Bartzelona: Graó.

ZABALZA, M. (2004). Diarios en clase: un inistrumento de investigación y desarrollo profesional. Madril: Narcea.



Web helbideak

http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-content/eu/contenidos/informacion/eumagisss_practicum_indice/eu_indpract/irakpracticumaurki.html