XSLaren edukia

Gizarte Zientzien Tailerra26503

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26503

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lehen Hezkuntzan gizarte zientzien irakasle izateko ezagutza, gaitasuna eta motibazioa garatzea da irakasgai honen helburu nagusia. Lehen Hezkuntzako Graduko 4. mailan egiten dugu Gizarte Zientzien Tailerra, Lehen Hezkuntzarako Berrikuntza Proiektuak minorraren baitan, eta 1. mailako Gizarte zientziak eta beren didaktika I eta 3. mailako Gizarte zientziak eta beren didaktika II irakasgaien osagarria da ikaslearen formazioan.

Ikasleek gizarte zientzien ikaskuntzarekin eta irakaskuntzarekin izan dituzten esperientzietatik eta oroitzapenetatik abiatuta, bizitzea egokitu zaigun unetik eta lekutik gizarte pentsamendua eta munduarekiko begirada kritikoa (des)eraikitzeko ahalegina egingo dugu. Batetik, espazioaren-geografiaren eta denboraren-historiaren kontzientzia kritiko bat landuz, bereziki, bazterreko subjektuak eta gorputzak ikusgarri egiteko helburuarekin; eta, bestetik, gizarteko botere harremanetan, oro har, eta hezkuntzaren esparruan, bereziki, generoa-kultura-arraza-klasea kategoriek sortzen dituzten bazterketak identifikatzeko betaurrekoak janzten eta haiek neutralizatzeko esku-hartze pedagogikoak sortzen saiatuko gara.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN KONPETENTZIAK EDO GAITASUNAK:

OINARRIZKO GAITASUNAK

CB2 - Ikasleek bere egiten dituzten ezagutzak haien lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta gaitasuna izatea argudioak prestatzeko, haiek babesteko eta ikasketa-eremuetan arazoak konpontzeko.

CB3 - Ikasleek beren ikasketa-eremuaren barruan interesekoak jotzen diren datuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea, gai sozialei, zientifikoei edo etikoei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak publiko espezializatu nahiz espezializatu gabeari transmititu ahal izatea.

GAITASUN OROKORRAK

G004 - Aniztasuna nagusi den testuinguruetan ikaskuntza-espazioak diseinatzea eta arautzea, genero-berdintasunari, ekitateari eta herritarren prestakuntzaren balioak osatzen dituzten giza eskubideei begira.

G005 - Gelan eta ikasgelatik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina-arazoak konpontzea eta gatazkak modu baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasleen ahalegina, jarraitutasuna eta diziplina pertsonala sustatzea eta balioztatzea.

G007 - Irakaslanaren dimentsio hezitzailea onartzea eta herritartasun aktiborako hezkuntza demokratikoa sustatzea.

G008 - Gizarte arloko jakintza, balio eta erakunde publiko eta pribatuekin harreman kritikoa eta autonomoa izatea.

G009 - Norberaren eta taldearen erantzukizuna balioztatzea, etorkizun jasangarria lortzeko.

G010 - Gelako praktikei buruz hausnartzea, haiek berritzeko eta irakaslana hobetzeko. Ikasketa autonomo eta kooperatiborako ohitura eta trebetasunak hartzea eta ikasleen artean sustatzea.

G012 - Hezkuntzak gaur egungo gizartean duen funtzioa, aukerak eta mugak ulertzea, baita lehen hezkuntzako ikastetxeei eta haien profesionalei eragiten dieten oinarrizko gaitasunak ere.

ZEHARKAKO GAITASUNAK

M01CM02 – 6-12 denboraldiari dagozkion hezkuntza-prozesuak aztertu eta ulertzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo. Lehen hezkuntzaren oinarriak ezagutzea. Irakaskuntza eta hura kokatzen duten baldintza instituzionalak aztertzea. Gure herrialdeko hezkuntza-sistemaren bilakaera historikoa eta hezkuntza-jardueraren baldintza politiko eta legegileak ezagutzea. Gelako elkarreragin- eta komunikazio-prozesuak ezagutzea. Diziplina arazoei heldu eta haiek konpontzea. Elkarlana eta banakako lana eta ahalegina sustatzea. Herritartasun aktiboa eta demokratikoa lantzeko balioetan oinarritutako hezkuntza-ekintzak sustatzea. Kultura anitzeko testuinguruetako eskola egoerak ezagutu eta horiei ekitea. Gelako irakaskuntza eta ikaskuntza diseinatu, planifikatu eta ebaluatzea. Lehen Hezkuntzako esperientzia berritzaileak ezagutu eta aplikatzea.

M02CM02 - Gizarte-zientzien oinarrizko printzipioak ulertzea. Azterlan historiko eta geografikoa, ikuspegi hezigarri eta kulturaletik integratzea. Herritarren hezkuntza demokratikoa eta pentsamendu sozial kritikoa sustatzea. Erakunde publiko eta pribatuek herrien arteko bizikidetza baketsuan duten garrantzia balioztatzea. Curriculumeko edukiak baliabide didaktiko egokien bidez garatu eta ebaluatzea eta ikasleen gaitasunak sustatzea.

GIZARTE ZIENTZIEN TAILERRA IRAKASGAIAN LANDUKO DITUGUN GAITASUNAK:

1. Hezkuntzaren funtzioari buruzko eta gizarte eta kultura ingurunearen irakaskuntzarako posizioei buruzko testu zientifikoak irakurtzeko, aztertzeko eta azaltzeko gaitasuna.

2. Ikasgelako eta gizarteko gatazkak eta zapalketak ikertzeko edo aztertzeko, eta esku-hartze eraginkorrak egiteko gaitasuna, literatura zientifikotik abiatuta.

3. Pentsamendu historikoaren eta geografikoaren irakaskuntza ikertzeko edo aztertzeko, eta esku-hartze eraginkorrak egiteko gaitasuna, literatura zientifikotik abiatuta.

4. Iturri zientifikoak bilatzeko, hautatzeko eta aipatzeko gaitasuna.

GIZARTE ZIENTZIEN TAILERRA IRAKASGAIAN LORTU NAHI DITUGUN EMAITZAK:

1. Elkarrizketa pedagogikoetan aktiboki parte hartzen du eta testu zientifikoak eraginkortasunez irakurri, aztertu eta azaltzen ditu.

2. Hezkuntzaren funtzioari buruzko eta gizarte eta kultura ingurunearen irakaskuntzarako posizioei buruzko oinarrizko kontzeptuak identifikatzen eta azaltzen ditu.

3. Ikasgelako eta gizarteko gatazkei eta zapalkuntzei buruzko eta pentsamendu historikoa eta geografikoa lantzeko oinarrizko kontzeptuak, metodologiak eta baliabideak identifikatzen eta azaltzen ditu.

4. Kasu-azterketetan (kasu idatzietan eta bideoetan), egoerak gelan landutako oinarri teorikoaren arabera aztertzen ditu eta arazoak gainditzeko irtenbideak proposatzen ditu.

5. Eraginkortasunez antolatzen ditu gizarte eta kultura ingurunea lantzeko hezkuntza-jarduerak Micro Teaching-en saioetan.

6. Iturri zientifiko egokiak hautatzen ditu eta APA arauen arabera aipatzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

0. Hezitzailearen abiapuntua: elkar ezagutzea, ikasleen aldez aurretiko ezagutzak ezagutzea eta irakasgaia aurkeztea

1. Hezkuntzaren funtzioa eta gizarte eta kultura ingurunearen irakaskuntzarako posizioak: pedagogia kritikoen ekarpenak

2. Ikasgelako eta gizarteko gatazkak eta zapalkuntzak lantzeko oinarrizko kontzeptuak, metodologiak eta baliabideak: genero-kultura-arraza-klase harremanak identifikatzeko betaurrekoak

3. Pentsamendu historikoa eta geografikoa lantzeko oinarrizko kontzeptuak, metodologiak eta baliabideak

MetodologiaToggle Navigation

Pentsamendu analitikoa, kritikoa eta sortzailea lantzeko helburuarekin, Gizarte Zientzien Tailerrean erabiliko dugun metodologiak honako ardatz hauek izango ditu: ikasketa parte hartzailea, ikerketa-azterketa-aplikazioaren bidezko ikasketa, ikasketa dialogikoa, eta ikasketa kooperatiboa eta autonomoa. Elkarlana, etengabeko feedbacka eta hausnarketa funtsezkoak dira Gizarte Zientzien Tailerraren metodologian.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. ESKOLETARA ETORRIKO DIREN IKASLEAK:

Eskolen % 80 baino gehiagora etorriko diren ikasleen ebaluazioa jarraia izango da:

A) Programaren %70 ikasturtean zehar egingo ditugun jardueren ebaluazioaren bidez ebaluatuko dugu. Jarduerok irakasgaiak zehazten duen egutegiaren arabera egingo ditu ikasleak eta, irakasleak hala eskatzen duenetan, E-gelan igoko ditu.

B) Programaren %30 ikasturtearen amaieran egingo dugun proba idatziaren ebaluazioaren bidez ebaluatuko dugu. Proba hau Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko egutegi akademikoak zehazten duen egunean eta orduan egingo dugu edo, ikasleak eta irakaslea ados jarriz gero, eskolen egutegi akademikoaren barruan egingo genuke.

*Ikasleak jarduera guztiak eta proba gainditu behar ditu. Ez da nahikoa ehunekoen batura egitea.

*Deialdi bati uko egin nahi diozuen ikasleok, UPV/EHUren araudiaren arabera, “aurkezteke” kalifikazioa jasoko duzue. Araudi horren arabera, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko duzue eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu behar diozue irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

2. ESKOLETARA ETORRIKO EZ DIREN IKASLEAK [1]:

Eskolen % 80 baino gutxiagora etorriko diren ikasleek, baldin eta egoera ez-presentzialera egokitutako jarduerak jarraian eta zehaztutako epeetan egiten badituzte, ebaluazio mistoa egin dezakete:

B) Programaren %30 ikasturtearen amaieran egingo dugun proba idatziaren ebaluazioaren bidez ebaluatuko dugu. Proba hau Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko egutegi akademikoak zehazten duen egunean eta orduan egingo dugu.

*Ikasleak jarduera guztiak eta proba gainditu behar ditu. Ez da nahikoa ehunekoen batura egitea.

*Eskoletara etorriko ez zareten ikasleok bete, mesedez, Etengabeko ebaluazioari uko egiteko dokumentua eta bidali irakasleari (E-gelan duzue). UPV/EHUren araudiaren arabera, bederatzigarren astea baino lehen jakinarazi behar diozue irakasleari irakasgaia ez-presentzialki egitea erabaki duzuela.

C) ESKOLETARA ETORRIKO EZ DIREN IKASLEAK [2]:

Eskolen % 80 baino gutxiagora etorriko diren ikasleek azken ebaluaziorako sistema aukeratu dezakete. Programaren %100 azken proba baten bidez ebaluatuko dugu. Proba hau Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko egutegi akademikoak zehazten duen egunean eta orduan egingo dugu.

*Ikasleak probaren atal guztiak gainditu behar ditu. Ez da nahikoa batez bestekoa 10etik 5 baino handiagoa izatea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-OINARRIZKO HEZKUNTZAKO CURRICULUMA: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/inn_heziberri_dec_curriculares/eu_def/adjuntos/OH_curriculumosoa.pdf

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Bale, J. (1989). Didáctica de la Geografía en la Escuela Primaria. Morata.

-Comes, P. & Trepat, C. (1998). El tiempo y el espacio en la didáctica de las ciencias sociales. Graó.

-Cooper, H. (2002). Didáctica de la Historia en la educación infantil y primaria. Morata.

-Domínguez, M. C. (2004). Didáctica de las Ciencias Sociales. Pearson Prentice Hall.

-Feliu, M. & Hernández Cardona, F. X. (2011). 12 ideas clave. Enseñar y aprender historia. Graó.

-Gómez, C. J., Ortuño, J. & Miralles, P. (2018). Enseñar ciencias sociales con métodos activos de aprendizaje. Reflexiones y propuestas a través de la indagación. Octaedro.

-Hannoun, H. (1977). El niño conquista el medio. Kapelusz.

-López Atxurra, R. (1987). Historia, Zientzia Sozialak eta Hezkuntza. UPV/EHU.

-Murphy, J. (2011). Más de 100 ideas para enseñar historia. Primaria y secundaria. Graó.

-Pluckrose, H. (1993). Enseñanza y aprendizaje de la historia. Morata.

-Rozada, J. M. (1997). Formarse como profesor. Ciencias Sociales, Primaria y Secundaria Obligatoria. Guía de textos para un enfoque crítico. Akal.

-Santisteban, A. & Pagés, J. (2011). Didáctica del Conocimiento del Medio Social y Cultural en la Educación Primaria. Síntesis.

-Souto, X. M. (1998). Didáctica de la Geografía. Problemas sociales y conocimiento del medio. Ediciones del Serbal.

-Trepat, C. & Rivero, P. (2010). Didáctica de la Historia y multimedia expositiva. Graó.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Gómez-Carrasco, C., López-Facal, R. & Castro-Fernández, B. (2019). Educación histórica y competencias educativas. Educar em Revista, 35(74), 145-171.
-Echeberria, B., Odriozola, O. & Campos-López, T. (2021). ¿Qué y cómo critica el alumnado? Ejemplos de prácticas reflexiva en un aula de formación de profesorado infantil. En I. Aznar, Rodríguez Jiménez, C., Ramos, M. & Gómez García, G. (eds.), Desafíos de la investigación y la innovación educativa ante la sociedad inclusiva (980-995). Dykinson.
-Estepa, J., Domínguez, C. & Cuenca, J.M. (1998). La enseñanza de valores a través del patrimonio. In Actas del IX Simposium de Didáctica de las Ciencias Sociales, Los valores y la didáctica de las Ciencias Sociales (pp. 327-336). Edicions de la Universitat de Lleida.
-Estepa, J., Friera, F. & Piñeiro, M. R. (2001). Identidades y territorios. Un reto para la didáctica de las Ciencias Sociales. AUPDCS.
-Ibañez-Etxeberria, A., Gillate, I. & Madariaga, J. M. (2015). Utilización de la historia oral para el aprendizaje de contenidos históricos en Educación Secundaria y su relación con la identidad local, la motivación y el autoconcepto social. Tempo & Argumento, 7(16), 204-229.
- López Facal, R. & Santidrián, V.M. (2011). Los “conflictos sociales candentes” en el aula. Iber, 69, 8-20.
-Simón, E. (2011). La escuela, lugar preferente para la igualdad. In La igualdad también se aprende. Cuestión de coeducación (pp. 129-148). Narcea.
-Vicent, N., Ibañez-Etxeberria, A., Gillate, I. & Fontal, O. (2012). Educación para la participación ciudadana en el ámbito de la educación patrimonial. El caso del País Vasco. In N. De Alba, F. F. García & A. Santisteban (eds.), Educar para la participación ciudadana en la enseñanza de las ciencias sociales (pp. 543-552). AUPDCS.
-Walsh, C. (2014). Pedagogías decoloniales caminando y preguntando. Notas a Paulo Freire desde Abya Yala. Revista Entramados. Educación y Sociedad, 1(1), 17-30.

Aldizkariak

-Hik Hasi.
-Tantak.
-Jakin.
-Uztaro.
-IBER Didáctica de las Ciencias Sociales, Geografía e Historia.
-GRAÓ Especialistas en Educación.
-Les Cahiers d’Histoire Immédiate.
-Le magazine des faits marquants de la recherche à l'UPPA.

Web helbideak

http://www.hikhasi.eus/
https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak
https://www.jakin.eus/
https://www.uztaro.eus/
https://www.ehu.eus/eu/web/argitalpen-zerbitzua
https://addi.ehu.es/
https://www.mondragon.edu/es/investigacion/innovacion-educacion/noticias
https://www.grao.com/contenido/didactica-de-las-ciencia-sociales-geografia-e-historia-12262
http://didactica-ciencias-sociales.org/
http://www.ub.edu/histodidactica/
https://recherche.univ-pau.fr/fr/accueil/questionner-les-frontieres-et-relever-le-defi-des-differences.html
https://recherche.univ-pau.fr/fr/productions-scientifiques/revues-et-newsletters.html
https://scholar.google.com/
https://www.recursoscientificos.fecyt.es/licencias/productos-contratados/wos

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • IBAÑEZ ECHEVERRIA, ALEJANDRO
  • ODRIOZOLA IRIZAR, ONINTZA
  • VICENT OTAÑO, NAIARA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-25

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-27

10:30-12:30 (1)

10:30-12:30 (2)

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • 3.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-27

12:30-14:30 (1)

12:30-14:30 (2)

12:30-14:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)