XSLaren edukia

Irakasleak

ESTIBALIZ AMENABARRO IRAOLA

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
estibaliz.amenabarro@ehu.eus

Hezkuntza Zientzietan Doktorea UPV/EHUtik (2021). Pedagogian Lizentziatua (1998), unibertsitate beretik. Gizarte Eremu Ikerketan Masterra (UPV-EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Didaktika eta Eskola Antolakuntza departamenduko irakaslea.

Pedagogia Graduan, Ezintasunak eta Inklusioa ikasgaia eta Lehen Hezkuntza Graduan Ikastetxearen Antolakuntza ikasgaiak ematen ditut. Modu berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean Hezkuntza Inklusibo eta Aniztasunaren Trataerarako Aholkularitza Psikopedagogikoa ikasgaia.



INKLUNI ikerketa taldeko kidea, gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa bermatze bidean hainbat ikerketa proiektu garatzen ditu. Hezkuntza hobetzea, hezkuntza-aldaketa ahalbidetzea eskola eta gizarte inklusiboagora gerturatzeko, hezkuntza-ikerketari heltzeko beste modu bat eskatzen duelakoan lan egiten dugu.



Nire hezkuntza-ikerketa eremua irakaslea eta bere identitatean kokatzen da; bereziki haien arteko harremanak aztertu ditut, haien dimentsio pedagogikoak ikastetxe baten testuinguruan zein nolako eragina duen aztertuz. Irakasleen arteko harreman pedagogikoen inguruan garatzen ari naiz ikerketa jarduera nagusiki, irakasleen arteko harremanak eskolako giroan, haien ongizatean duten eragina batetik eta bestetik eskola berrikuntza eta aldaketei nola eragiten dien harreman eta interakzioek.