Breadcrumb

Makinetako eta Mantentze-lanetako Gradua - Titulua

Makinetako eta Mantentze-lanetako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Makinetako eta Mantentze-lanetako Gradua- Aurkezpena

Itsas garraioa izan da, historian zehar, salgaiak eta pertsonak garraiatzeko modurik erabiliena. Gaur egun, alderdi tekniko guztietan gaitutako profesionalak eskatzen dituen ezinbesteko garraiobidea izaten jarraitzen du.

Itsasontzien Makineriako eta Mantentze Lanetako Gradua Merkataritza Ontzidiko Makinetako Ofizialaren lanbidean sartzeko diseinatuta dago. Profesional hauek itsasontzietan edo itsas instalazioetan dauden makinen ekipo mekaniko, elektriko eta energetikoen funtzionamenduaz, mantentzeaz eta konponketaz arduratzen dira.

Graduak Nazioarteko Itsas Erakundearen STCW prestakuntza-kodearen baldintzak betetzen ditu (ingelesezko siglak: "Standards of Training, Certification and Watchkeeping" edo "Itsasoko Jendearentzako Prestakuntza, Titulazio eta Zaintza Arauak"). Gainera, Itsasoaren arloko Espezialitateko Ziurtagiriei lotutako praktikak eskeintzen dira, baita Merkataritza Ontzidiko itsasontzietan praktikak egiteko aukera ere.

Era berean, Graduak prestakuntza zientifiko-teknologiko oso zabala lortzeko aukera emango dizu. Horrela, ingeniaritzaren metodologia eta teknika energiaren, industriaren, bulego teknikoaren, ekipoen ekoizpenaren, kudeaketaren eta administrazio teknikoaren sektoreko jarduera-sorta zabal batean aplikatu ahal izango dituzu.

Kontuan izan behar da Merkataritza Ontzidiko titulu profesionalak lortzeko, Itsasoko Gizarte Institutuaren azterketa medikoa egin behar da. Pausu hau nahitaezko urratsa da merkataritza itsasontzietan praktikak egin eta zerbitzu profesionalak eskaintzeko.

Titulazio honek Itsasketa Masterrera zuzenean sartzeko aukera ematen du, Merkataritza Ontzidiko makinaburuaren lanbidean sartzeko ezinbestekoa dena.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2025/26)

Eskainitako plazak

60 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Ingeniaritza-Eskola

Makinetako eta Mantentze-lanetako Gradua - Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Merkataritza Ontzidiako Makina Ofizialaren lanbide arautura sartzeko aukera ematen duen unibertsitate-gradu bakarra.
  • Prestakuntza sendoa eta osoa, aukera profesional handiekin: itsas administrazioan zein lurreko industrian ardura handiko lanpostuetara iritsi ahal izango zara.
  • Itsas makinen tailerrak eta simulagailuak praktikak egiteko.
  • Ontzian edo lehorrean praktikak egiteko aukera graduko azken mailan.

Makinetako eta Mantentze-lanetako Gradua - Sarrera-profila

Sarrera-profila

Ontzigintzan eta itsasoan interesa baduzu eta ontziak, instalazio energetikoak, itsasontzi-makinak eta itsas eta industria-instalazioak gustuko badituzu, Itsasontzien Makineriako eta Mantentze Lanetako Gradua da zure aukerarik onena.

Irteera profesionalak

Kargu eta arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Merkataritza Ontzidiko Makinerietako Ofiziala.
  • Itsas Administrazio Zentrala eta Autonomikoa
  • Kargu teknikoak eta kudeaketakoak energia eta industria instalazioetan.
  • Mantentze lanak itsas eta industria instalazioetan.
  • Segurtasun eta kutsadura ikuskapenak.
  • Itsasontzi eta salgaien ikuskapenak.
  • Portu batzordeak.
  • Aduana Zaitza Zerbitzua.
  • Ontziolak.
  • Portuen kudeaketa.