XSLaren edukia

Lehergaien Teknologia27763

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear, 2018/19tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Kodea
27763

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lehergaien teknologia hirugarren mailako ikasgaia da, eta Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko ikasle guztiek ikasi egin behar dute. Ikasgaiaren irakaskuntzaren arduradunak Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza (2 kreditu) eta Meatze, Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia (4 kreditu) Sailak dira. Lehenengoak ikasturtearen lehenengo 5 asteetan emango ditu klaseak, eta bigarrenak ondorengo 10 asteetan.



Ikasgai honen helburu nagusia, ikasleek lehergaiei buruz oinarrizko Kontzeptuak ulertzea eta aplikatzea da: lehergaien ezaugarriak, fabrikazioa, erabilera, garraioa eta banaketa.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Konpetentzia espezifikoak:

M06CM01- Lehergaien fabrikazioa, erabilera eta erabilpenaren oinarrizko kontzeptuak jakitea eta menperatzea. Lehergailuen garraio eta banaketa. Substantzia lehergarrien ezaugarritzea entseguen bitartez.



Zeharkako konpetentziak:

MC1- Ikasleek frogatzea hirugarren mailan landutako gaiak bereganatu eta ulertu dituztela, beren aurreko ezagutzetan zimendaturik.

MC2- Hirugarren mailako gaiei buruzko ariketa espezifikoak ebaztea modu arrazoituan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Lehergaien kimika. Oinarrizko kontzeptuak. Errekuntza, deflagrazioa eta detonazioa: antzekotasunak eta desberdintasunak.

2. Lehergaien ezaugarriak: kalkuluen zein saiakuntzen bidez determinatzen direnak.

3. Lehen eta bigarren mailako lehergaiak: hasiarazleen, oinarrizko substantzia lehergarrien eta nahaste lehergarrien ezaugarriak eta fabrikazio-prozesuak

4. Arroken zulaketa motak. Kolpekatzailea, Erroto-kolpekatzailea eta errotatiboa.

5. Merkatuan dauden lehergai motak.

6. Leherketak pizteko aparatuak.

7. Lehergaien eraginez, arroka zatikatzea

8. Leherketen diseinu-aldagaiak.

9. Kanpo-leherketak. Bankuko leherketak.

10. Barne-leherketak. Tunel eta galeria leherketak.

11. Beste leherketa motak.

12. Bibrazioen, aire-uhinen eta proiekzioen kontrola.

13. Lehergaiei buruzko araudia eta segurtasun-arauak





MetodologiaToggle Navigation

Ez dago aurrez-aurreko dozentziarik, gradua iraungitze prozesuan dagoelako.



Eskatzen duten ikasleei, 2019-2020 ikasturtean erabilitako materiala erreztuko zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren atal bakoitza idatziz egin beharrezko froga (ariketak eta galdera teorikoak) baten bitartez ebaluatuko da. Horrela, Kimika eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailaren portzentajea % 33,33-a izango da ikasgaiaren azken notan, eta Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailaren portzentajea % 66,66-koa izango da ikasgaiaren azken notan.



Ikasgaia gainditu ahal izateko, ikasgaiaren zati biak gainditu behar dira. Zati bat gainditu eta bestea ez gainditu ezkero, gainditutako atala hurrengo deialdirako gordeko da.



Bi froga hauetara aurkezten ez diren ikasleak Ez Aurkeztutzat emango dira.



Aurrez aurreko ebaluaketa egitea ezinezkoa gertatu ezkero, online bidez ebaluatua izango da ikasgaia. Azken ebaluaketa mota honen berezitasunak eGelan argitaratuak izango dira.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren atal bakoitza azken froga baten bitartez ebaluatuko da (ariketak eta galdera teorikoak). Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailaren portzentajea % 33,33-a izango da, eta Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailaren portzentajea %66,66-koa.



Ikasgaia gainditu ahal izateko, ikasgaiaren zati biak gainditu behar dira.



Azken frogara (1go eta 2. zatietara) aurkezten ez diren ikasleak Ez Aurkeztutzat emango dira.



Aurrez aurreko ebaluaketa egitea ezinezkoa gertatu ezkero, online bidez ebaluatua izango da ikasgaia. Azken ebaluaketa mota honen berezitasunak eGelan argitaratuak izango dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- SANCHIDRIAN, J.A. y MUÑIZ, E. ¿Curso de Tecnología de Explosivos¿. Ed. Servicio de Publicaciones de la Fundación Gómez-Pardo

-Los mecanismos de fragmentación con explosivos y la influencia de las propiedades de las rocas en los resultados de las voladuras; López Jimeno. Fundación Gómez Pardo.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- URBANSKI, T. "Chemistry and Technology of explosives" vol 1 y 2. Ed. Pergamon Press
- DOLAN, J.E. y LANGER, S.S. "Explosives in the service of man. The Nobel Heritage" Ed. The Royal Society of Chemistry
- LANGEFORS, U. y KISHTROM. "Voladuras de Rocas". Editorial Urmo
- ITGM. "Manual de Perforación y Voladuras de Rocas". ITGM de España, 1994
- PLA F."Cursos de Perforación y Voladura". Fundación Gómez Pardo.
- TAMROCK. "Handbook of Undergraund Drilling". Manuales de ATLAS COPCO.

Web helbideak

- www.atlascopco.es
- www.sandvik.com