XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Aurreko atalean zehaztutako unitateen inguruko proiektu partzialak edo espezifikoak diseinatu, idatzi eta planifikatzeko gaitasuna (hala nola honako hauen ingurukoak: instalazio mekaniko eta elektrikoak eta haien mantentzea, energiaren garraio-sareak, material solido, likido edo gaseosoak garraiatu eta biltegiratzeko instalazioak, hondakindegiak, urmaelak edo presak, euspena eta zimendua, eraispena, zaharberritzea, leherketak eta lehergai-logistika). CVE: BOE-A-2009-2735.
  • Autonomiaz eta etengabe ikastea, ezagutzetan sakontzeko, metodo eta tresna berriak eskuratu eta garatzeko, eta, era horretan, konponbide berriak planteatzeko.
  • Beren eremuan lurralde-antolamenduari eta proiektu eta instalazioei lotutako ingurumen-alderdiei buruzko azterlanak egiteko gaitasuna.
  • Beren eremuan proiektuak eta instalazioak diseinatu, planifikatu, gauzatu, ikuskatu, sinatu eta zuzentzeko gaitasuna.
  • Beren eremuan proiektuak eta instalazioak mantendu, kontserbatu eta ustiatzeko gaitasuna.
  • Beren ikasketen arloko gaiei eta gai sozial, zientifiko, tekniko edo etikoei buruzko informazio kualitatibo garrantzitsua bildu, aztertu, laburbildu eta kritikoki interpretatzea.
  • Berritzea eta ekintzaile- eta sortzaile-sena agertzea.
  • Informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak ahoz eta idatziz helaraztea eta jende adituaren nahiz aditua ez denaren aurrean defendatzea.
  • Kalitatearen kudeaketarako, ingurumen-kudeaketarako eta laneko osasun eta segurtasunerako oinarrizko tresnak interpretatu eta aplikatzea.
  • Meatzeetako ingeniari teknikoaren lanbidean jardutean beharrezkoa den legeria aplikatzeko jakintza, ulermena eta gaitasuna.
  • Meatzeetako ingeniari teknikoaren lanbidean jarduteko trebakuntza zientifiko-teknikoa izatea eta aholkularitza, azterketa, diseinu, kalkulu, proiektu, eraikuntza, mantentze, kontserbazio eta ustiapenari lotutako funtzioak ezagutzea.
  • Meatzeetako ingeniaritzaren eremuan planteatzen diren (eta xede gisa, eskuratutako jakintzen arabera eta agindu honen 5. atalean ezarritakoari jarraiki, geologiaren eta meatzaritzaren arloko prospekzioa eta ikerketa, baliabide geologiko ororen (lurpeko urak barne) ustiapenak, lurpeko obrak, lurpeko biltegiratzeak, tratamendu eta onurako instalazioak, energia-instalazioak, instalazio mineralurgiko eta siderurgikoak, eraikuntzarako materialen instalazioak, karbokimika, petrokimika eta gaseko instalazioak, hondakinak eta efluenteak tratatzeko instalazioak eta lehergai-fabrikak dituzten) baldintzapen tekniko eta legal ugariak ulertzea eta metodo kontrastatuak eta teknologia egiaztatuak erabiltzeko gaitasuna izatea eraginkortasunik handiena lortzeko, betiere ingurumena errespetatuz eta langileen eta erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna babestuz.
  • Meatzeetako ingeniaritzaren eremuan, eskuratutako jakintzen arabera eta agindu honen 5. atalean ezarritakoari jarraiki, honako lan hauek egiteko ezagutza izatea: neurketak, zuinketak, planoak eta mapak, kalkuluak, balioespenak, arriskuen azterketak, peritazioak, azterlanak eta txostenak, lan-planak, ingurumen- eta gizarte-inpaktuko azterlanak, zaharberritze-planak, kalitatea kontrolatzeko sistema, prebentzio-sistema, material metaliko, zeramiko, erregogor, sintetiko eta bestelakoen propietateen azterketa eta balioespena, lurzoruen eta mendiguneen ezaugarriak zehaztea eta beste antzeko batzuk.
  • Parte hartzen duten proiektuen gizarte-erantzukizuna sustatzea, eta enpresa-jardueraren interesak gizartearen balio eta eskariekin uztartzea.
  • Taldean lan egitea, eta aniztasuna eta kultura-aniztasuna estimatzea.