XSLaren edukia

Komunikazioa euskaraz: Osasun Arloa27249

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Medikuntzako Gradua (Euskaraz)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27249

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2020
Gelako p.2035
Ordenagailuko p.2035

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

OHARRA: IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN



Komunikazio-gaitasunak ezinbestekoak dira osasun-arloko jardunean. Izan ere, osasunaren profesionalek askotariko komunikazio-egoerei erantzun behar diete beren ohiko zereginetan: gaixoekin ari diren egoeretan, osasun-erakundeen kudeaketan, arloko profesionalekin dituzten harremanetan eta, oro har, osasun publikoaren esparruan hiritarrekin lan egiten ari direnean. Zehazkiago, osasun-alorreko profesionalek gai izan behar dute irakaskuntzan, ikerketan nahiz lan kliniko profesionalean behar dituzten erregistroak erabiltzeko baina, bestalde, gaixoekin ari direnean, erregistro espezializatu horietatik urrundu eta gaixoen mailara egokitzeko ere gai izan behar dute, bai haiengandik informazioa eskuratzeko orduan, eta bai gomendioak eskaintzeko orduan ere. Gaixo edota senideekiko komunikazioa, gainera, maiz gertatzen da osasun-egoera larrietan eta, beraz, sentimenduak eragile nagusi direlarik, garrantzi handikoa da gaixoekin egokiro komunikatzea, haien ama-hizkuntza erabiltzea eta komunikazioak dituen alderdi emozional eta enpatikoez ongi jabetzea. Osasun-alorreko beste profesionalekin komunikatu ahal izateko, aldiz, ezinbestekoa da erregistro espezializatuak menderatzea eta, euskara normalizazio bidean dagoen hizkuntza delarik, erregistro horien garapenean ere parte hartu behar dute profesionalok.



Hori dena dela eta, Komunikazioa Euskaraz (KE) irakasgaian etorkizuneko adituek alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak eta espezializazio maila desberdinetakoak: eskabideak, gutunak, artikulu zientifikoak, poster zientifikoak, kongresuetako ahozko komunikazioak eta behar dituzten ikusteko euskarriak, osasun-kanpainetarako diptikoak, dibulgazio artikuluak eta hitzaldiak.



Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Gradu desberdinetako ikasketa-planean zehaztutako hainbat gaitasunetan, bai gaitasun orokorretan eta espezifikoetan. Adibidez, gradu guztietan ageri zaigu hurrengo gaitasun orokorra: Paziente, senideekin, komunikabideekin eta beste profesional batzuekin modu eraginkor eta argian komunikatzea, bai idatziz eta bai ahoz. KE irakasgaian lantzen diren zenbait gaitasun eta eduki teoriko-praktiko neurri batean gainezarri egiten dira edo osatu egiten dituzte beste irakasgai batzuen edukiak. Adibidez, dokumentazioa Zientzia Biomedikoetan, artikulu zientifikoa eta ahozko eta idatzizko komunikazio zientifikorako metodoak lantzen dira Medikuntza Graduan lehen mailan eskaintzen den Dokumentazioa, Medikuntzaren Historia, Teoria eta Metodologia eta hirugarren mailan eskaintzen den Ikerketa Proiektua irakasgaietan. Nolanahi ere, KE irakasgaian berariaz lantzen dira profesionalek aurre egin behar dieten komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna, euskarak Euskal Osasun Sisteman duen rola eta osasun-alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoa. Honen isla da, adibidez, Fisioterapia graduko gaitasunen artean ageri zaigun gaitasun espezifikoa: osasun zientzietan euskararen rol komunikatiboa ezagutzea.



Garrantzitsua da azpimarratzea euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dutela osasun-arloko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik edozein gizartetan espero den bezala, euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz, osasun-alorreko profesionalek. Gaitasun hori Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) bigarren kurtsoko irakasgaian neurri handian lantzen da. Komunikazioa Euskaraz irakasgaian ere lantzen dira hizkuntza-zuzentasuna eta egokitasuna. Hartara, EAE irakasgaia egina duten ikasleek areago sakonduko dute testuen ezaugarri horietan eta, EAE aukeratu ez duten ikasleek, aldiz, nahikoa garatuko dituzte beren gaitasunak KE irakasgaian.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Arretaz entzutea aditutasun maila desberdinetako solaskideei (gaixoak, senitartekoak, adituak, legegileak, administrazioa, mundu akademikoko eragileak…) eta jasotako informazioa egokiro ulertzea (entzuketa arretatsua). (% 5)



2. Informazio eta datu esangarriak biltzea, kritikoki interpretatzea eta sintetizatzea aditutasun maila desberdinetako hartzaileei informazioak eta iritziak helarazteari begira. (% 10)



3. Modu eraginkor eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, aditutasun maila desberdinetako hartzaileekin (gaixoekin, senitartekoekin, hedabideekin eta beste profesionalekin) euskara zuzen eta egokia erabiliz. (% 40)



4. Osasun-arloan ohikoak diren testu-generoen (historia klinikoa, diagnostikoa, ikerketa-artikuluak, testu didaktikoak, osasun-kanpainak, dibulgazio-testuak...) egitura eta erabiltzen dituzten hizkuntza-baliabideak aztertzea eta erabiltzea, zalantzak argitzeko Interneten eskuragarri dauden tresnak eta baliabideak erabiliz. (% 40)



5. Euskarak osasunaren munduan duen rola ulertzea eta alor horretako erregistroak (terminologia, fraseologia…) garatzeko esparruko profesionalek duten erantzukizunaz jabetzea. (% 5)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK

1. GAIA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua

1.1. Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

1.2. Testuen kalitate linguistikoa

1.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

1.4. Testu orokorrak eta testu espezializatuak

1.5. Ahozko testuak eta idatzizko testuak

1.6. Testu-sorkuntzarako eta berrikustapenerako kontsulta-baliabideak.



2. GAIA: Osasun arloko testuak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak

2.1. Parametro pragmatikoak eta osasun arloko testuak

2.2. Ikerketa-testuak

2.3. Alor klinikoan erabiltzen diren testuak

2.4. Osasun alorreko testuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa



3. GAIA: Osasun-arloko terminologia eta fraseologia

3.1. Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia

3.2. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak

3.3. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan

3.4. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan

3.5. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta datu-base terminologikoak vs corpusak

3.6. Aditzen hautapena testu akademiko-profesionaletan







EGITARAU PRAKTIKOA

Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru proiektu praktikoren inguruan antolatuta dago.

A. proiektu praktikoa: Komunitate akademikoaren askotariko kideekin komunikatzea

Helburua: komunikazioaren oinarriak lantzea.



1. praktika: Ibilbide bat egitea zenbait kontsulta-gunetan zehar

2. praktika: Eskabidea edo instantzia eta mezu elektronikoa



B. proiektu praktikoa: Ikerketa-testuak lantzea

Helburua: Gai espezializatu batez dokumentazioa biltzea. Testu espezializatuak aztertzea, interpretatzea eta sortzea. Bereziki edozein lan bideratzeko orduan egin beharreko dokumentazioa landuko da. Bestalde, testuak komunikazioaren kanalaren (idatzia vs ahozko) eta espezializazio mailaren arabera egokitzeko estrategia linguistikoak landuko dira.



3. praktika: C proiektuan landuko den gaia aukeratzea eta informazioa bilatzea

4.praktika: Ikaskideei aukeratutako gaia eta aurkitutako dokumentazioa azaltzeko aurkezpena prestatzea

5. praktika: Kongresu baterako poster zientifikoa prestatzea, ikerketa-artikulutik abiatuta

6. praktika: Ikerketa-artikulu beretik abiatuta, kongresurako ahozko komunikazioa prestatzea

(Aukerako idazlana) Ikerketa-artikulutik ateratako informaziotik abiatuta, albiste labur bat idaztea



C. proiektu praktikoa: Osasun-kanpaina bat prestatzea

Helburua: Informazio espezializatua kudeatzea, aditu ez direnei zuzendutako ahozko eta idatzizko testuak sortzeari begira.



7. Osasun-kanpaina diseinatzea

8. praktika: Osasun-kanpainarako diptikoa planifikatzea eta egitea

9. praktika: Osasun-kanpainarekin lotutako dibulgazio-hitzaldia prestatzea







MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA

Modalitateari dagokionez irakasgaia erdipresentziala da. Ikasgelaz kanpoko saio ezpresentzialetan ikasleak saio presentzialetako praktikak egiteko beharrezko kontzeptuak eta alderdi teorikoak landuko ditu. Saio presentzialetan, ikasleen zalantzak argitzeaz gain, ebaluaziorako beharrezkoak diren praktikak eta ariketak egingo dira. eGela plataforma erabiliko dugu irakasgaian zehar.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 10
    • Ahozko defentsa (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • Portfolio (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira."



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa

jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).





1. Ebaluazio jarraitua:

Hiru elementu hartuko dira kontuan:

• Ordenagailu-praktiketako hiru txostenak (% 60)

• Bi ahozko aurkezpen (% 30)

• Amaierako testa (% 10)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

2. Bukaerako azterketa: Ezohiko deialdian irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Lan esperimental bat azaldu behar dute. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte azterketa egiten duten ikasleek.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak e-Gela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak, eta abar.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua



HAMILTON, H.E. eta WEN-YING,S. CH (ed.) (2014) The Routledge Handbook of Language and Health Communication. Routledge: Londres eta New York



SERÉS, E., ROSIH, L., BOSCH, F (koord.) (2010) Presentaciones orales en biomedicina. Aspectos a tener en cuenta para mejorar la comunicación. Cuadernos de la Fundación Dr. Esteve nº 20. Barcelona



SERRANO, P. (2012) El trabajo de fin de grado en ciencias de la salud. Ediciones DAE (Grupo paradigma): Madrid

Gehiago sakontzeko bibliografia

CABRÉ, M.T. (1993) La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Ed. Antártida
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona
CREZEE, H.M.; MIKELSON, H.; MONZON-STOREY, L. (2015) Introduction to Healthcare for Spanish-speaking Interpreters and Translators. Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins Publishing Company
ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
GOTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Peter Lang: Berna
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2005) El lenguaje de las ciencias. Gredos. Madrid
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999) Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua
VERDAGUER, I.; LASO, N.J; SALAZAR, D. (2013) Biomedical English. A corpus-based approach. Amsterdam/Piladelphia: John Benjamins Publishing Company
WILCE, J. M. (2009) “Medical discourse” Annu. Rev. Anthropol. 2009.38:199–215
ZABALA, I. (1995) “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZABALA, I.; SAN MARTIN, I.; LERSUNDI, M.; AZKUE, J.J. & MENDIZABAL, J. (2012) “The Elaboration of Human Anatomy Terminology for the Basque Language: the Contribution of Translators, Linguists and Experts” Terminalia Vol: 6, 15-25
ZABALA, I.; SAN MARTIN, I.; LERSUNDI, M. (2013)“La gestión de la variación terminológica en una lengua en proceso de normalización: el caso de la terminología anatómica en euskera” In Angels Llanes, Lirian Astrid Ciro, Lídia Gallego & Rosa Mateu (ed.) Applied Linguistics in the Age of Globalization. Lleida: Edicions i Publicacions de la Universitat de Lleida, 289-294

Aldizkariak

Biogaia. (Biological English ¿Cómo lo digo en español? Eta euskaraz?) Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren aldizkaria.
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Cuadernos de la Fundación Dr. Antonio Esteve
http://www.esteve.org/publicaciones/cuadernos/

Osatuberri . Osakidetzaren aldizkaria
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh10/es/contenidos/informacion/osatuberri/es_osk/osatuberri.html

Panace@. Revista de Medicina, Lenguaje y Traducción
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/

Web helbideak

ttp://www.euskaltzaindia.net/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.org/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
http://www.medicinenet.com/medterms-medical-dictionary/article.htm

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-23

09:00-11:00 (1)

24-27

13:00-15:00 (2)

28-29

11:00-13:00 (3)

32-32

09:00-11:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

16:00-18:00 (1)

21-29

16:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA B-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-29

18:00-20:00 (1)

32-32

18:00-20:00 (2)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-29

11:00-13:00 (1)

32-32

11:00-13:00 (2)

Irakasleak