XSLaren edukia

Lan Arloko Soziologia27648

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27648

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua



Lan Arloko Soziologia irakasgaiaren helburu nagusia, gaur egungo gizarte postindustrialen egitura sozialak aztertu ahal izateko soziologiaren oinarrizko kontzeptuen ikuspegi orokorra jorratzea da.

Zehazki, lanarekin lotura zuzena duten aspektuak eta bereziki soldatapeko lanak gizarte harreman anitzen faktore erabakigarri gisa aztertzen dira. Ildo berean, lanaren bilakaera historikoa eta lana antolatzeko modu ezberdinak aztertuko dira.



Lan Arloko Soziologia graduaren lehen kurtsoko oinarrizko irakasgaien moduluan dago kokatua eta gizarte-zientzien arloko beste irakasgai batzuek eskaintzen duten ikuspegia osatzen du, esaterako: Ekonomia, Gizarte Psikologia, Historia edo Zuzenbidea bezalako irakasgaiak. Aldi berean, hurrengo irakasgaietarako oinarri bilakatzen da, hala nola "Lan-harremanen teoria eta egitura", eta "Globalizazioa eta lan-mundua" edo "Sindikalismoaren erronkak" aukera askeko irakasgaietarako.



Ikasgai honek eskatzen duen aurretiazko ezagupenak, estatistika deskribatzailearen oinarrizko kontzeptuak dira.



Ikasleek bereganatuko dituzten gaitasun eta trebetasunek lan harremanen gizarte-egitura aldakorra ulertu eta aztertzea ahalbidetuko diete. Era berean, giza baliabideen eta lan harremanen esparru profesionalean bidea egiteko oinarrizko tresnak izango dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzak



ZEHARKAKO GAITASUNAK

1.Idatzizko komunikazioa: planteatzen diren ariketei buruz pentsatzen dena zuzen eta garbi jakinarazi eta komunikatzea.

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera: posta elektronikoa, datu-baseak eta interneteko tresnak ezberdinak oinarrizko mailan erabiltzea.

3. Pentsamendu kritikoa: Inguruan ditugun gizarte eta lan-harremanei buruzko galderak egitea prozesu hauen gizarte-dimentsioa bilatuz. Gizartean hegemonikoak diren interpretazioak auzitan jarriz, harreman horien inguruko eztabaidetan aktiboki parte hartzea eta gizarte-kolektibo ezberdinenerabakiek dakartzaten ondorioak aztertzea.



BERARIAZKO GAITASUNAK

- Egungo gizarteetan lanak duen eginkizuna eta arrazionaltasuna ezagutzea.

- Lanean, enpleguan eta egungo lan-merkatuan gertatzen diren aldaketak interpretatzea.

- Berrikuntza teknologikoak lanean eta enpleguaren etorkizunean izango duen eraginaren ondorioak aztertzeko gaitasuna.

- Klaseko lan praktikoetan ikasitakoa aplikatzeko gaitasuna garatzea (kasu praktikoak eta mintegiak)

- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) behar bezala erabiliz lanak behar bezala egin eta aurkezteko gaitasuna.



Ikaskutzaren emaitzak



1. Idatzizko komunikazioa:

-Egin beharreko lana argi identifikatzea.

-Idatzizko lanak ortografikoki eta sintaktikoki zuzenak izatea eta eta puntuazio-zeinu egokiak erabiltzea.

-Ideiak argi adierazi eta argudiatzea.

-Irakasgaiari dagokion terminologia modu egokian erabiltzea.

2. IKT-en erabilera:

-Datu-base garrantzitsuak erabiltzea eta beharrezkoa eta egokia den informazioa aurkitzea.

- Talde eta lankidetza lanak posta elektronikoaren eta beste sare sozial eta baliabideen teknologikoen bitartez kudeatzen jakitea.

- Edukiak komunikatzeko dokumentu grafiko erakargarriak sortzen jakitea.

-Lan-talde eta lankidetza-lanetarako sare sozialak kudeatzen jakitea.

3. Pentsamendu kritikoa:

- Errealitatearen hausnarketa sistematikotik abiatuta, hau da, bere dimentsio soziala eta oinarri duen legitimazio-prozesuak kontuan hartuta, iritzi eta balorazio propioak eraikitzen jakitea.

-Klaseko eztabaidetan besteentzat erreferentzia konstruktibo bat izatea.

- Bere gizarte- eta lan-inguruneko instantzietan hartzen diren erabakien ondorioei garrantzia ematen jakitea.

- Gizarte- eta lan-antolaketarako moduen garrantzia eta bakoitzak bere jokabidearen garapenean duen eragina ezagutzen eta horiei buruz hausnartzen saiatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teoriko-praktikoak



1. GAIA. GIZARTE INDUSTRIALA ETA SOZIOLOGIA

1.1. Soziologia: Gizarte Zientzia

1.1.1. Soziologiaren definiziora hurbilpena.

1.1.2. Soziologia eta Zientzia, Zientzia eta Soziologia.

1.1.3. Soziologia: metodoaren arazoa.

1.2. Soziologiaren garapen historiko-kontzeptuala

1.2.1. Teoria soziologiko klasikoa:

- Comte.

- H. Spencer.

- K. Marx.

1.2.2. Egungo Soziologiaren Ezarpena.

- E. Durkheim.

- M. Weber.

1.2.3. Soziologia garaikidea.

- T. Parsons.

- Frankfurteko Eskolaren Teoria Kritikoa.

1.3.- Gizarte Industrialetik Gizarte Postindustrialera

1.3.1. Gizarte Postindustriala.

1.3.1.1.- Azterketa teorikoak.

- Daniel Bell.

- Neomarxistak (Richta eta Touraine)

- Gizarte postindustrialaren kontzeptuari kritika.



2. GAIA. LANAREN ULERKUNTZA ETA ANTOLAMENDUAREN BILAKAERA HISTORIKOA

1. Gizarte industrialaren agerpena

1.1. Ideia politikoen orden berria.

1.2. Erlijio-erreforma.

1.3.- Doktrina ekonomikoan aldaketak.

2. Lanaren antolakuntzaren bilakaera historikoa.

2.1. Frederick Winslow Taylor.

2.2.- Henry Ford.

2.3. Espezializazio malgua (flexiblea): “Just in time” eredua

3. Lanaren egiturazko aldaketak

3.1. Lehen industri-iraultza

3.2. Bigarren industri-iraultza

3.3. Hirugarren industri-iraultza

3.4. Laugarren industri-iraultza



3. GAIA. ERAKUNDE GARAIKIDETAKO LIDERGORTZA MODUEN ALDAKETA

3.1.- Sarrera: lidergoaren jatorria, definizioa eta bilakaera

3.2.- Zuzendaritza-estiloak

3.2.1.- Bilakaera historikoa

3.2.2.- Aldaketaren beharra. Zer aldaketa da beharrezkoa?

3.2.3.- X, Y eta Z teoriak

3.2.4.- Teoria konduktista (Blake eta Mouton)

3.2.5.- Reddin-en teoria

3.2.6.- Eraldaketa-lidergoa (B. Bass)



4. GAIA. ALDAKETA TEKNOLOGIKOA ETA LANAREN ETORKIZUNA MUNDU GLOBALIZATUAN

4.1.- Kualifikazio-gabetzea eta lan-birkualifikazioa.

4.1.1.- Kualifikazioen goratzearen tesia.

4.1.2.- Kualifikazio-gabetzearen tesia.

4.1.3.- Jarrera kontingentea.

4.2.- Malgutzearen (flexibilizazioaren) ondorioak.

4.2.1.- Ondorio sozialak enpleguan.

4.3.- Lanaren nazioarteko banaketa berria mundu globalizatuan.

4.3.1.- Lanaren nazioarteko banaketaren inguruan ikuspegi desberdinak.

4.3.2.- Nazioarteko lan-banaketaren eredu berri baterantz.

4.4- Nazioarteko orden ekonomiko berriaren ondorioak.

4.4.1.- Ingurune ekonomikoan ondorioak

4.4.2.- Ondorio sozialak.



5. GAIA. LAN MERKATUA ETA ERREALITATE SOZIALA

5.1.- Lana, nortasun pertsonala, gizarte-balioa.

5.2.- Lan-merkatua eta enpleguaren soziografia.

5.3.- Langabeziaren ondorio sozialak: pobrezia, bazterketa eta gizarte-exklusioa.

5.4.- Enplegu osoaren berretorreraren “ezinezkoa”:

5.4.1.- Enplegu osoaren inguruko egungo eztabaida.

5.4.2.- Enpleguaren inguruko proposamen berriak:

- Lanaldia, lan-banaketa eta lan-denbora banatzeko modu berriak.

- Errenta eta lana: gizarte-soldata.

- Enplegu-eremua zabaltzeko beta berriak.

- Enplegua, lana eta ekologia: “mugen kontzientzia” egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaren aurrean.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia



Irakasgaiaren irakaskuntza-metodologia gelan egin beharreko eskola magistral eta praktikoetako ordu presentzialen multzoan oinarritzen da.



Ikaskuntza prozesuari jarraikortasuna eman eta ikasitakoa egonkortzeko, atal bakoitzaren ostean analisi kasu berezietan errotutako lanak aginduko dira. Honela, ikasleek ezagutza teorikoak barneratzen dituzten heinean, horiek ulertzea eta bereganatzea ahalbidetuko duten kasu ezberdinetan oinarrituko praktikak burutuko dira.



Ildo honetan, gaien aurkezpen ariketak garatuko dira zeintzuetan aurkeztutako elementuen analisian parte-hartze aktiboa sutatuko den. Irakurgai espezifikoak eta ariketa praktikoak, kasu ikerketekin konbinatuak, ikasleen arteko elkar-ekintza sustatzen duen metodologia bat garatuko da. Honen bitartez analisia eta eztabaida, lan-taldea, lidergo gaitasuna, hitzez komunikatzeko gaitasuna, eta gogoeta kritikoak burutzeko gaitasunak sustatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egitea



Ebaluazio sistemak aukera bi ematen die ikasleei: ebaluazio jarraia edo azken ebaluazioa.

ETENGABEKO EBALUAZIOA egiteko, nahitaez eta inolako salbuespenik gabe, zenbait baldintza betetzea dakar:



1. Lauhilekoan egindako mintegi praktikoetan parte hartzea. 0-2 puntu emanen dira.



2. Ikasgaiko gaien edukiari buruzko idatzizko proba bat egitea, 0-8 puntu emanen dituena.



Etengabeko ebaluazioa egin nahi ez duten ikasleek azken ebaluazioko sistema bat erabil dezakete. Horretarako eta behean zehazten den moduan, UPV/EHUko graduko titulazioetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera eskatu beharko dute.



Eskabidea ezarritako epeetan egiten ez duen pertsonak ez du azken ebaluazio hori egiteko eskubiderik izanen.



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEARI BURUZ



UPV/EHUko Gradu titulazioetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera (EHAA, 50. zk., 2017/03/13, 8.3 art) “Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita”.



ETENGABEKO EBALUAZIOAREN DEIALDIARI UKO EGITEARI BURUZ



UPV/EHUko Graduko titulazioetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen Araudiaren arabera. (EHAA, 50. zk., 2017/03/13, 12.2 art) “Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



AZKEN EBALUAZIOA proba idatzi bat egitean datza. Proba hori Fakultateak ezarritako egunean egingo da, eta 0-10 puntuko balioa izango du. Proba hori ikasgelan lauhilekoan garatu diren gaiei buruzkoa izango da.

Idatzizko proba egiteko ez da inolako laguntza-materialik erabiliko (Protokoloa, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egitea



Ezohiko deialdia proba idatzi batean oinarrituko da. Proba hori Fakultateak ezarritako egunean egingo da, eta 0-10 puntuko balioa izango du. Proba hori ikasgelan lauhilekoan garatu diren gaiei buruzkoa izango da.

Idatzizko proba egiteko ez da inolako laguntza-materialik erabiliko (Protokoloa, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa).

Deialdi bereziari uko egiteko aski izango da frogara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasturtearen hasieran ikasleek dokumentazio hau izango dute eskuragarri eGela plataforman:
1. Irakasgaiaren aurkezpenean erabilitako aurkezpenak (porwer-point-ak)
2. Ikasgaiko ikasleen gida
3. Mintegi praktikoak egiteko behar diren materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Alvarez Sainz, M. y Apellaniz Valle K.X. (2016). Gestión de personas y conocimiento: retos empresariales para el siglo XXI. Bilbao: Universidad del País Vasco

- Bennis, W. y Nanus, B. (2008). Líderes. Estrategias para un liderazgo eficaz. Barcelona: Ed. Paidós.

- Covey, S.R. (2012) El 8º hábito. Barcelona: Ed. Paidós

- Chiavenato, I. (2018). Gestión del talento humano. Un nuevo papel de los recursos humanos en las organizaciones. México: McGraw-Hill Interamericana Editores SA.

- Fernández Rodríguez, C.J.; Ibáñez Rojo, R. y Romero Balsas, P.M. (2021). Sociología de las organizaciones económicas. Madrid: Editorial Síntesis.

- Garmendia, J. A y Parra Luna, F. (1993). Sociología industrial y de los recursos humanos. Madrid: Taurus Universitaria

- Gnutti, R. (2017). El mundo sin trabajo. Pensando con Zygmunt Bauman. Barcelona: Icara editorial.

- Jiménez, S. (2008). Cuestión de confianza. Más allá de la inteligencia artificial. Madrid: ESIC Editorial.

- Lundin, S.C.; Paul, H. y Christensen, J. (2015). Fish!. La eficacia de un equipo radica en su motivación. Barcelona: Ediciones Urano

- Martin Artiles, A. (2015). Manual de Sociología del Trabajo y de las Relaciones Laborales. Madrid: Delta Publicaciones.

- Mayntz, R. (1987). Sociología de la organización. Madrid: Alianza Editorial

- Mazzeo, M. y Martell, C. (2023). Semillas al viento. José Mújica.Donostia:Baigorri Argitaletxe SA

- Navarro, V.; Torres López, J. y Garzón Espinosa, A. (2011). Hay alternativas.Propuestas para crear empleo y bienestar social en España. Madrid: Ediciones Sequitur

- Stiglitz, J.E. (2015). La gran brecha. Madrid: Editorial Taurus



Gehiago sakontzeko bibliografia

Sakontzeko bibliografia

- Laloux, F. (2016). Reinventar las organizaciones. Barcelona: Arpa Editores
- Senge, P.M. (1999). La quinta disciplina. Barcelona: Ed. Granica
- Yukl, G. (2008). Liderazgo en las organizaciones. Madrid: Pearson Educació

Aldizkariak

Aldizkariak

Lan Harremanak
REIS
INGURUAK

Web helbideak

Internet helbideak

http://www.ine.es
http://www.eustat.eus
http://www.rebelion.org
http://wwwataccmadrid.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • APELLANIZ VALLE, KEPA XABIER
  • BELAUSTEGUI IBARLUCEA, LUIS
  • CARBAJO PADILLA, DIEGO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak