XSLaren edukia

Enpresen Kudeaketa II: Lanaren Antolakuntza eta Lan Metodoak27656

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27656

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Enpresen Kudeaketa II: Antolaketa eta Lan-metodoak irakasgaia, Lan eta Giza Baliabideen kudeaketa zientzietan interesa duten pertsona guztientzat zuzenduta dagoen irakasgaia dugu.



Irakasgai honek, enpresa eta bere egiturari buruzko gora-behereen ikuspegi zabala eskaintzea du helburu, izan ere, arlo horretan lan egingo duten ikasleentzako ezinbestekoa izango baita. Ikastaro honek, gaur egun arte ezagutu izan diren zenbat administrazio teoria ezberdin, antolakuntza-egitura eta diseinuak, produktibitatea, lan-metodoak eta euren balizko hobekuntzak, prozesuak eta hauen kudeaketa eraginkorra, eta lanpostuen analisi, deskribapena eta balorapenei buruz arituko da, beste gai ezberdin batzuen artean. Hortaz, antolaketa eta lan-metodoei buruzko ezagutzak era teoriko- praktiko baten ezagutzera emango dira. Modu honetan, irakasgai honek, hauen kudeaketa optimoa lortzen saiatuko da, beti ere, enpresa, ikuspegi global batetatik aztertuta, non enpresa, gizarteari balioa eransten dion erakunde bat den.



Enpresen Kudeaketa II: Antolaketa eta Metodoak irakasgaiak, Enpresen Kudeaketa I: Enpresaren Ekonomiak lantzen zuen dinamikarekin jarraituko du, hots, ikaslegoaren talde lana bultzatzen saiatuko da, batez ere, gaur egungo enpresetan eskatzen den gaitasunetariko bat baita.



Irakasgai honetan landu litzatekeen kontzeptu multzoa kontutan izanda eta ikasketa planean irakasgaiak duen denbora esleipena kontutan izanik, kontzeptu garrantzitsuenen bilduma eskainiko da ikaslegoaren tipologia, ikasketa kurtsoa eta Lan Harreman eta Giza Baliabideen Graduak zuzentzen duen filosofia kontutan izanik.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



TITULAZIOARENAK:



(TGE1) Giza baliabideen arloko politikak eta jardun-ildoak enpresaren edo erakundearen posizionamendu estrategikoari jarraiki ezartzea.



ESPEZIFIKOAK:



(ZG1) Titulazioaren berezko hizkuntza teknikoan idatziz behar bezala komunikatzea, helaraztea eta harremanetan jartzea.

(ZG2) Titulazioaren berezko hizkuntza teknikoan ahoz behar bezala komunikatzea, helaraztea eta harremanetan jartzea.

(ZG3) Une bakoitzean eskuragarri dauden IKTak trebetasunez aplikatu eta erabiltzea, titulazioaren edukiei buruzko informazioa lortu eta hauek tratatzeko.

(ZG4) Suertatu daitezkeen arazoak eraginkortasunez ebaztea, eta eskuratutako gaitasunak eta abileziak arazo horiei erantzuna emateko alternatiba ezberdinak identifikatu eta alderatzeko erabiltzea.

(ZG5) Lanaren munduko errealitate sozial, juridiko eta ekonomikoa kritikoki interpretatzea, graduan eskuratutako datuak eta jakintzak kontuan hartuta.

(ZG6) Lan-munduko interes kontrajarrien ondoriozko gatazkak identifikatu, bideratu eta, hala badagokio, konpontzea, eta pertsonen arteko harremanetan eta lan-harremanetan etika sustatzea.

(ZG7) Lan munduko informazio garrantzitsua, jasotako hizkuntza teknikoaren arabera lortu, hautatu, eta erreflexiboki analizatu.

(ZG8) Gizartearen aldaketa tekniko, sozial eta lan eta kultura-arlokoei aurre egitea etengabeko formakuntza baten bitartez.

(ZG9) Hainbat gizartek eta gizarte-taldek jasaten duten bazterketa, edo/eta zapalkuntza laborala, kulturala eta generoari buruzko sentikortasuna lantzea.





IKASGAIARENAK:



(IG1) Enpresen Kudeaketa II-ko berezko hizkuntza teknikoan idatziz behar bezala komunikatzea, helaraztea eta harremanetan jartzea.

(IG2) Enpresen Kudeketa II-ko berezko hizkuntza teknikoan ahoz behar bezala komunikatzea, helaraztea eta harremanetan jartzea.

(IG3) Une bakoitzean eskuragarri dauden IKTak trebetasunez aplikatu eta erabiltzea, Enpresen Kudeaketa II-ko edukiei buruzko informazioa lortu eta hauek tratatzeko.

(IG4) Enpresen Kudeaketa II-ko arloan suertatu daitezkeen arazoak eraginkortasunez ebaztea, eta eskuratutako gaitasunak eta abileziak arazo horiei erantzuna emateko alternatiba ezberdinak identifikatu eta alderatzeko erabiltzea.

(IG5) Enpresen Kudekate II-ko arloko interes kontrajarrien ondoriozko gatazkak identifikatu, bideratu eta, hala badagokio, konpontzea, eta pertsonen arteko harremanetan eta lan-harremanetan etika sustatzea.

(IG6) Enpresen Kudeaketa II-ko arloko informazio garrantzitsua, jasotako hizkuntza teknikoaren arabera lortu, hautatu, eta erreflexiboki analizatu.

(IG7) Enpresen Kudekata II-ko arloko aldaketa tekniko, sozial eta lan eta kultura-arlokoei aurre egitea etengabeko formakuntza baten bitartez.



IKASKETA PROZESUAN LORTU BEHARREKO EMAITZAK:

(IE1) Sinesgarria da idatzizko komunikazioaren bidez, eta berezko estiloa du antolaketa eta adierazpenari dagokionez idazki luze eta konplexuetan.

(IE2) Entzuleak konbentzitzea eta atxikitzea erraz lortzen du, mezua eta bitartekoak egokituz

audientziaren egoera eta ezaugarrietara.

(IE3) Posta elektronikoa, datu-baseak, Interneteko tresnak, aurkezpenak egiteko programak eta testuak editatzeko programak maila ertain-aurreratu baten erabiltzen ditu.

(IE4) Arazo globalen konponbideak proposatzen eta eraikitzen ditu bakarka eta taldean.

(IE5) Ematen diren iritzien egokitasuna argudiatzen du, eta norberaren jokabidearen koherentzia aztertzen du printzipio eta balioetan oinarrituta.

(IE6) Pertsonen eta taldeen arteko gatazka-egoerei jarrera positiboekin eta konstruktiboekin aurre egiten die, eta gogoeta egiten du egoerei buruz, haien jarrerak trebetasunez eta estrategiaz defendatuz eta ikuspegi desegokiak bateratuz maila aurreratuko testuinguru batean.

(IE7) Informazio-beharrak zehazten ditu, eta informazio hori aurkitu, prozesatu eta sortzeko estrategia egokiak erabiltzen ditu modu autonomoan.

(IE8) Eraginkortasunez jarduten du, presio-egoeretan, denbora murritzerako, desadostasuneko testuinguruan eta zailtasuneko egoerek ezarritako maila aurreratuko helburuak.

(IE9) Gizarte-bazterketarekiko balio etikoak identifikatu, ezagutu eta aplikatzen ditu,

ikuspegi heldua eta maila aurreratuko testuingurua kontuan hartuta.







Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1go GAIA: Administrazio eta antolaketaren Eskolak

2. GAIA: Antolaketaren egitura

3. GAIA: Prozesuak eta hauen hobekuntza

4. GAIA: Ekizkortasuna, kostuak, lan-denborak eta lan-metodoen hobekuntza

5. GAIA: Lanpostuen balioztapena



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa JARRAITUA izango da.



Ikasleek eskubidea izanen dute egoera eta epe jakin batzuetan azken ebaluazioa egiteko,

EHUko araudian oinarriturik (Ikus: https://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorakoarautegia)



Ikasgaian etika akademikoari eta praktika lizunen edo iruzurren prebentzioari buruzko EHUko protokoloa aplikatuko da, bai ebaluazio-probetan, bai lan akademikoetan. (Ikus:

https://www.ehu.eus/documents/38530971/40736810/6.-+b%29+protokoloa+plagioa+cas+-.pdf/001a56e2-9723-fec-6022-

30ac33a91605?t=1667476991698)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 60
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Taldeka egindako enpresa bati buruzko txosten bat idatziz burutzea. (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio JARRAITUKO sistemak bi atal ditu (1 eta 2):



1.- Test motako bi azterketa partzial (6 puntu):



Lehen azterketa partzialak irakasgaiaren eta atal honetako azken notaren %60a suposatuko du, hau da, 3,6 puntu. Lauhilekoan zehar gauzatuko da (ikus lauhilekoaren hasieran e-Gelan eskuragarri egongo den kronograma).



Azterketa honek 30 test galdera izango ditu lau erantzun-aukera posibleekin. Balorazioa, hurrengokoa izango da: 0,12 puntu ongi erantzundako galdera bakoitzeko eta ez erantzundako galdera bakoitzak, 0 puntu lortuko ditu.





Bigarren azterketa partzialak irakasgaiaren eta atal honetako azken notaren %40a suposatuko du, hau da, 2,4 puntu. Ohiko deialdiko data ofizialeko azterketa egunean egingo da (kontsultatu data ofiziala Fakultateko web orrian).



20 galdera izango ditu, lau erantzun-aukerarekin, eta honela baloratuko da: 0,12 puntu ongi erantzundako galdera bakoitzeko eta 0 puntu erantzun gabeko galdera bakoitzeko.



Gutxienez 3 puntu lortu behar dira bi azterketa partzialetan lortutako emaitzen batuketa linealaren bitartez, 2. atalean lortutako balorazioa batu ahal izateko.



3 puntu horiek lortu ez baldin badira, eta nahiz eta azterketa partzialen bat gainditurik eduki, azterketa partzialen notak ez dira gordeko.



2.- Kasu praktiko bat idatziz burutu eta beronen ahozko aurkezpena egitea. Lan hau taldean egingo da, testuak editatzeko eta ahozko aurkezpenak egiteko programa edo software bat erabiliz. Gehienez 4 puntu lor daitezke eta puntu horiek lortzeko balorazioaren xehetasunak, eGelan ikasturte hasieran argitaratutako ebaluazio-matrize batean eskuragarri izango dira.



Gutxienez 5 puntu lortu beharko dira 1. eta 2. atalen batuketa linealaren bidez (baldin eta

1go ataleko minimoa lortu bada) ikasgaia gainditzeko.



Emaitza 5 baino txikiagoa bada, gainditutako zatia (halakorik bada) ez ohiko deialdirako gordeko da.



Ebaluazio sistema EZ JARRAITUA edo AMAIERAKOA Fakultateko web orrian argitaratutako data ofizialean egingo da.



Ebaluaketa FINAL honek bi atal izango ditu (1 eta 2):



1.- Test motako azterketa. Balorazioa 6 puntukoa izango da. 50 test galdera lau erantzun aukerekin izango ditu. Balorazioa, hurrengoa izango da: 0,12 puntu ongi erantzundako galdera bakoitzeko eta 0 puntu erantzun gabeko bakoitzeko.



Hurrengo 2. ataleko emaitza batzeko, gutxienez 3 puntu lortu behar dira 1. atalean.



2.- Kasu praktiko bat idatziz banaka/taldeka burutu eta beronen ahozko aurkezpena egitea, testu editatzeko eta aurkezpenak egiteko programa edo softwarea erabiliz. Zati honek, gehienez 4 punturekiko baloratuko da. Atal honi buruzko ebaluazioaketaren xehetasunak irakasgaiaren ebaluazio-matrizean aurkituko dira (ikasturte hasieratik eGelan eskuragarri izango da).



Ohiko eta Ez Ohiko azterketaren data ofiziala baino bi aste lehenago, gutxi gorabehera, ohar bat igoko da eGelara lan hau (txostena eta ahozko aurkezpena) prestatu eta entregatzeko datei eta xehetasunei buruzko informazioa ematen.



Bi atalen artean (1 eta 2) 5 puntu edo gehiago lortu behar dira ikasgaia gainditzeko.



Aurreko bi atalen batura linealaren emaitza (1. ataleko muga gaindituta) 5 puntu baino gutxiago balitz, gainditutako zatiko nota (halakorik bada) ez ohiko deialdirako gordeko da.



Ohiko deialdiari uko egiteko, azken probara ez aurkeztearekin nahikoa izango da.



UKO EGITEA: (Ikus: https://www.eh.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebalu-arautegia)























Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi atal izango ditu (1 eta 2):



1.- Test motako azterketa.



Balorazioa 6 puntukoa izango da. Azterketak testeko 50 galdera izango ditu, eta lau erantzun-aukera posible, hurrengo balorazioarekin: 0,12 puntu ongi erantzundako galdera bakoitzeko eta 0 erantzun gabeko galdera bakoitzeko.



2. ataleko emaitza batzeko, gutxienez 3 puntu lortu behar dira 1. atalean.



2.- Kasu praktiko bat idatziz banaka/taldeka burutu eta beronen ahozko aurkezpena egitea, testuak editatzeko eta aurkezpenak egiteko programa edo softwarea erabiliz. Zati honek 4 puntu balioko ditu gehienez. Beronen ebaluazioari buruzko xehetasunak, irakasgaiaren ebaluazio-matrizean aurkituko da (eGelan ikasturtearen hasieratik eskuragarri izango da).



Ohiko eta Ez Ohiko azterketaren data ofiziala baino bi aste lehenago, gutxi gorabehera, ohar bat igoko da Egelara lan hau (txostena eta ahozko aurkezpena) prestatu eta entregatzeko datei eta xehetasunei buruzko informazioa ematen.



Bi atalen artean (1 eta 2) 5 puntu edo gehiago lortu behar dira ikasgaia gainditzeko.



Ohiko deialdiari uko egiteko, azken probara ez aurkeztearekin nahikoa izango da.



















Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikaslearentzat degorrigorrezkoak diren materialeak E-gela irakaskuntz plataformara igoko dira eta ikasleek erabiltzeko prest egongo dira kurtso hasieratik.

Bestalde, hurrengoko erreferentzia erabilgai dute ere:

Ahumada, R.M.; Albizu, E.; Basterretxea, I.; Betzuen, A.; Castillo, J. eta Rekalde, I. (2014): Gestión de empresas II: Organización y Métodos de Trabajo, Ed: UPV-EHU, proyecto OCW (plataforma virtual).

Materiala lortzeko esteka hurrengokoa da:
http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=324.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aguirre Sádaba, A.A.; Castillo Clavero, A.M.; Tous Zamora, D., E. (2003): Administración de organizaciones en el entorno actual. Ed. Pirámide, Madrid.



Albizu Gallasategi, E. y Landeta Rodríguez, J. (Coor.): (2001), Dirección Estratégica de los Recursos Humanos, Ed. Pirámide, Madrid, pág. 49.



Aruñada, B. (1993): Economía de la empresa. Un enfoque contractual. Ed. Ariel.



Arruñada, B. (1998): Teoría contractual de la empresa. Ed. Marcial Ponsl.



Bateman, T. S.; Snell, S. A. (2001) Administración. Una Ventaja Competitiva. 4ª edición. Ed. McGraw-Hill, México.



Cabanellas Omil, J. (1997): Dirección de Empresas: Bases en un Entorno Abierto y Dinámico, Ed. Pirámide, Madrid.



Cuatrecasas, L. y Arbós, L. C. (2.010): Lean Management: Lean management es la gestión competitiva por excelencia. Implantación progresiva en 7 etapas. Profit.



Chiavenato, I. (2002): Administración en los nuevos tiempos. Ed. McGraw-Hill, Bogotá.



Chiavenato, I. (2006): Introducción a la teoría general de la Administración. Ed. McGraw – Hill. 7ªEd.



Diez de Castro, E.; Galan, J.L. y Martin, E. (2007): Introducción a la Economía de la Empresa, Ed. Pirámide, Madrid, Cap. 5, 6, 7, 8, 9, 10 y 12.



Diez de Castro, J.; Redondo López, C. (1996): Administración de Empresas. Ed. Pirámide, Madrid.



Gibson, J.L.; Ivancevich, J.M. y Donnelly, J.H. (1999): Fundamentos de Dirección y Administración de Empresas. Ed. IRWIN. EEUU.



Gómez, Mejía, L.R.; Balkin, D.; Leal, A. (2003); Administración. Ed. McGaw-Hill.



Grant, R.M. (1.998): Dirección Estratégica. Madrid. Civitas.



Hamilton, I. (1921): The sould an the body of an army, Ed. Arnold. Londres.



Hammer, M. y Champy, J. (1.994): Reingeniería. Norma.



Koontz, H. y Weihrich, H. (1994): Administración. Ed McGraw-Hill, 10ª Ed., Mexico.



Koontz, H. y Weihrich, H. (2004): Administración: Una perspectiva global. Ed McGraw-Hill, 10ª Ed., Mexico.



Koontz, H. y Weihrich, H. (2007): Elementos de administración. Ed. McGraw-Hill, México.



Lawrence, P.R. y Lorsch, J.W. (1987): La Empresa y su entorno. Ed Plaza y Jané. Barcelona.



Likert, R. (1989): El factor humano en la empresa. Ed. Deusto, Bilbao, 1989



Lopez de Gereño, A. (coord.); Ahumada, R.M.; Albizu, E.; Basterretxea, I.; Garcia, J.D.; Tejada, S.; Urionabarretnetxea, S. (2001): Introducción a la Gestión de Empresas, Ed. Universidad del País Vasco, Bilbao, 2. kap



Morris, D., y Brandon, J. (1.994): Reingeniería: Cómo aplicarla con éxito en los negocios. McGraw- Hill.



Pérez-Fernández de Velasco, J.A. (1.996): Gestión por procesos: reingeniería y mejora de los procesos de la empresa: cómo mejorar simultáneamente resultados y satisfacción del cliente. Madrid. ESIC.



Serra, A. (1986): Empresa y sistema económico. Ariel



Stoner, J.A., Freeman, R.E. y Gilbert, D. R. (1996): Administración. Prentice Hall, Mexico.



Suarez Suarez, A. (2001): Curso de Economía de la Empresa. Ed. Pirámide. Madrid, 7. edición. Cap. 4, 5 y 6-



Tena Millan, J. (1995): Organización de la empresa: Teoría y aplicaciones. Ed. Ed gestión, 1988.



Womack, J. P.; Jones, D. T., y Roos, D. (2.007): The machine that changed the world: The story of lean production-Toyota's secret weapon in the global car wars that is now revolutionizing world industry. Simon and Schuster.

Zerilli, A. (1994): Fundamentos de organización y dirección general. Ed.Deusto, Bilbao, 1989.

Web helbideak

http://www.bpmconsultantsgroup.com/Que-es-la-Reingenieria-Empresarial.html

http://www.gsi.dit.upm.es/~fsaez/intl/capitulos/5%20-Reingenier%EDa%20_I_.pdf

http://www.monografias.com/trabajos/reingenieria/reingenieria.shtml

http://www.monografias.com/trabajos18/preguntas-reingenieria/preguntas-reingenieria.shtml

http://prezi.com/6luctflzgysv/reingenieria-de-procesos/

http://www.univo.edu.sv:8081/tesis/009785/009785_Cap2.pdf

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AHUMADA CARAZO, ROSA MARIA
  • ALBIZU GALLASTEGUI, ENEKA
  • BETZUEN ALVAREZ, AMAIA JONE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:00 (1)

09:30-11:30 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-09:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-12:00 (1)

13:30-14:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-13:30 (1)

Irakasleak