XSLaren edukia

Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II27660

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27660

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte Segurantzaren zuzenbidea II ikasgaia, 3. mailako gaia da eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I ikasgaiaren jarraipena. Gizarte Segurantzaren zuzenbidea II ikasgaiaren edukia Gizarte Segurantzaren sistemaren prestazioak dira, bai kontribuzio-mailako prestazioak eta baita asistentzia-mailakoak ere.

Aurretik Gizarte Segurantzaren sistema, bere aplikazio eremua eta babes ekintza ezagutzea beharrezkoa da ikasgai hau ikasi ahal izateko.

Lan Harremanen eta Giza-Baliabideetako gradudun persona batentzat beharrezkoa da Gizarte Segurantzaren sistemak ematen dituen prestazioak ezagutzea.

Gizarte Segurantzaren zuzenbidea I, Praktika bateratuak I, Lan zuzenbidea, Laneko osasuna eta prebentzioa; Laneko zuzenbide prozesala eta Praktika bateratuak II irakasgaiekin batera, aholkularitza eta kudeaketa sozio-laboralaren jarduera profesionalean kokatzen da bereziki, bai sektore publikoan bai pribatuan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Titulazioaren zeharkako gaitasunak:

Ahozko komunikazioa: ahoz ongi (eraginkortasunez) komunikatzeko, transmititzeko eta harremanetan jartzeko gai izatea, tituluari dagokion hizkuntza teknikoa erabilita.

Gaitasun maila eta ikasketa adierazleei buruzko informazioa: https://www.ehu.eus/documents/6902252/14776711/Anexo+I+14_10_15+CTG+Comunic+verbal.pdf/40efdcfb-ea97-1c88-fd4d-14c8d645d85c

Ikasketaren emaitzak:

1- Haren ez-hitzeko hizkuntza neutrala da, seriotasuna transmititzen du eta egokia da entzuleentzat.

2- Aurkezpena eta haren egitura koherenteak dira entzuleria motaren arabera.

3- Baliabideak lagungarriak dira entzuleek bere ideiak zalantzan jar ez ditzaten.

4- Solasaldiak sortzen ditu entzuleekin.

5- Sormenez egokitzen ditu argudioak, entzuleengan hautemandako jarreraren arabera.



IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA: idatziz ondo komunikatzeko, transmititzeko eta harremanetan jartzeko gai izatea, tituluari dagokion hizkuntza teknikoa erabilita.

Gaitasun maila eta ikasketa adierazleei buruzko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14776711/Anexo+II+14_10_15+CTG+Comunic+escrita.pdf/1efb9c11-69d7-5100-ad23-95f2ca9b935a



Ikasketaren emaitzak:

1- Komunikazioaren arlo honetan akatsik gabe idazten du (ortografía eta gramatika akatsak, hiztegi urria…)

2- Doktrina zientifikoa modu zuzenean aipatzen du bere planteamenduak egiaztatzeko eta erabilitako bibliografia erabiltzen du.

3- Paragrafoen hierarkia nabarmentzen du eta sangriak erabiltzen ditu.

4- Idatziari bizitasuna emateko hainbat baliabide era zuzenean erabiltzen ditu (galderak, harridurak, latindar lokuzioak, etab.)

5- Epigrafe bakoitzak sarrera labur bat eta amaierako laburpen bat ditu.

6- Adibideak edo aipuak idazlanaren egituran txertatuta daude (izenburuak, epigrafeak, etab)

INFORMAZIOA TRATATZEA: lan munduko informazio garrantzitsua era zuzenean Bildu, hautatu eta aztertzea, eskuratutako hitzkuntza teknikoan oinarrituta.

Gaitasun maila eta ikasketa adierazleei buruzko informazioa: https://www.ehu.eus/documents/6902252/14776711/Anexo+V+14_10_15+CTG+Trat++inform.pdf/834c0c58-72dd-7ffe-a3ca-fabfbac0cc44



Ikasketaren emaitzak:

1- Hasierako galderari lotutako gai nagusiak zalantzarik gabe identifikatzen ditu, baita horiek aztertzeko jakintza arlo nagusiak ere.

2- Ordena logiko eta egokia ezarzen du gaiaren alderdi bakoitza aztertzeko.

3- Kontsultatutako iturrien oinarrizko datuak zehazten ditu: antolakuntza, egileak, helburuak, URL, etab.

4- Ondorioak eta arrazoibideak bere hitzekin idazten ditu, lortutako informaziotik abiatuta.

5- Argudioak era argi, koherente eta osoan adierazten ditu.

6- Ondorioak era erakargarri eta ulergarrian aurkezten ditu, ordena logikoari jarraituta eta garratzitsuena dena nabarmenduz.





2.-TITULUAREN GAITASUN ZEHATZA:

Lan Harremanei lututako diziplinak erabiltzea haien arteko luturak aintzat hartuta.



Gaiasun maila eta ikasketa adierazleei buruzko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777277/7.-14_10_15+GUIA+CEG+n%2B%C6%92+7+1%2C2%2C3.pdf/7166fb25-3715-f08d-5dcd-b406553d2dda



Ikasketaren emaitzak:

1- Gizarte-segutantzari buruzko arau juridikoak era zuzenean zehaztu eta interpretatzen ditu. Gizarte-segurantzako prestazioei dagokienez, ezagutza teorikoak eta aplikazio praktikoa lotzen ditu.

2- Prestazioak berezko dituzten gizarte-babeseko helburuen arabera baloratzen ditu.







Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: EZINTASUN IRAUNKORRA

2. GAIA: ERRETIROA

3. GAIA: HERIOTZAGATIK SORTUTAKO PRESTAZIOAK

4. GAIA: FAMILIA BABESTEKO PRESTAZIOAK

5. LANGABEZIA

6. ASISTENTZIA-MAILAKO PRESTAZIOAK





MetodologiaToggle Navigation

Gizarte Segurantza II irakasgaia bi irakaskuntza mota erabiliz emanen da: teorikoa eta praktikoa.

Irakaskuntza teorikoa eskola magistralen, azalpenen eta parte-hartzaileen bidez gauzatuko da, apunteak hartuz eta gaiak planteatuz.

Irakaskuntza teorikoa irakaskuntza praktikoarekin osatuko da. Funtsean, ikasleek, banaka edo taldeka, ikasitako ezagutza teorikoak aplikatu beharko dituzten lan praktikoak izango dira.













Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA SISTEMAK

1. ETENGABEKO EBALUAZIO-SISTEMA



Irakasgaiak etengabeko ebaluazio sistema bat jarraitzen du, eta bertan baloratuko dira bertaratzea, gelan parte hartzea, lauhilekorako proposaturiko atazak egitea eta azken azterketa, eduki teorikokoa, haren data ofizialean.

Lauhilabetean zehar proposaturiko atazetara joan, parte hartu eta lan horiek behar bezala egiteko portzentajea irakasgaiaren guztirako kalifikazioaren% 20 izanen da gehienez. Horrela lortutako nota (2 puntu gehienez) deialdi berezira arte gordeko da (ekaina/uztaila).

Gainerako % 80a irakasgaiaren azken azterketa teorikoari dagokio (8 puntu).

Nolanahi ere, hautatzen ez diren edo ebaluazio jarraituaren baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek azken ebaluazio sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izanen dute. Horretarako, irakasgaiaren ardura duten irakasleei idatziz aurkeztu beharko die etengabeko ebaluazioari uko egitea, ikasturtea hasi eta 9 asteko epean.

Azken azterketa teorikora aurkezten ez bada, azterketa horri uko egiten zaiola ulertuko da, eta haren kalifikazioa aurkezten ez dela ulertuko da.

2.AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA

Ebaluazio jarraituaren sisteman parte hartzen ez duten ikasleek, beren baldintzak ez betetzeagatik edo idatziz uko egin diotelako, arestian aipatutako epean, eduki teoriko-praktikoko azken azterketa egiteko eskubidea izango dute. Horren balorazioa honakoa izango da: azterketa teorikoa, azken notaren %80raino (8 puntutan baloratua) eta azterketa praktikoa, %20raino (2 puntutan baloratua). Azken azterketa hori gainditzeko, azterketa praktikoa gainditu beharko da, eta gutxienez puntu bat lortu beharko da.

Azken azterketara aurkezten ez bada, deialdi arruntari uko eginen zaio eta ez da kalifikatuko.





Irakasgai honetako ebaluazio-ildoak honako hauetan oinarritzen dira: "Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudia" eta "Etika akademikoari eta ebaluazio-probetako eta EHUko lan akademikoetako praktika lizun edo iruzurrezkoen prebentzioari buruzko protokoloa".



Ebaluazio-probak egiten diren bitartean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta telefono-, elektronika-, informatika- edo beste mota bateko gailu edo gailuak ere, non eta irakasle-taldeak ez duen baimentzen zenbait gailu edo irakaskuntza-material zehazki erabiltzea. Nolanahi ere, zintzo edo iruzurrez jokatu behar izanez gero, etika akademikoari buruzko protokoloan eta UPV/EHUko ebaluazio-probetan eta lan akademikoetan zintzo edo iruzjokatu beharrari buruz xedatutakoa aplikatuko da.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AZKEN EBALUAZIORAKO SISTEMA

Deialdi berezia azken azterketa teoriko-praktikoa izanen da, deialdi arrunterako azaldu diren ezaugarri eta baldintza berberekin.

Etengabeko ebaluazio sisteman parte hartu duten ikasleek ebaluazio horretan lortutako nota mantenduko dute eta azterketa (8 puntutan baloratua) eduki teorikoa baino ez dute izanen.

Azken azterketara ez aurkezteak esan nahi du ikasleak deialdi horri uko egiten diola eta ez duela kalifikatuko.





Irakasgai honetako ebaluazio-ildoak honako hauetan oinarritzen dira: "Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudia" eta "Etika akademikoari eta ebaluazio-probetako eta EHUko lan akademikoetako praktika lizun edo iruzurrezkoen prebentzioari buruzko protokoloa". Ebaluazio-probak egiten diren bitartean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta telefono-, elektronika-, informatika- edo beste mota bateko gailu edo gailuak ere, non eta irakasle-taldeak ez duen baimentzen zenbait gailu edo irakaskuntza-material zehazki erabiltzea. Nolanahi ere, zintzotasunik edo iruzurrik egiten bada, etika akademikoari buruzko protokoloan eta UPV/EHUko ebaluazio-probetan eta lan akademikoetan zintzo edo iruzurrez jokatu beharrari buruz xedatutakoa aplikatuko da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ERABILI BEHARREKO MATERIALA
Lan eta gizarte-segurantzaren legedia. Azken argitalpena.




BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia:



Vida Soria, J., Monereo Pérez, J.L., Molina Navarrete, C. eta Quesada Segura,R. : Manual de Seguridad Social, Tecnos.Madril. Azken edizioa.

Blasco Lahoz, J.F. : Gizarte Segurantza, Tirant lo blanch, Valentzia. Azken edizioa

Gorelli Hernández,J., Vilchez porras, M., Älvarez Alcolea, M., eta Del Val Tena, A.L. Lecciones de Seguridad Social, Tecnos, Madril.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Sakontzeko bibliografia:

Memento Práctica Seguridad Social, Francis Lefebvre, Madril.
Benavides Vico, A.: Desmpleo, ezintasun iraunkorra, erretiroa eta alarguntza/orfandada,Lex Nova, Valladolid, 2013.
Poquet Catalá, R.: Protección por paro, Tirant lo blanch, Valentzia, 2010. Aldizkariak

Aldizkariak

Aranzadi Soziala.
Civitas. Lan Zuzenbidearen Espainiako Aldizkaria.
LHI. Lana eta Gizarte Segurantza.
Lan Justizia: Lan Zuzenbidearen eta Gizarte Segurantzaren Aldizkaria.
Relaciones laborales
Lan harremanak.
Gizarte Zuzenbideko aldizkaria.
Gizarte Tribuna.

Web helbideak

Web helbideak:

Gizarte Segurantzaren Foroaren aldizkaria, www.foross.org
Gizarte Segurantzaren webgunea. www.seg-social.es
Aranzadiko datu-basea, www.westlaw.es
ZENDOJ erakundearen jurisprudentzia funtsa, www.poderjudicial.es
Konstituzio Auzitegiaren datu-basea, www.tribunalconstitucional.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUE MENDIZABAL, MARTA
  • GALDOS LOYOLA, MARIA ELENA
  • ZAPIRAIN BILBAO, ANA ISABEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-13:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-10:30 (1)

Irakasleak