XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN ITZIAR UGARTEBURU GASTAÑARES

Ezagutza arloa
Gizarte Psikologia
Saila
Gizarte Psikologia
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
itziar.ugarteburu@ehu.eus

Psikologian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Master of Science in Clinical Psychology Manchesterko Unibertsitatean (UK), eta Psikologian doktoratua Euskal Herriko Unibertsitatean. Gizarte Psikologia eta Portaera Metodologiaren Saileko irakaslea da, eta Leioako Campuseko Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultatean irakasten du. Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan, Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Unibertsitate Masterrean, eta Laneko Segurtasun eta Osasuna Unibertsitate Masterrean irakasten dituen gaiak hauek dira: Lan arloko psikologia, Langileen zuzendaritza eta kudeaketa, Talde-lana, Lan-orientabidea, Langileen kudeaketa teknikak, eta Laneko arriskuen ergonomia eta psikosoziologia. Azken ikerketa eta argitalpen arloak dira laneko arriskuak, estres eta burnoutaren alderdi kognitibo eta neuropsikologikoak, lan-bizitza eta familiaren bateratzea, eta genero ikuspegia unibertsitate hezkuntzan.