XSLaren edukia

Irakasleak

ASIER GARCIA LUPIOLA

Ezagutza arloa
Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak
Saila
Ekonomia eta Kudeaketa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
asier.garcialupiola@ehu.eus

Zuzenbidean Lizentziatua (1996) eta Europar Ikasketetako Masterra (1999) Deustuko Unibertsitatean, Nazioarteko Harremanetan Aditua (2000) eta Doktore (Nazioarteko Zuzenbide Publiko Programa, 2004) Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Doktore (Europar Batasuna Programa, 2023) UNED-en ere.

Empresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Baliospena Sailaren Idazkari Akademikoa (2005-2006, 2007-2009, 2014-2015) eta Zuzendaria (2015-2019), Bilboko Enpresa Ikasketen UEn (Elkano) Ikaslego Zuzendariordea (2006-2007) eta Ikerkuntza Zuzendariordea (2009).

1998tik 2007ra Zuzenbideko irakasgai ezberdinen ardura izan zuen Enpresa Zientzietako Diplomaturan. Negozioen Kudeaketako Gradua martxan jarri zenean Ekonomia Garaikidea irakasten hasi zen. 2023/2024 ikasturtetik aurrera Zuzenbidearen eremura bueltatzen da Zuzenbiderako Sarrera eta Kanpo Merkataritza irakastera. Bestalde, 2001etik aurrera Europar Batasuna irakasgaiaren ardura du Giza Zientzietako Tituluan.

Hogeita zortzi artikulu zientifikoen eta hamalauu kapituluen egilea, zortzi liburuen edizioan parte hartu du. Komunikazio ugari aurkeztu ditu Kongresuetara eta hamaika hitzaldi eman ditu. Gaur egun, lantzen dituen ikerkuntza ildoak Europar Batasuneko ingurune eta energia politikak eta ekintza klimatikoa dira; aurretik, Europar Batasuneko erakunde sistema eta arautze prozesua aztertu ditu. Ikerkuntzarako laguntza ekonomikoak bost alditan lortu ditu. CNEAIk onartutako seiurtekoa du.