XSLaren edukia

Irakasleak

IRENE MARTA BARAINCA VICINAY

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
irene.barainca@ehu.eus

Lizentziatua da Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan Deustuko Unibertsitatetik (1991). Irakasle izenduna da 1998tik Finantza- Ekonomian eta Kontabilitatean, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza-Ekonomia sailean, UPV/EHUko Elcano atalean.



2012tik ingelesez ematen ditu Negozioen Kudeaketako Graduko 1. eta 2. mailako Finantza-Kontabilitateko irakasgaiak. Gainera, OCW 2015 deialdian parte hartu du, hizkuntza berean argitaratuta. 4. mailako kontabilitate-espezialitatea ere irakasten du.

Gradu Bukaerako Lanak ere zuzendu ditu, hogei baino gehiago, enpresa sortu-berrien sorrera eta ekonomia eta finantzako planifikazioan espezializatuak. Gradu Bukaerako Lana egiteko metodologia-ikastaroak ere eskaini ditu.

Irakaskuntzako metodologia aktiboekiko interesak bultzatuta, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektu batean parte hartu du 2014-2016 biurtekoan. Bertatik sortu zen Enpresa Simulatuaren Metodologia Unibertsitatean ezartzeko eta garatzeko ideia; eta, honekin batera, hezkuntza-berrikuntzako zenbait kongresutan aurkeztutako zenbait argitalpen eta aurkezpen.

Baditu gamifikazioarekin lotutako argitalpenak kontabilitate-irakaskuntzan.

Irakasle bisitaria izan da Europako hainbat unibertsitatetan, Erasmus +KA1 Irakaskuntzarako Mugikortasunaren Programan.

Kudeaketa akademikorako lanetan parte hartu du “Finantza-Kontabilitatea” irakasgaiaren koordinatzaile modura; hainbat ikasketa-batzordetako, eta sail- eta fakultate-batzarretako kidea izan da.