XSLaren edukia

Prácticas en empresas27552

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
18
Kodea
27552

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

DESKRIBAPENA

Practicuma, oro har, inguruko enpresa edo erakundeetan egiten den prestakuntza praktikoa da. Bertan, Graduan eskuratutako ezagutza teorikoak eta trebetasun zein gaitasunak aplikatu eta alderatuko ditu ikasleak; hala, gogoeta egiteko joera izango du, bere ikaskuntza hobetuko du eta bere lanbide-etorkizuna bideratuko du. Oro har, gizarte-trebetasun eta -gaitasunak eta baita pertsonalak ere landuko ditu; eta enpresa-munduarekin zuzeneko eta egiazko harremana izango du. Praktikak amaitzea, beraz, funtsezko pausoa da tituluari dagozkion gaitasunak eskuratzeko. Era berean, praktika-aldia ikasleari bere etorkizuneko lanbidea eta espezialitatea aukeratzen laguntzeko baliagarria izatea da asmoa.



Praktikek nahitaezko 18 kreditu osatzen dituzte, eta egin beharreko 450 ORDUAK AURREZ AURREKOAK dira.



Hirugarren eta laugarren mailan egin daiteke, nahiz eta batez ere azkenekoan egin. Amaitzean, ikaslek memoria bat aurkeztuko du, eskainiko zaion metodologia baten arabera.



HELBURUAK

• Lan-mundua ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea.

• Ikasketetan eskuratutako gaitasunak lanbide-jardunean aplikatzea.

• Taldean lan egitea, giro profesionalean.

• Gradudunek enplegua eskura dezaten laguntzea.



AURRETIAZKO BALDINTZAK:

Praktikak egin ahal izateko, ezinbesteko baldintza da Negozioen Kudeaketako Graduko gutxienez 120 kreditu gaindituta izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

1. Negozioen kudeaketa-alorrean lanbide-jarduera irizpidez eta gaitasunez gauzatzea.

2. Ekonomia-, enpresa- eta merkataritza-errealitatea osatzen duten esparrua, elementuak eta harremanak lehiarako testuinguru orokorrean zehaztasunez aplikatzea.

3. Negozioekin lotutako prozesu eta eragiketak aukeratutako praxi-alorretan baliatzea.

4. Informazio garrantzitsua hautatzea eta aztertzea, eta arazoak ebazteko zein erabakiak hartzeko txostenak osatzea.

5. Trebetasun kognitibo, instrumental eta emozionalak erakustea, banakako lanerako zein taldeko lanerako, erabakiak hartzeko, arriskuak onartzeko eta lidergoan jarduteko gaitasuna izan dezan.

6. Enpresa-jarduera egikaritzearen printzipio etikoak oinarri hartuta, konpromisoa eta erantzukizunak onartzea.

7. Enpresa- eta merkataritza-jarduerarekin lotutako kontuetan, etorri handiarekin, zuzen eta arrazoituz zein gaitasun kritikoz hitz egitea, IKTak txertatuta eta atzerriko hizkuntzak ezagututa.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Aurrez aurreko jarduera, enpresan:

Ikasleak praktika-jarduerak gauzatzea enpresa edo erakunde publiko zein pribatu batean, Practicumaren gaitasunak eskura ditzan.



2. Tutorearekin egin beharreko bilerak:

Aldian-aldian, ikaslea bere praktika-tutorearekin bilduko da, nola banaka, hala taldean; betiere, pertsona hark finkatutako planaren arabera, erakundean gauzatu behar duen lana zehazteko eta eskuratzen ari den trebetasunak erakusteko.



3. Azken memoria eta txostena:

Behin praktikak amaituta, instruktoreak txostena egingo du, araudi orokorraren IV. Eranskinaren arabera.

Ikaslearen azken egitekoa, beraz, tutoreari memoria bat aurkeztea izango da; betiere, araudi orokorraren V. Eranskinaren arabera.

MetodologiaToggle Navigation

Praktikek nahitaezko 18 kreditu osatzen dituzte, eta egin beharreko 450 ORDUAK AURREZ AURREKOAK dira.



Hirugarren eta laugarren mailan egin daiteke, nahiz eta batez ere azkenekoan egin. Amaieran, ikasleak memoria bat aurkeztu beharko du, araudi orokorraren V. Eranskinean zehaztutakoaren arabera.



Hitzarmenak sinatuta dituzten enpresetan egingo dira praktikak; era horretan, bermea ziurtatuta egongo da. Ikasleak, enpresak eta Ikastegia harremanetan jartzen dituen informatika-sistema baten bidez kudeatuko dira.



* Normaltasun berri egoeran, Gobernu Kontseiluak 2020-2021 ikasturterako onartutako "Irakaskuntza eta Ikaskuntza planifikatzeko Orientabideak" kontuan hartuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak eskuratutako gaitasunak, instruktorearen txostenak eta ikaslearen azken memoria aintzat hartuta, tutoreak azken txosten bat osatu beharko du, araudi orokorraren VI. Eranskinaren arabera. Era horretan, Practicuma irakasgaia kalifikatuko du.



Normaltasun berri egoeran, Gobernu Kontseiluak 2020-2021 ikasturterako onartutako "Irakaskuntza eta Ikaskuntza planifikatzeko Orientabideak" kontuan hartuko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

IRAKASGAI HONETARAKO, PRAKTIKAK EGINGO DIREN ENPRESAK EMANDAKO MATERIALA ERABILIKO DA.

Web helbideak

https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-bilbo/
https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-bilbo/enpresa-praktikak