XSLaren edukia

Irakasleak

AITOR ARGOTE IBAÑEZ

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
aitor.argote@ehu.eus

1987an diplomatu ostean, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen 1989an EHU/UPVn, zeinen 1992tik, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ordukako irakasle asoziatu elebiduna gisa dabilen lanean, beste jarduera erakunde batzuekin batera, sektore publiko zein pribatuan. 1994tik 1996ra kontabilitate-graduondo bat burutu zuen.



2005az geroztik, Iberiar Penintsularen iparraldeko handizkako merkatu nagusiaren kudeatzailea den MERCABILBAO, S.A. enpresaren ren CEO-Zuzendari Nagusia da. Elikagai-hiri honek, ehun enpresa baino gehiago biltzen ditu, mila lagun enplegatzen dituztenak, Euskadiko ekonomian eragile ekonomiko indartsua izanik. Erreferentziako beste sektore bat aeronautika da eta honen garapenean hasieratik parte hartu zuen (1990-2005) ITP Aero taldean. Administrazio, kontabilitate, zerga, finantza edota diruzaintza lanetaz ardura izan zuen, bai lantegian, bai talde-korporazioan eta baita Mexikoko filialeko CFO lanpostuan. Lehenago, ARTHUR YOUNG-en aholkularitza zereginetan eta hasieran, Bizkaiko Foru Ogasunean egindako beharrekin osatzen da bere garapen profesionala.



Aurreko ibilbidean zehar, zenbait foro, kongresu eta ikastaroetan parte hartzeko aukera izan du, bai hizlari eta parte-hartzailea; baita, elkarteetan zein enpresa kudeatzaile batzordeetan egindakoak, irakaskuntzarekin eta jarduera profesionalarekin batera, bere gaitasun-bilakaera erakusten du.