XSLaren edukia

Periodontzia I27230

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Odontologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27230

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2344
Mintegia1020
Laborategiko p.3221

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Periodontzia I (kodea 27230) irakasgaia oinarrizkoa da; IV. moduluaren barruan dago (Patologia eta terapeutika odontologikoa) eta, bai euskaraz, bai gazteleraz Odontologia Gradu-masterraren 3. Ikasturtearen 2. lauhilekoan irakasten da. Irakasgaiak 6 ECTS kreditu ditu, ikaslearen aldetik 150 orduko erabateko arduraldiarekin, 60 ordu presentzialetan eta 90 ordu ez presentzialetan banatzen direnak.



Periodontzia hortzak eta haien ordezkariak (hortz-inplanteak) eusten duten ehunei eragiten dieten gaixotasunez eta haien tratamenduez irakasten duen zientzia da; hots, gaixotasun gingibalak, periodontitisak eta gaixotasun periinplantarioak (mukositisa, periinplantitisa eta hortz-inplanteren erpinarekin lotutako lesioak…)

Irakasgaiaren helburua da ikasleek, alde batetik, ezagutu ditzatela hortzei eta hauen ordezkariei (hortz-inplanteei) inguratzen duten euskarriko egiturak, eta beste aldetik, diagnostikorako, pronostikorako eta patologia periodontalaren eta periimplantarioaren tratamendu ez-kirurgikorako beharrezko gaitasunak lortzea, eta hauen ondorioak maila lokal eta sistemikoan ezagutzea. Ezaguera hori barneratu ondoren, ikasleen irakaskuntza autonomoak, bideratuak eta kooperatiboak, kasu-kliniko simulatuak analizatzeko eta erabakiak hartzeko prestatuko ditu. Kasu horien bidez, diagnostiko-akzioak eta terapeutikoak (oinarrizko tratamendu periodontala edo tratamendu periodontal ez-kirurgikoa, TPezK) aplikatzeko gai izango dira.



Periodontzia I-eko laborategi-praktiketan hartutako gaitasunak simulaturiko modelo anatomikoetan egiten dira (fantoma periodontaletan), ondorengo ikasturteetan pazienteekin egingo diren praktiketan akatsak saihestea baimentzen duena.



Periodontzia I-aren garapenak lehen eta bigarren Odontologia ikasturteko aurreko materien menderatzea eskatzen du: Anatomia, Zelulen biologia, Giza histologia, Fisiologia, Mikrobiologia eta immunologia, Erradiologia eta Medikuntza fisikoa, Hortz-protesi I, zeinen ezaguerak funtsezkoak diren Periodontzia I-eko kontzeptuak identifikatu, azaldu eta erlazionatzeko, eta beraz, oinarrizko kasu kliniko argigarrien ebazpenean, haiek era egokian ezartzeko.

“Periodontzia I” irakasgaia oinarrizkoa denez, oso lagungarria izango da periodontoko ehunen eta inplante-inguruko ehunen ezaugarri anatomiko, kliniko eta erradiografikoak, bai osasunean, bai gaixotasunean ezagutzea, bestelako irakasgai klinikoentzako: Periodontzia II, Hortz Protesia II eta III, Hortz patologia eta terapeutika II, Aho patologia eta medikuntza II, Praktika integratuak: Helduak I, Praktika integratuak: Helduak II, besteak beste. Bereziki, “Periodontzia I” irakasgaia, aurretik aipatutako “Periodontzia II” arekin osatzen da, lehen lauhilekoko laugarren ikasturtean ematen dena, ikasleek tratamendu zentzagarriaren gaineko ezaguera teorikoak eta euskarriko terapia periodontala (ETP) ikasiko dutelarik, baita ere paziente periodontalaren beste diziplina odontologiko batzuekiko (ortodontzia, protesia eta odontologia errestauratzailea… ) interrelazioa. Laugarren mailan ematen den irakasgai horretan, pazienteen gainean babestutako praktika klinikoak egingo dira.



Beste gomendio batzuk:
Irakasgai honetan, oinarrizko informatika eta ofimatika ezagutzea gomendatzen da irakaskuntza digitaleko tresna berriak inplementatzen ari baitira, baita aurkezpenetarako softwarearen (PowerPoint / Keynote) eta ingelez teknikoaren domeinua ere, irakasgai honetan literatura zientifikoak eskatzen duenez gero.



Irakasgaiaren irakasleak:



Ruth Estefanía Fresco (I. Elkartua) (Elebiduna)

Aitziber Fernandez Jimenez (I. Atxikia) (Elebiduna)



Irakasgaiaren koordinatzailea: Aitziber Fernández Jiménez



Kontaktua:



Ruth Estefanía Fresco

ruth.estefania@ehu.eus

Bulegoa: 1.I.6



Aitziber Fernandez Jimenez

aitziber.fernandez@ehu.eus

Telefono zenbakia: 94 601 2920

Bulegoa: 0.E.13



Tutoretza-orduak:

EHU web-orriko hurrengo linkean kontsultatu daiteke: https://www.ehu.eus/es/web/graduak/grado-odontologia/profesorado, tutoretza orduak jakiteko klikatu irakaslearen izenaren gainean.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:

G1: Ehun periinplantarioen eta periodontalen patologiaren tratamendu, pronostiko eta diagnostiko egokia ezartzea.

G2: Adin eta kondizio guztietako, disgaituengan eta behar bereziak (diabetes, hipertentsioa, minbizia, trasplanteak, inmunodefizienzia, antikoagulazio farmakoak…) dituzten pazienteengan tratamendu diziplina anitzekoa, sekuentziala eta integratua, mugatutako konplexutasunarekin, era orokorrean, diagnostikatu, planifikatu eta egitea.

G3: Diagnostiko eta tratamendu-plana ezartzeko, praktika odontologikoan garrantzitsuak diren, erradiografiak hartzeko eta irudian oinarritutako bestelako prozedurak interpretatzeko gai izatea.

G4: Pazientearen baldintza estetikoak zehaztu eta identifikatu, bere egonezinak asetzeko.

G5: Anestesia lokaleko teknikak aplikatuz, periodontoko eta inplante-inguruko ehunen hanturazko prozesuen tratamendu kirurgikoa eta farmakologikoa, eta periodontoko gain eta azpigingibaleko instrumentazio teknikak (tartrekotomia, sustraiaren karrakatzea eta leuntzea, desbridatzea) erabiliz, tratamendu periodontal egokia ezartzea; halaber, infekzio akutuak (periodontalak) tratatzeko gai izango da, agindu farmakologiko eta alderdi kirurgiko errazak erabiliz, eta edozein larrialdi odontologiko identifikatzeko eta tratatzeko gai izango da, tratamendu egokia ezartzeko.



Zeharkako gaitasunak:

G6: Periodontzian zeregin kooperatiboetan talde-lanean lan egitea: lan asistentzialetan laguntzea, kasu-klinikoak eztabaidatzea eta presuntzio edo hasierako diagnostikoa, diagnostiko diferentziala eta bukaerako diagnostikoa ezartzea, geroago diziplina-anitzeko eta integratuko tratamendu-plan egokia burutzeko.

G7: Periodontziaren inguruan autoikaskuntzarako gaitasunak garatzea.

G8: Testuinguru bakoitzean terminologia egokia erabiliz, ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasunak garatzea.



Irakasgaiaren ikasketa-emaitzak (IE)

Ondoren, irakasgaia bukatzerakoan ikasleak erakutsiko dituen ikasketa emaitzak zehazten dira, bere konpetentziarekin korrelazioan jarrita.



1 eta 4 gaitasunekin lotutako ikasketa-emaitzak:

IE1. Gaixotasun periodontalak eta periinplantarioak diagnostikatu, prebenitu eta tratatzeko, Periodontzian eta Osteointegrazioan oinarrizko elementuak identifikatu.



2, 3 eta 4 gaitasunekin lotutako ikasketa-emaitzak:

IE2. Historia klinikoa, miaketa periodontala eta ehun periimplantarioena zuzenki egin.

IE3: Kasu-kliniko simulatuetako zantzu eta sintomak koherenteki analizatu, eta horrela, ebidentzia zientifikoa kontuan hartuta, gaixotasun periodontala (GP) eta periinplatarioaren (GPi) diagnostiko diferentziala eta bukaerako diagnostikoa igorri.

IE4: GP eta GPi-ren diagnostikorako eta pronostikorako behar diren miaketa konplementarioak (erradiologikoak, serologikoak eta mikrobiologikoak) zuzenki identifikatu eta eskatu.

IE5: GP eta GPi-aren tratamendu-plan integratua, eta pronostiko banakakoa eta orokorra ezarri, miaketa proba ezberdinetatik lortutako datuak analizatu ostean.



5 gaitasunarekin lotutako ikasketa-emaitzak:

IE6: Modelo periodontal (fantoma periodontala) batean, sustraiaren karrakatzea eta leuntzea teknikak (tratamendu periodontal ez-kirurgikoaren sostengua/muina) zuzenki egin.



6 gaitasunarekin lotutako ikasketa-emaitzak:

IE7: Zeregin asistentzialetan (periodontograma eta segida erradiografikoa egiten) kolaboratu, kasu-klinikoen informazioa analizatu eta hasierako edo presuntziozko diagnostikoa, diagnostiko diferentziala eta azken diagnostikoa, baita simulaturiko kasuen diziplina-anitzeko eta integratuko tratamendu-planak proposatu.



7 gaitasunarekin lotutako ikasketa-emaitzak:

IE8: Periodontzia arloko informazio zientifiko garrantzitsuena era autonomo eta kolaboratiboan aztertu, beraren ezarpenerako aipaturiko arloko kasu-arazo espezifikoen ebazpenean.



8 gaitasunarekin lotutako ikasketa-emaitzak:

IE9: Portafolioan eta bukaerako txostenean terminologia eta idatz-hizkuntza akademiko egokia erabiltzea.

IE10: Proposatutako eszenatoki ezberdinetan (odontologo-paziente eta profesionalen arteko simulatutako egoerak) terminologia eta aho-hizkuntza egokia erabiltzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Eduki-teorikoak:



Eduki teorikoak 16. eta 27. astearen artean, zentroak aurrez ezarritako ordutegietako asteazkenetan, emango dira.



Eduki teorikoak 5 bloke tematikotan banatzen dira:



A) Sarrera, morfologia eta periodontoaren eta ehun periinplantario osasuntsuaren funtzioak.

1. Gai.- Periodontoaren anatomia (2 ordu)

2. Gai .- Mukosa periodontalaren eta periinplantarioaren arteko berdintasunak eta desberdintasunak (ordu 1)



B) Periodontoaren patologia

3. Gai.- Gaixotasun periodontalen etiologia. Mikrobiologia: Aho-biofilma eta lertzoa. (ordu 1)

4. Gai.- Gaixotasun periodontalaren patogenia eta patokronia (ordu 1)

5. Gai.- Inplanteen konplikazio biologikoen etiologia: mukositisa / periinplantitisa, inplante-puntako edo erpinako lesioak eta inplante-inguruko ehunen atzera-egiteak (ordu 1)

6. Gai.- Ostalariaren erantzunaren eta norbanakoaren minberatasunaren faktore modifikatzaile edo aldatzaileak (ordu 1)

7. Gai.- Gaixotasun periodontalaren epidemiologia (ordu 1)



C) Entitate nosologikoak eta diagnostiko diferentziala

8. Gai.- Gingibitisa: bakterio-plakak ez-eragindako eta eragindako hanturazko lesio gingibalak (ordu 1)

9. Gai.- Periodontitisa (1) (ordu 1)

10. Gai.- Periodontitisa (2) (ordu 1)

11. Gai.- Ertz gingibalaren aldaketak: atzera-egiteak (ordu 1)

12. Gai.- Ertz gingibalaren aldaketak: handitzeak (ordu 1)

13. Gai.- Lesio periodontal akutuak (ordu 1)

14. Gai.- Ehun periodontaletan eta periinplantarioetan trauma oklusala (ordu 1)

15. Gai.- Hortz-muin jatorriko lesio periodontalak (ordu 1)

16. Gai.- Gaixotasun periodontalaren eta gaixotasun sistemikoen arteko erlazioa (ordu 1)



D) Diagnostikoa, Pronostikoa eta Tratamendu-Plana

17. Gai.- Gaixotasun periodontalaren diagnostikoa. Miaketa (ordu 1)

18. Gai.- Pronostikoa eta tratamendu-plan periodontala. Gaixo periodontalean tratamendu-plana inplanteak erabiliz (ordu 1)



E) Oinarrizko tratamendu periodontala

19. Gai.- Kausarekin erlazionaturiko tratamendu periodontala I.: Pazientea motibatu bakterio-plakaren kontrolean. Hortzoiaren goiko aldeko bakterio-plakaren kontrol mekaniko eta kimikoa (ordu 1)

20. Gai.- Kausarekin erlazionaturiko tratamendu periodontala II. Sustraiaren karrakatzea eta leuntzea (ordu 1)

21. Gai.- Hortz-inplanteen konplikazio biologikoen tratamendua (2 ordu)



2. Eduki praktikoak

Eduki praktikoak 17. eta 28. astearen artean, zentruak aurrez ezarritako ordutegietako asteazkenetan, emango dira (ikusi kronograma eta taldeak).



2.1. Mintegiak (M):

M1.- Periodontzian erabiltzen den tresneriaren ezagutza (2 ordu)

M2.- Motibazioa eta aho-higieneko argibideak Periodontzian eta miaketa periodontala (2 ordu)

M3.- Diagnostiko periodontal erradiografikoa (segida erradiografikoa) (2 ordu)

M4 eta M5.- Kasu klinikoen mintegiak (2 ordu mintegi bakoitzak)



2.2.- Laborategi-praktikak (LP)

LP1,LP2 eta LP3.- Azterketa Periodontal klinikoa: Periodontograma. Bakterio-plakaren kontrola. Motibazioa.Aho-higieneko argibideak

LP4.- Azterketa erradiografikoa: gailu paralizagailuen erabilera.

LP5.- Kureten zorrozketa eta fantoma periodontalaren prestatzea.*

LP6.- Azterketa periodontaleko modeloetan (fantometan) sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea: Columbia 13/14 eta Gracey 13/14 kuretaren erabileraren ezagutza.*

LP7.- Azterketa periodontaleko modeloetan (fantometan) sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea: Columbia 4R/4L eta Gracey 11/12 kuretaren erabileraren ezagutza.*

LP8.- Azterketa periodontaleko modeloetan (fantometan) sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea: Gracey 5/6 kuretaren erabileraren ezagutza.*

LP9.- Azterketa periodontaleko modeloetan (fantometan) sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea: Gracey 7/8 eta 9/10 kuretaren erabileraren ezagutza.*

LP10.- Azterketa periodontaleko modeloetan (fantometan) sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea:koadrante osoan*

LP11.- Azterketa periodontaleko modeloetan (fantometan) sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea:arko-osoan.*

LP12.- Azterketa periodontaleko modeloetan (fantometan) sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea, hortzetan.*

*LP 4-11-en garapenaren zehar ikasleak behatzaile giza astero, sei ikasleko taldeetan, “Periodontzia eta Osteointegrazio” masterreraren praktika klinikoak ikustera joango dira (egungo egoera epidemiologikoak ahalbidetzen badu).

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleek ikasketa emaitzak hezurmamitu ditzaten, hainbat metodologia erabiliko dira, besteak beste:



IE1: “Gaixotasun periodontalak eta periinplantarioak diagnostikatu, prebenitu eta tratatzeko, Periodontzia eta Osteointegrazioaren oinarrizko ezagutzen eskuraketa” talde osoarentzako eskola magistralen bidez lortuko dira. Bertan azalpenezko eran materiaren kontzeptu-edukiak adieraziko dira, oinarrizko kontzeptuak era interaktiboan jorratuko direlarik. IE1-a osatzeko, ikasleak ezagutza horiek sakonduko dituzte auto-ikaskuntzaren bidez (IE8), oinarrizko eta sakontzeko bibliografiaren bitartez, ikasgela birtualean (eGela) zeharreko jarduerak osatuz, eta ezaguerak finkatuko dituzte pertsonalizatutako tutoretzen bitartez.



IE 2 ,3 ,5 , 7 ,8 , 9 eta 10: Mintegien bitartez garatuko dira, kasu-klinikoetan eta kasu-problemetan oinarritutako metodologia erabiliz. Mintegiak saio bikoitzetan emango dira eta ikasleak talde-kooperatibo txikietan banatzen dira.



IE 2 eta 4: 2. eta 3. mintegietan eta 18-20 arteko asteetan programatutako 1., 2. eta 3. LP-en bidez garatuko dira.



IE 6 eta 7: Modelo simulatuetan (fantoma periodontaletan) laborategi-praktikak eginez garatuko dira, irakasle arduradunak ikuskatutako taldeetan; LP hauen bidez, laugarren ikasturtean gauzatuko dituzten beharrezko trebetasun praktikoak lortu ditzaten, praktika klinikoak egiten dituztenean.



Erreminta osagarri bezala teknologia berrien aplikazioa:

Irakaskuntza presentzialerako osagarri bezala ikasgela birtualak (e-gelak) erabiliko ditugu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio mota guztiei aplikagarriak diren ebaluazioaren aspektu orokorrak (jarraitua eta bukaerakoa):



1. Bertaratzea eta eduki praktikoen egitea: Nahitaezkoa da bertaratzea, eta eduki praktiko guztiak egin eta gainditzea modu independentean; izan ere, horiei esker, irakasgaiaren IE edukien % 75 lantzen baita, eta, beraz, ez bertaratzeak ezingo ditu gainditu araudiak ezarritako mugak, eta behar bezala justifikatu beharko da. (UPV/EHUko ikasleen araudia, 2016ko azaroko ebazpena, (https://www.ehu.eus/documents/3026289/3106907/Reglamento_Alumnado_UPV_EHU.pdf)



2. Plagioa: Ezin da hirugarrenek egindako lanaren kopiarik edo imitaziorik aurkeztu norberarena balitz bezala. Ikasleek zitazio-arauak ezagutu eta erabili beharko dituzte. Plagio susmoak lanak baztertzea ekar dezake eta, ondorioz, ikasgaia ez gainditzea.



3. Lehentasunezko ebaluazio-sistema eta ikasgaia gainditzeko gutxieneko baldintzak: Ahal dela, ebaluazio jarraitua egingo da. Irakasgaia gainditzeko, eduki teorikoak eta praktikoak bereizita gainditu beharko dira.



4. Bukaerako-ebaluazioa (betebeharrak): Ikasle batek ebaluazio jarraituari uko egiten badio eta amaierako proba bakarra eskatzen badu, proba praktikoan aldez aurretik aurkeztuko dela berretsi beharko du (proba baino 3 aste lehenago gutxienez). Ez-betetzeak edo ez aurkezteak automatikoki ez gainditzea ekarriko du bi deialdietan: ohikoa eta ez-ohikoa.



Ebaluazioa % 100eko irakaskuntza presentzialarekin.





Ebaluazio jarraitua. Ebaluazioa osatuta egongo da:



1. Proba teorikoa: (bukaerako emaitzaren %70a)



Azterketa test motakoa izango da, 4 proba nahasgarriekin eta baliozko erantzun bakar batekin; puntu negatiboak egongo dira. Hortaz:

-Erantzun positiboek 1eko balioa izango dute

-Erantzun gabeko erantzunek 0eko balioa izango dute.

-Erantzun negatiboek -0.5eko balioa izango dute.



Irakasgaia gainditzeko gutxienez proba idatzian 5 atera beharko da 10-aren gainean eta horrela gainerako ebaluazioaren emaitzekin batura lortzeko aukera izan.



2. Mintegietan eta Laborategi-praktiketan egindako jardueren ebaluazio jarraitua, hurrengo tresnak erabiliz:



a. Norbanakoaren portafolio digitala: sei entretagaiek eta norbanakoaren portafolioak osatzen dute, 1-5 mintegietan eta 1-3 LPetan garatzen diren jarduerei dagozkienak (%15). Ebaluazio-irizpideak ikaslearen gidan zehazten dira.



b. Laborategiko eskumen trebetasunetako Check-lista: Laborategian 4-11 LPen zuzeneko behaketa(%15). Ebaluazio-irizpideak ikaslearen gidan zehazten dira.





Bukaerako-ebaluazioa. Horrela eskatzen duten ikasleek, izaera teorikoko eta praktikoko azken proba bakar bat hautatzeko aukera izango dute, hurrengoa izanez:



Eduki teorikoak: (irakasgaiaren erabateko balioaren %70a)



1. Azterketa test motakoa izango da, 4 proba nahasgarriekin eta baliozko erantzun bakar batekin, 0.50 puntu negatiboak izanik.



Eduki praktikoak: (irakasgaiaren erabateko balioaren %30a)



1. Mintegien eduki praktikoak ebaluatzeko, kasu-kliniko bat ebatziko da (emaitza praktikoaren %10a)



2. Miaketa periodontal osoa egitea (periodontograma eta segida erradiografiko periodontala) (emaitza praktikoaren %15a)



3. Mintegietan eta Laborategi-praktiketan erabilitako tresneriaren azterketa praktikoa (emaitza praktikoaren %15a)



4. Sustraiaren karrakatzea eta leuntzea fantoma periodontaletan (emaitza praktikoaren %60a)



Irakasgaia gainditzeko, eduki bai teorikoak, bai praktikoak independenteki gainditu beharko dira, eta gutxienez proba idatzian 5eko kalifikazioa 10-aren gainean eta proba praktikoetan 7ko kalifikazioa 10-aren gainean atera beharko da.



Arrazoi epidemiologikoengatik EZIN BADA aurrez aurreko ebaluazioa egin, kondizio horien araberako azken ebaluazio bat planteatuko da.



Egungo egoera epidemiologikotik ondorioztatutako irakaskuntza erdi-presentzialaren ebaluazioa:




Irakaskuntza presentzialean eta telematikoan egindako jarduera guztien ebaluazio jarraitua, ebaluazio-irizpide orokorrak kontuan hartuta.



1. Irakaskuntza teorikoaren ebaluazioa (%70): Idatzizko edo ahozko proba bat egingo da eGela bidez.




2. Irakaskuntza praktikoaren ebaluazioa (%30): Banakako portafolio digitala eta aurrez aurreko laborategi praktika eta mintegien ebaluazio jarraitua check-list bidez.




Irakasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 5eko kalifikazioa lortu beharko da proba idatzian, eta, horrela, gainerako ebaluazioaren baturara aukera izan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian bezala, deialdi honetan ehuneko berak mantentzen dira: eduki teorikoak %70a eta eduki praktikoak %30a.



Mintegi eta laborategi-praktiketara asistentzia derrigorrezkoa denez, haietara joan eta ebaluazioa positiboa izan arren, ohiko deialdia irakasgaia gainditu gabe duten ikasleei, eduki praktikoaren ebaluazio positiboa mantenduko zaie eta, soilik, test idatzitako proba teoriko bakarrera eta kasu kliniko baten ebazpenera aurkeztu beharko dute.



Era berean, ohiko deialdian aipatutako irizpide berak mantentzen dira, egungo pandemiaren ondoriozko egoera epidemiologikoari dagokionez.



Bukaerako ebaluazioa:



UPV/EHUko ikaslearen arautegia jarraituz (https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/araudia/ikasleen-ebaluazioa-graduko-titulazio-ofizialetan), eskatzen duten ikasle guztiek bukaerako ebaluazioa lortzeko aukera dezakete, bukaerako proba idatzia eta ohiko deialdian esandakoarekin ados proba praktikoak izango direlarik.



Ez-ohiko deialdiei uko egiteko, nahikoa izango da azterketara ez aurkeztearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Mintegiak:
-Unibertsitateko eskuliburua: (UPV/EHUko zerbitzuak euskarazko gida ebaluatzeko zain) “Guía práctica de periodoncia” (cas). ISBN: 978-84-1319-549-0 (digitala). Sarbidea: https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UMEPD235490
-Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak emandako mintegietarako emandako materiala
-Interneterako konexioa duen gailua: ordenagailu eramangarria/tableta/ telefono mugikorra

Laborategiko praktikak:
-Unibertsitateko eskuliburua: "Guía práctica en periodoncia (cas)" eta material didaktikoa
-Laborategiko txabusina edo pijama klinikoa
-Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak emandako laborategi materiala
-Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak emandako fantoma periodontalak
-Azazkal-esmalte gardena (ikasleak eraman beharrekoa)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, García-De-La-Fuente AM.(2016) Gaixotasun periodontalaren diagnostikoa:oinarrizko kontzeptuak” OCW ikastaroa 2016. ISSN 2255-2316; https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=426

-Aguirre-Zorzano LA, Estefania-Fresco R Fernández-Jiménez A., García-De- La-Fuente AM.(2017)Tratamendu periodontal ezkirurgikoa” OCW ikastaroa 2017.[2017/11] ISSN 2255-2316; https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=447

-Aguirre-Zorzano LA, Estefania-Fresco R Fernández-Jiménez A., García-De- La-Fuente AM (2021) Gaixotasun periodontal eta periinplantarioak: gako diagnostiko berriak.[2021/11] ISSN 2255-2316; https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=526

-Berglundh et al.(2021). Lindhe´s Clinical Periodontology and Implant Dentistry. 7th edition, ed. Wiley Blackwell, Munksgaard

-Chambrone L. & Ávila Ortíz G. (2022). Tissues: Critical Issues in Periodontal and Implant-related Plastic and Reconstructive Surgery. Quintessence Publishing Company, Incorporated, 2022. ISBN: 0867159634

-García de la Fuente, AM, Estefanía Fresco, R, Fernández Jiménez, A, Aguirre Zorzano, LA. (2023). Manual Universitario: “Guía práctica de periodoncia” (cas). ISBN: 978-84-1319-549-0 (digitala). Sarbidea: https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UMEPD235490 (UPV/EHUko zerbitzuak euskarazko gida ebaluatzeko zain)

-Genco et al. (1993) Periodoncia Contemporánea. Interamericana-McGraw-Hill. México

-Laskaris & Scully (2012). Periodontal manifestations of local and systemic diseases: colour atlas and text. Springer Science & Business Media.https://link.springer.com/book/10.1007/978-3-642-55596-1

-Levi et al. (2015). Non-Surgical Control of Periodontal Diseases: A Comprehensive Handbook. Springer

-Palmer & Floid (2021). Periodontology. Springer

-Pattison, G. L. (1985). Instrumentación Periodontal. 1ed. Buenos Aires, Panamericana

-Rateitschack KH, Rateitschack Pluss EM, Wolf HF (1991). Atlas de Periodoncia.2ª Ed Salvat. Barcelona

-Sato N. (2002).Cirugía periodontal: Atlas clínico. Ed Quintessence S.L. Barcelona

-Zuhr O. & Hürzeler M.(2012). Plastic-Esthetic Periodontal and Implant Surgery. A microsurgical aproach. Quintessence Publishing





Irakaskuntzaren bideo formatuko (EHUTB-ean) materiala:

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. “Hortz-arteko Higienea”. Argitaratzeko-data: 11/04/2017. https://ehutb.ehu.es/video/58ecb8bef82b2b641b8b46de

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. “Eskuilatzeko teknikak: Bass-modifikatua” Argitaratzeko-data: 11/04/2017

DOI: 10.13140/RG.2.2.32031.36008 https://ehutb.ehu.es/video/58ecb726f82b2b641b8b46db

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. “Eskuilatzeko teknikak: Stillman-modifikatua” Argitaratzeko-data: 11/04/2017.

DOI: 10.13140/RG.2.2.15254.14400 https://ehutb.ehu.es/video/58ecb7ebf82b2b3b158b46f8

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. “Bakterio-plakaren kontrola” Argitaratzeko-data: 12/05/2017. DOI: 10.13140/RG.2.2.27837.05608; https://ehutb.ehu.es/video/59156937f82b2b155f8b4697

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. “Terapia Periodontal ez-Kirurgikoa egiteko erabiltzen den tresneria” Argitaratzeko-data: 13/05/2017; DOI: 10.13140/RG.2.2.28675.91684; https://ehutb.ehu.es/video/5916a6eff82b2b5f428b46db

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. “Sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea (SKL): eskertiak egindakoa” Argitaratzeko-data: 13/05/2017;DOI: 10.13140/RG.2.2.24481.61280; https://ehutb.ehu.es/video/5918275ff82b2bb8608b46b3

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. “Sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea (SKL): profesional eskuinak egindakoa” Argitaratzeko-data: 13/05/2017; DOI:10.13140/RG.2.2.14415.28326; https://ehutb.ehu.es/video/5916a93af82b2bb7608b4697

Gehiago sakontzeko bibliografia

UPV/EHU-ko liburutegi zentraleko aldizkari elektronikoak:
-Periodontology 2000
-Journal Clinical of Periodontology
-Clinical Oral Implant Research
-Journal of Periodontology
-International Journal of Periodontics and Restorative Dentistry
-Journal of periodontal research

UPV/EHU-aren datu baseak:
-PubMed; https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/
-ISI Web of Knowlegde; https://www.recursoscientificos.fecyt.es/
-Scopus; https://www.recursoscientificos.fecyt.es/
-Cochrane Library; https://www.cochranelibrary.com/

Aldizkariak

Gazteleraz idazten diren aldizkarariak:

-Periodoncia Clínica (“Periodoncia y Osteointegración” aldizkaria ordezkatzen du) http://www.sepa.es/web_update/periodoncia-clinica-presentacion/

-Periodoncia y Osteointegración: http://www.sepa.es/web_update/po-home/

Web helbideak

Sociedad Española de Periodoncia-ren web orria ofiziala: http://www.sepa.es/

European Federation of Periodontology (EFP): https://www.efp.org/

American Academy of Periodontics (AAP): https://www.perio.org/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

08:00-10:00 (1)

22-22

08:00-10:00 (2)

23-23

08:00-10:00 (3)

24-24

08:00-10:00 (4)

25-25

08:00-10:00 (5)

26-26

08:00-10:00 (6)

27-27

08:00-10:00 (7)

28-28

08:00-10:00 (8)

31-31

08:00-10:00 (9)

32-32

08:00-10:00 (10)

33-33

08:00-10:00 (11)

35-35

08:00-09:00 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

10:00-12:00 (1)

23-23

10:00-12:00 (2)

24-24

10:00-12:00 (3)

35-35

09:00-11:00 (4)

36-36

08:00-10:00 (5)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

12:00-14:00 (1)

22-22

10:00-13:00 (2)

23-23

12:00-14:00 (3)

24-24

12:00-14:00 (4)

25-25

10:00-13:00 (5)

26-26

10:00-13:00 (6)

27-27

10:00-13:00 (7)

28-28

10:00-13:00 (8)

31-31

10:00-13:00 (9)

32-32

10:00-13:00 (10)

33-33

10:00-13:00 (11)

35-35

11:00-13:00 (12)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

08:00-10:00 (1)

22-22

08:00-10:00 (2)

23-23

08:00-10:00 (3)

24-24

08:00-10:00 (4)

25-25

08:00-10:00 (5)

26-26

08:00-10:00 (6)

27-27

08:00-10:00 (7)

28-28

08:00-10:00 (8)

31-31

08:00-10:00 (9)

32-32

08:00-10:00 (10)

33-33

08:00-10:00 (11)

35-35

08:00-09:00 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA B-13 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

10:00-12:00 (1)

23-23

10:00-12:00 (2)

24-24

10:00-12:00 (3)

35-35

09:00-11:00 (4)

36-36

08:00-10:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA B-13 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

12:00-14:00 (1)

22-22

10:00-13:00 (2)

23-23

12:00-14:00 (3)

24-24

12:00-14:00 (4)

25-25

10:00-13:00 (5)

26-26

10:00-13:00 (6)

27-27

10:00-13:00 (7)

28-28

10:00-13:00 (8)

31-31

10:00-13:00 (9)

32-32

10:00-13:00 (10)

33-33

10:00-13:00 (11)

35-35

11:00-13:00 (12)

Irakasleak