XSLaren edukia

Ekonomia Politikoa25040

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
25040

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ekonomia Politikoa ikasgaiaren helburua ikasleak gaur egungo errealitatea aztertu eta ulertu ahal izateko gaitasunak eta oinarrizko ezagutzak lortzea da. Irakasgai honek gizarteari eragiten dioten arazo ekonomikoen ikuspegi orokorra eskaini nahi du, errealitate ekonomikoaren barruan sortzen diren gatazkak eta errealitate hori aztertzeko orduan egon daitezken ikuspegi ekonomiko desberdinak.



Soziologia eta Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoko Graduetan ematen den ikasgaia da eta, sarrera gisa egituratuta dagoenez, Bigarren Hezkuntzako edozein espezialitatetik datozen ikasleak ulertu ahal izateko pentsatuta dago. Ikasgai hau giltzarria izango da ikasleak gai izan daitezen etorkizuneko lan-praktikan arazo sozioekonomikoak ulertzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

OINARRIZKO GAITASUNAK

CB1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean jakintzak badituztela eta ulertzen dituztela erakutsi izana, eta testuliburu aurreratuetan oinarritzen den arren, bere ikasketa-eremuaren abangoardiatik datozen ezagutzak eskatzen dituzten alderdi batzuk ere barne hartzen dituen maila batean aurkitu ohi dela.

CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argudioak eginez eta defendatuz eta beren ikasketa-eremuan arazoak konponduz erakutsi ohi diren gaitasunak izatea.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, beren ikasketa-eremuan), gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartzen duten iritziak emateko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititu ahal izatea publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati.

CB5 - Ikasleek hurrengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.



GAITASUN OROKORRAK

G003 (Soziologia) - Gizarte-arazo garrantzitsuenen oinarrizko osagaiak identifikatzea eta definitzea.

G005 (Soziologia) - Antolakuntza-egitura publiko eta pribatuetan gertatzen diren oinarrizko prozesuak eta beharrak identifikatzea eta aztertzea.

G007 (PKyAP) - Gobernantzari buruzko ikuspegiak eta helburu publikoak eta erabaki politikoak hartzeko prozesuak ezagutzea, politika publikoak planifikatzeko, ezartzeko, ebaluatzeko eta aztertzeko.

G008 (PKyAP) - Datu kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliz adierazleak egitea, fenomeno politikoen eta erakundeen eta administrazioaren funtzionamenduaren dimentsioak identifikatu, aztertu eta ebaluatzeko.



ZEHARKAKO GAITASUNAK

CT2 - Konpromiso soziala

CT5 - Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala

CT7 - Pentsamendu kritikoa

CT8 - Talde-lana



BERARIAZKO GAITASUNAK

C1CC01 - Errealitate politiko eta sozialaren aldaketa- eta jarraitutasun-prozesuak azaltzen dituzten faktore sozial, politiko eta ekonomikoak identifikatzea, definitzea eta aztertzea.

C1CC04 - Merkatuaren funtzionamenduaren oinarrizko mekanismo ekonomikoak eta ingurune ekonomikoaren bilakaera ezagutzea eta deskribatzea.

C1CC06 - Informazio sekundarioa kontsultatu iturrietan (erakunde ofizialak, liburutegiak, Internet) eta hortik abiatuta ondorioak eta txostenak egin.



IKASKETA EMAITZAK (IE)

IE1. Ikuspegi kritikoan oinarrituz pentsamendu ekonomikoaren ideia nagusien bilakaera aztertu eta kontrastatu.

IE2. Konkurrentzia perfektuko merkatuaren funtzionamendua zuzentzen duten mekanismoak eta legeak interpretatzen jakin eta merkatu errealetan gertatzen diren hutsegite ezberdinei buruz hausnartu.

IE3. Herrialde bateko ekonomia neurtzeko baliagarriak diren aldagai makroekonomiko nagusiak (BPG, langabezia, inflazioa, etb.) identifikatu eta interpretatu, eragile ekonomikoengan dituzten efektuak analizatzearekin batera.

IE4. Estatuak ekonomian duen parte hartzea eta funtzioak desberdindu, alde batetik, eta politika ekonomikoko helburuen arabera bere esku hartzea arlo horretan interpretatzen eta baloratzen jakin, bestetik.

IE5. Gaur egungo ekonomiek aurrez aurre dituzten erronken inguruan hausnartu: globalizazioa, giza garapena, emakumezkoen papera ekonomian, ekologia, Ongizate Estatua, etab.

IE6. Datu ekonomikoak eta bigarren mailako iturrietako informazioa behar bezala erabiltzea, alor ekonomikoko txosten eta azterketa deskriptiboak zein ikerkuntza ekonomiko aplikatuak dokumentatzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA



LEHEN ATALA

1.Gaia. Ekonomia politikoa eta gizarte zientziak. Kontzeptuari eta metodo zientifikoari zenbait zehaztapen.

2.Gaia. Pentsamendu ekonomikoaren korronte nagusiak. Ikuspegi ekonomiko nagusiak, ekarpen garrantzitsuenak eta ordezkari nagusienak historian zehar.



BIGARREN ATALA

3.Gaia. Merkatuen funtzionamendua. Merkatuen azterketa lehia perfektuaren ikuspegitik.

4.Gaia. Merkatuaren mugak lehian. Ereduari egindako kritika nagusienak.



HIRUGARREN ATALA

5.Gaia. Jarduera ekonomikoaren neurketa. Aldagai makroekonomiko nagusienak.

6.Gaia. Estatua eta ekonomia. Politika ekonomikoaren helburuak eta tresna nagusiak.



LAUGARREN ATALA

7.Gaia. Gaur egungo ekonomiaren joera, arazo eta erronkak. Globalizazio ekonomikoa eta bere ondorioak. Ekonomiari egindako ekarpen kontzeptual eta akademiko berriak.





PRAKTIKEN PROGRAMA



1. Datu eta adierazleen bilketa eta analisia, errealitatea aztertzeko eta ondorioak ateratzeko.

2. Analisi kritikoa egin ahal izateko irakurgai zientifikoen irakurketa eta ulermena.

3. Idazlanen ahozko aurkezpena ondorio nagusienak azpimarratuz.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia lantzeko erabiliko den metodologiak bi oinarri nagusi dauzka: batetik, klase teorikoak, irakaslearen kargu izango direnak; eta bestetik, programako gaiei buruzko aplikazio praktikoak: adierazle ekonomikoak erabiltzea, problemak ebaztea edo eguneroko gaiei buruzko iruzkinak. Azalpenetarako ikasgelan dauden ikus-entzunezko baliabideak erabiliko dira (aurkezpenak, bideoak, audioak..).



Programa praktikoaren baitan hainbat jarduera desberdin egingo dira, hala nola, adierazle ekonomikoen bilaketa eta analisia, kasu-ariketak, problemak ebaztea, idatzizko lanak eta lanen ahozko aurkezpenak, besteak beste. Programa praktikoa burutzeko, taldea bi multzotan banatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 65
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Banakako praktikak egitea (ariketak, kasuak edo arazoak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. EBALUAZIO JARRAITUKO SISTEMA



PROGRAMA TEORIKOA (%65):



Azterketa idatzia azken kalifikazioaren %65 da, eta bertan ikasgai honek dituen gaitasun teorikoak ebaluatuko dira.



PROGRAMA PRAKTIKOA (%35):



Programa praktikoak azken kalifikazioaren %35 hartzen du, eta ebaluazioak honako hauek hartzen ditu:

- Adierazle ekonomikoak bilatzeko, prozesatzeko eta aztertzeko banakako lana: % 15

- Egoera ekonomikoari buruzko idatzizko talde-lana: %10

- Talde lanaren ahozko aurkezpena: %10



Programa praktikoan parte-hartzea ezinbestekoa da.



Irakasgaiaren azken kalifikazioa zati bakoitzari dagozkion ehunekoak batuta lortuko da, betiere programa teorikoaren gutxieneko kalifikazioa 4/10 baino handiagoa bada (hamarretik lau).





2. AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, lauhilekoa hasi eta bederatzi asteko epea izango du.



Kasu horretan, irakasgaia ebaluatzeko amaierako azterketa azken kalifikazioaren % 100 izango da, eta oinarrizko bibliografian eta ikasgelan erabilitako materialetan oinarrituko da. Azterketa horretan, programa teorikoa zein praktikoa ebaluatuko dira.





OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluaren arabera, ebaluazio egun ofizialean egin beharreko azterketara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. EBALUAZIO JARRAITUKO SISTEMA



Programa teorikoaren ebaluazioa: azterketa idatzia azken kalifikazioaren %65 da, eta bertan ikasgai honek dituen gaitasun teorikoak ebaluatuko dira.



Programa praktikoak azken kalifikazioaren %35 hartzen du, eta ebaluazioak honako hauek hartzen ditu:

- Adierazle ekonomikoak bilatzeko, prozesatzeko eta aztertzeko banakako lana: % 15

- Egoera ekonomikoari buruzko idatzizko talde-lana: %10

- Talde lanaren ahozko aurkezpena: %10



Ez-ohiko deialdian, hala nahi duten ikasleek 1. deialdian (ohikoa) lortutako praktiken notari eutsiko diote.



Irakasgaiaren azken kalifikazioa zati bakoitzari dagozkion ehunekoak batuta lortuko da, betiere programa teorikoaren gutxieneko kalifikazioa 4/10 baino handiagoa bada (hamarretik lau).





2. AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA



Kasu honetan, irakasgaia ebaluatzeko amaierako azterketa egingo da, amaierako kalifikazioaren % 100 izango dena, eta oinarrizko bibliografian eta ikasgelan erabilitako materialetan oinarrituko da. Azterketa horren bidez, programa teorikoa eta praktikoa ebaluatuko dira.





EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluaren arabera, ebaluazio egun ofizialean egin beharreko azterketara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaia ondo jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da eGela (egela.ehu.eus) plataformaren bidez ematen den materiala erabiltzea, bai gai teoriko zein praktikoetarako.

Horretaz gain, ikasgelan egin beharreko praktika-programako gai jakin batzuetarako, datu ekonomikoak tratatzeko esaterako, ordenagailuak erabili beharko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Conde, Francisco J.; González, Sara (2001) Indicadores económicos. Ed. Pirámide, Madrid.

Equipo CORE. La economía. Accesible en: https://www.core-econ.org/project/la-economia/

Krugman, P., Wells, R., Graddy, K. (2022). Fundamentos de Economía 4ª Ed. (5ª Ed. original). Editorial Reverte. Barcelona.

Serrano, José (dir.); Durán, Gemma; Guimón, José (2009) Entorno económico. Instrumentos para su análisis. Ed. Pirámide.

Torres, J. (2022). Economía Política (6º Ed.). Colección Economía y Empresa. Editorial Pirámide. Madrid.

Torres, J. (2022). Introducción a la economía (3º ed.). Colección Economía y Empresa. Editorial Pirámide. Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Corona, Juan; Puy, Pedro (eds) (2001) Economía en broma y en serio. Minerva.
Estefanía, Joaquín (2007) La mano invisible. El gobierno del mundo. Ed. Punto de encuentro.
Galbraith, John Kenneth (1994) Un viaje por la economía de nuestro tiempo. Editorial Ariel.
Galbraith, John Kenneth; Salinger, Nicole (2005) Introducción a la economía. Una guía para todos (o casi). Ed. Crítica, 2ª edición.
Heilbroner, Robert; Milberg, William (1998) La crisis de visión en el pensamiento económico moderno. Editorial Paidos.
Jiménez Herrero, Luis M. (1996) Desarrollo sostenible y economía ecológica. Editorial Síntesis.
Krugman, Paul (1997) El internacionalismo moderno. La economía internacional y las mentiras de la competitividad. Ed. Crítica/Grijalbo-Mondadori.
Martínez, Mª Jose (2000) “Ekonomia pentsamenduaren eskolak”. Lur Entzilopedia Tematikoa, pp. 97-106.
Riechman, Jorge (1998) Necesitar, desear, vivir. Sobre necesidades, desarrollo humano, crecimiento económico y sostenibilidad. Ed. Los Libros de la Catarata. Madrid.
Stiglitz, Joseph E. (2006) Cómo hacer que funcione la globalización. Ed. Taurus.
Sutcliffe, Bob (2005) 100 imágenes de un mundo desigual. ed. Icaria / Intermón Oxfam.
Vara, Mª Jesús (2006) Estudios sobre género y economía. Ed. Akal. Madrid.

Aldizkariak

Ekonomiaz
Información Comercial Española
Papeles de Economía
Economistas
Revista de Economía Mundial

Web helbideak

www.ine.es
www.europa.eu/eurostat
www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomia/hasiera/
www.eustat.eus
www.ilo.org
www.berria.eus
www.enpresabidea.eus

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALSASUA LOPEZ, JESUS LUIS
  • ETXANO GANDARIASBEITIA, IKER
  • URIZAR ELCANO, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

10:00-11:30 (3)

10:30-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:30-11:00 (3)

10:30-12:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

14:00-16:00 (2)

2-15

13:30-14:30 (3)

14:00-16:00 (4)

Irakasleak

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:30-15:30 (1)

Irakasleak